“Haurrarentzat erronka izan behar du jolas-parkeak”
Jolas-parke uniforme, gris, gatzgabeetara ohituegi gaude, orijinaltasun gutxiz eraikiak, segurtasunak obsesionatuta. Oso bestelakoak dira Monstrum enpresarenak: helburua, “umearen sormenarentzat eta psikomotrizitatearentzat erronka izango diren jolas-parkeak” diseinatzea, esploratu ditzaten, nahieran jolastu (ez dagoelako erabiltzeko modu bakarra), tamainako arriskuak hartu… Animalien irudiak, egitura bereziak, zulo, txoko eta pasadizoak, egitura koloretsuak… Monstrumen jolas-parkeak...
Read MoreFeminismoaren biktimak
Feminismoaren eta politika parekideen biktimatzat saltzen dute euren burua gauzek berdin jarraitzea nahi dutenek. Adi, matxismoaren estrategia berriek argudio iruzurtiak baitituzte oinarri, Miguel Lorentek zerrendatu moduan: – “Indarkeria matxistaren salaketa asko faltsuak dira”. Gezurra. Batzuek fokua behin eta berriz hor jarri arren, salbuespenaren salbuespena dira salaketa faltsuak, Espainiako Estatuan %0,014a. – “Eta emakumeek gizona jotzen dutenean?”. Ez dira gauza bera...
Read MoreIrakasle pribilegiatuak, edo nola desprestigiatu hezkuntzako mobilizazioak
EAEko irakasle publikoek lan-baldintzarik onenak dituztela esan eta pribilegiatu batzuk direla iradoki du Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramaileak. Mobilizazioak desprestigiatzeko estrategia baldin bada, Erkorekak jakin beharko luke ez dagoela egoera miserablean lanean aritu beharrik urtetan murrizten joandako baldintzak eta eskubideak berreskuratzea borrokatzeko; beste batzuk okerrago egoteak ez diola grebari zilegitasunik kentzen (haien eskubideak ere defenda ditzagun, baina ez jarri...
Read More“Grebetan deskontatu diguten dirua eskolan inbertitu dezatela eskatzen dugu”
“Irakaskuntzan konbokatutako grebaren deialdia jarraitu dugun irakasleen izenean, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu, hiru egunetan gure soldatatik deskontatuko diguten dirua eskoletan inbertitzea. Ez dugu zilegi ikusten, gure aldarrikapenei esker, erakutsi duen sentsibilitate ezaz gain, gure diruarekin aberastea”. Horra, sare sozialetan zabaltzen ari diren...
Read MoreNorbere etxea errefuxiatuekin partekatzeko ekimen arrakastatsua
Etxean lekua duzula? Partekatu denboraldi batez aterperik ez duen migratzaile edo errefuxiatuarekin. Asiloa lortzeko prozesuan kateaturik etxerik gabe, lan egiteko baimenik gabe eta administraziora jotzeko beldurrez daudenentzat aukera paregabea izaten ari da PAIH elkartearena, Britainia Handian. 2015 aurretik, elkarteak 600 gau inguruko aterpe-eskaintza bermatzen zuen urtean; 2015etik hona, herritar askok erabaki dute izena ematea eta eskaintza 29.000 gauetaraino handitu da. Arrazoi nagusiak,...
Read MoreEgur birziklatuz eraikitako Erraldoi Ahaztuak
Thomas Dambo artista daniarraren azken artelana dira: egur birziklatuz eta boluntarioen lanari esker eraikitako sei erraldoi, Kopenhage inguruko baso eta zelaietan ezkutatuta, altxorraren mapa erabiliz edo arroketan idatzitako olerkien arrastoak jarraituz aurkitu daitezkeenak. Hiritik atera eta naturan murgiltzeko, gozatzeko aitzakia izan nahi du obrak. “Aurkitzen banauzu, elkarrekin jolastu dezakegu, baina gizakiengandik ezkutuan bizi gara. Erraldoi Ahaztuak gara”. Tilde, Thomas, Oscar,...
Read MoreHiru dimentsioko klitoriak, sexu-heziketa osasuntsurako tresna
Historikoki protagonismo gutxi eman zaio klitoriari, liburuetatik desagertzera iristeraino. Gaur egun oraindik organoaz ezezagutza handia dagoela ikusita, hiru dimentsiotan inprimatutako klitoriak tresna eraginkorra dira, “sarri mito eta tabu izaten jarraitzen duen edo errua, beldurra eta lotsari lotuta dagoen sexu-organo honen irudi zehatza ikusarazteko eta normalizatzeko”. “Baginan zentratzen da diskurtsoa” Gorputza ezagutzeko bakarrik ez, sexu-praktikarako ere garrantzitsua da...
Read MoreZergatik ez dute irakasleek zuzendari izan nahi?
EAEko ikastetxe publikoen %40tan (200 eskolatik gora) ez da irakaslerik aurkeztu zuzendari izateko eta Hezkuntza Ikuskaritzak aukeratu behar izan du zuzendaritza taldea (zuzendaria, ikasketaburua eta idazkaria), batzuetan gogoz kontra. Albisteak galdera ugari sortu dizkigu. Ongi definituta eta zehaztuta al daude zuzendaritzaren funtzioak? Eta horren arabera zein profil da egokiena, irakasle-pedagogoa ala antolakuntza-koordinazioan aditua? Zergatik ez du zuzendariak prestakuntza gehiago,...
Read MoreNola eragiten dio hezkuntza publikoaren egungo egoerak zure seme-alabari?
Kezka dute guraso batzuek: “Irakasleak berriz ere grebara doaz eta zer egingo dugu egun horretan seme-alabekin?”. Baina mobilizazio hauekin borrokatu nahi diren puntuek hain juxtu euren seme-alabei eragiten dietela erakusteko idatzia kaleratu dute: “Gaur egun tutoreak baja hartzen badu, 2-5 egunez zure seme-alabak irakasle finkorik gabe egongo dira Haur eta Lehen Hezkuntzan; irakasleak txandakatuko dizkiete orduro. Gelako ikasle kopurua igotzearen ondorioz, zure seme-alabak 25...
Read More“Oso garrantzitsua da onartuak garela sentitzeko aukera ematea migratzaile guztioi”
“Herrialde berri batera iristen zarenean, ez daukazu herrialde horretako ezagutza kultural eta historiko sakonik, eta sarri gai garrantzitsuetan hanka sartzen duzu. Gizartearen konplexutasuna azaldu eta bertan barneratzen lagundu didan jendea izan dut inguruan eta hori zortea izan da, errefuxiatu askok ez duelako aukera hori –dio Yahia Kodook, Siriatik Gasteiza duela bost urte iritsia–. Oso garrantzitsua da migratzaile guztiei aukera hori ematea, onartua dela sentitzeko eta itxaropentsu...
Read More
Iruzkin berriak