Jendartean
Hasiera » Feminismoa » Feminismoaren biktimak
Mai29 4

Feminismoaren biktimak

Atalak: Feminismoa, Indarkeria matxista, Matxismoa

Feminismoaren eta politika parekideen biktimatzat saltzen dute euren burua gauzek berdin jarraitzea nahi dutenek. Adi, matxismoaren estrategia berriek argudio iruzurtiak baitituzte oinarri, Miguel Lorentek zerrendatu moduan:FEMINISMO

– “Indarkeria matxistaren salaketa asko faltsuak dira”. Gezurra. Batzuek fokua behin eta berriz hor jarri arren, salbuespenaren salbuespena dira salaketa faltsuak, Espainiako Estatuan %0,014a.

– “Eta emakumeek gizona jotzen dutenean?”. Ez dira gauza bera bikote barruko biolentzia kasu zehatzak, eta biktima bera erantzule egitera, erasotzailea justifikatzera eta biolentzia estruktural eta sistemikoa normalizatu eta orokortzera iristen den indarkeria matxista, kualitatibo eta kuantitatiboki lazgarria.

– “Zaintza partekatuaren kontra (aiten eskubideen kontra) dago feminismoa”. Gezurra. Gurasoen zaintza partekatuaren alde dago feminismoa… haurra jaiotzen den unetik: alegia, denentzat bidezkoena da bikoteak hasieratik hartzea zaintza-ardurak erdibana, baina argi dago ez dela hala (haurrak zaintzeko lanaldia murrizten dutenen %93 emakumeak dira; haurrak zaintzeko eszedentziak hartzen dituzten %90 emakumeak dira; haurrak zaintzeko eta familiaz arduratzeko lanpostua uzten dutenen gehiengo garbia emakumeak dira…), eta oso justua ere ez dirudi bikotea banandu eta ordura arte egin ez dena bat-batean eskubidetzat eskatzeak.

– “Parekidetasun politikek emakumeak hobesten ditu lanpostuetan (eta goi-karguetan), gizon baliotsuak kanpoan utziz”. Gezurra. Hasteko, langabezia tasek eta goi-karguetan dauden profilek argi uzten dutelako oraindik gizonezkoen eremua dela enpleguarena. Eta bigarrenik, parekidetasun politikek (betetzen direnean) ez dutelako emakumea hobesten, emakume izateagatik diskriminatzea da saihestu nahi dutena. Diskriminazio horren adibide argia dira ikasketetatik lanerako jauzian emakumeek duten kristalezko sabaia (zer esanik ez goi-karguetan) edota egin den herrialde guztietan emaitza bera eman duen esperimentua: gaitasun berdinak dituen emakumearen eta gizonaren artean, gizona aukeratuko dute lanean.

Entzun eta irakurri ditzakegun falazietako hainbat baino ez dira horiek, matxismoa betikotzea beste helbururik ez dutenak. Batzuk urduri dauden seinale.

4 Iruzkin

  1. Liz | 2017-05-29 at 14:07

    Salaketa faltsuen aferari buruz, neronek, bertatik bertara hiru salaketa faltsuren berri izan dut. Hirurek komunean duten ezaugarria: banantze prozesuaren baitan, etxebizitza norentzat izango den eztabaida bizia egotea. Orduan, to, tratu txar salaketa.

    Esan behar dut ez naizela gizarte-laneko, ez zuzenbide alorreko, ez osasun zerbitzuetako langilea, alegia, tratu txar kasuak artatzen dituzten alorrekin ez dut inongo harremanik. Harritzekoa, ni bezalako batek hainbeste kasu ezagutzea.

    Ez dakit horrelako gertaerak estatistikoki aintzakotzat hartzeko modukoak diren, ezta zein ondorio atera litezkeen beraietatik lege-prozedurei dagokionez… Hor barna dabilen fenomenoa dela iruditzen zait, besterik gabe.

    Espainiako erresuman denuntzia faltsuen %0,014 ehuneko famatua, noski, kasu frogatu eta kondenatuen ehunekoa izango da; jakina, epaileak salaketa artxibatzeak ez du esan nahi tratu txarrik gertatu ez denik, ezta benetan gertatu denik ere.

    Salatzailea gezurretan ari dela frogatua geldituko bada, lehenik salaketa hori jaso duen bikotekideak auzitara jo behar du: hau da, berriro, abokatuari ordaindu, luzaro itxoin, eta abar. Ez dut uste, bizitutakoa bizituta, biktima guztiek animoa dutenik juiziotan sartuta segitzeko.

    Ezagutu dudan hiru kasuetako batean, ustezko erasotzaileak frogatu ahal izan zuen erasoa gertatu omen zen egun horretanxe beste herri batean zegoela. Dena den, salaketa jaso ondoren, asteburuko atxiloaldia ziega batean pasa behar izan zuen, eta hori ez dio inork kentzen. Ez dut uste haren kasua inongo eststistikatan jasota geldituko denik.

    Txapa hau ez bedi har artikulu osoaren kontrako kritika gisa, baizik atal konkretu bati buruzko iritzi eta testigantza gisa.

    Reply
    • Ander | 2017-05-30 at 12:20

      Ez dut uste tamaina honetako arazo estruktural bati kontra egiteko kasu espezifiko eta pertsonaletan argumentazioa bilatzea egokia denik. Noski kasu guztiak ez direla bilduta egonen ( batez ere indarkeria matxista, emakumeek salaketa egiterako orduan askotan ez baidute segurtasunik somatzen hori aurrera eramanteko) baina argi dago gizarte matxista batean bizi garela eta ondorioz zapalkuntza sufritzen dutenak emakumeak direla. Hau da gizonak gara zapalkuntza hori sortzen dugunak eta hemen ez dago subjetibotasunik, arazoa beraz estrukturala da, ez zirkunstanziala, honengatik datu errealen kontrako argumentazioa egoera pertsonaletan oinarritzea artikuluak berak kritikatzen duen dinbamiketan erortzea da. Gurea bezalako sistema patriarkal batean emakumea da gizonaren eta sistemaren zapalkuntza haren zainetan sufritzen duena, gizartean gizonarekiko mepekotasuna sortuz, beraz argi dago tamalez, arazoa existitzen dela eta ezin dugula pertsonifikatu, hori egiterakoan zapalkuntza honek sortzen duen sufrimendua eta honen kontrako borrokari mina besterik ez diogu egiten.

      Reply
  2. JOn | 2017-05-29 at 18:20

    Orokorrean emakumeek etxean ardura gehiago hartzen dituztenez, bereizketa etortzen denean, beraientzat haurrak beti… Ez da oso argumentu fina…

    Reply
  3. Liz | 2017-05-31 at 21:33

    Alegia, Aitor: nahiz eta genero-indarkeriaren aurkako lege espainola txapuza bat izan litekeen, agian dakartzan arriskuengatik sistema garantista batean onartezina, ezin litezke legearen puntu batzuk ezbaian jarri, badazpada, igual jendeak pentsatuko du-eta gizon zuri heterosexual erretxindu egoskorrak garela.

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.

Azken bidalketak

  • Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta
  • Komun publikoak bermatzea ere feminista da
  • Eskola digitalak sortzen duen lilura eta beldurra
  • “Eskerrik asko 18 urteko pertsona hau armairutik ateratzera behartzeagatik”
  • Heriotzaz hitz egin dezagun

Iruzkin berriak

  • Ioritz(e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Nerea(e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Jon Hernandez(e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Zihara Enbeita [Twitter bidez](e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Gontzal [Twitter bidez](e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA