Jendartean
Hasiera » Haurrak » Mugikorra izateko gutxieneko adina: 16 urte
Ots03 2

Mugikorra izateko gutxieneko adina: 16 urte

Atalak: Haurrak, Menpekotasunak, Teknologia berriak

Adituak garbi du: 16 urte bete arte, garunaren garapenak ez du nahikoa heldutasun eta gaztea ez dago prestatuta mugikorra izateko. Eta gainera, behar ere ez da behar mugikorrik lehenago, ez da egia haurrei integratzeko eta harremanak egiteko balio dienik. Behar faltsu bat sortzen ari gara, epe luzera frustrazioa, estresa, antsietatea, koldarkeria… eragin dezakeena.

“Pantaila atzean ezkutatuta”

Bai, koldarkeria ere eragin dezake mugikorrak, “pantaila atzean babestuta eta ezkutatuta eroso egiten dituztelako gazteek harremanak, baina gero ez dira gai aurrez aurre moldatzeko”. Eta ez, ez da egia integraziorako tresna denik; “mugikorrik ez duen umeak lagun kopuru berdina du eta askoz harreman gehiago izaten ditu”. Marc Masip-en hitzak dira, teknologia berriekiko menpekotasunean aditua.

Asko dira mugikorrarekiko menpekotasuna dutenak (bost minuturo begiratu beharra dutenak, mezurik jaso ezean hutsik sentitzen direnak…), eta menpekotasuna dutenetako asko nerabeak dira. Azken finean, gazte nahiz heldu, mugikorraren menpe bizi da egungo gizartea; “helduok ere ez dugu mugikorraren erabilera ona egiten eta eredu oso txarra ematen dugu, baina gu mugikorrik gabe bizi izan gara eta gazteak mugikorraren aroan jaio dira, ez dute mugikorrik gabeko errealitaterik ezagutu”.

Zenbat urterekin erosten zaie mugikorra?

16 urte ez da gaur egun lehen mugikorra izateko adina. Gurasoek 10-12 urterekin erosten dietela dio adituak, eta 8-9 urterekin mugikorra duten haurrak ikustea ere ez da ezohikoa. Hala, gaztetxotatik apustuei, indarkeriari edota pornografiari lotutako edukietara sarbide librea eta kontrolik gabea dute. “9-10 urterekin hasten dira pornoa ikusten, eta menpekotasunei aurre egiteko gure zentrora datozen gazteek aurretik porno oso gogorra kontsumitu dute”. Arazoa da, pornografia informazio-iturri bakarra dutela maiz, irudi horien filtroa egingo dienik gabe, bestelako sexu heziketarik jaso gabe.

Alkoholarekin, tabakoarekin edota jokoarekin egiten den moduan, mugikorra izateko gutxieneko adina arautu beharko litzatekeela dio eta ikastetxeetan mugikorra debekatu beharko litzatekeela. Hain juxtu, berriki eztabaida piztu du gaiak gurean: 15 urtetik beherako ikasleek debekatuta dute mugikorra Ipar Euskal Herriko ikastetxeetan eta Hegoaldean, eskola bakoitzaren bizkar geratzen da erabakia. Baina mugikorra ikastetxean, zertarako? Nola arraio erakutsiko zaie ikasleei mugikorra ongi erabiltzen, helduok (irakasleek barne) ez dugunean ongi erabiltzen, eta mugikorraren ohartarazpenen menpe (batzuetan obsesiboki) bizi garenean? Eta ikastetxe batzuetan ari diren moduan, gelan ez baina jolastorduan (aisialdian) mugikorra erabiltzen uztea ez al da pixka bat tristea, hain juxtu pantailari begira egon ordez elkarrekin jolasteko eta dibertitzeko tartea denean? Zenbateraino da hezigarria mugikorra?

2 Iruzkin

  1. Mikeli | 2019-02-05 at 0:08

    Ausnarketarako oso ona. Baita, ondo pentsatu ondoren, erabakiak artzeko elduon erabillerari buruz eta,nola ez? aur/nerabe artean

    Reply
  2. Irene | 2019-02-05 at 15:03

    Nere semeak 13 urte ditu agoztun 14 beteko ditu egunero eskatzen dit eta nik ikusten diot ez duela behar

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. BOST MINUTUKO IKASTAROA: Anitz / Mikel Garcia Idiakez / Argazkiak eta marrazkiak | Eskolaegunezegun - […] Mikel Garcia Idiakez / Argia / Osorik, hemen […]
  2. Mugikorra izateko gutxieneko adina: 16 urte | EIBZko liburutegia - […] Mikel Garcia Idiakez / 2019-02-03 / 368 hitz […]

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.

Azken bidalketak

  • Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta
  • Komun publikoak bermatzea ere feminista da
  • Eskola digitalak sortzen duen lilura eta beldurra
  • “Eskerrik asko 18 urteko pertsona hau armairutik ateratzera behartzeagatik”
  • Heriotzaz hitz egin dezagun

Iruzkin berriak

  • Ioritz(e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Nerea(e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Jon Hernandez(e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Zihara Enbeita [Twitter bidez](e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Gontzal [Twitter bidez](e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA