Jendartean
Hasiera » Migrazioa » Mila ez da bakarrik sentitzen eta Mohacinek badu non lo egin
Ots17 0

Mila ez da bakarrik sentitzen eta Mohacinek badu non lo egin

Atalak: Migrazioa, Zahartzaroa, Zaintza

Migratzaile askoren patua iritsi zitzaion Mohacini iaz: 18 urte bete zituenean, adin txikikoen zentroa utzi behar izan zuen, kale gorrira kondenatu zuten. Zorionez, 71 urte dituen Milagros Martinez bilbotarrak bere etxean hartu eta elkarrekin bizi dira orain. “Bakarrik bizi nintzen eta Mohacinekin lagunduta eta gustura sentitzen naiz, bakean. Nire adineko jende asko bakardadeaz kexatzen da; bada, horrelako pertsona bat hartzeak bizitza erdia salba diezazuke, eta gainera premia duen pertsona bati laguntzen diozu”.

“Mohacinen azalean jarri nintzen, edozeini gerta dakiguke migratu behar izatea”

Radio Euskadin elkarrizketatu dituzte. 2017ko abuztuan Marokotik Espainiako Estatura ailegatu zen Mohacin, eta hortik Bilbora egin zuen bidea. Adin txikikoen zentroan zela, zentroko beste hiru lagunekin batera auzoko elikagai bankuan laguntzen hasi zen, eta bertan ezagutu zuen Mila, elikagai bankuko boluntarioa. Mohacinek zentroa utzi behar izan zuenean eta Milari laguntza eskatu zionean, honek hasieran zalantzak izan zituen, bat-bateko kontua izan zelako, “baina etxera ekartzeak baino beldur handiagoa eman zidan pentsatzeak kalean pasa behar zuela gaua. Nire seme-alaba batek beste herrialde batera bidaiatu beharko balu, norbaitek aterpea ematea gustatuko litzaidake. Azken finean, Mohacinen azalean jarri nintzen, edozeini gerta dakiguke migratu behar izatea, eta kasu horretan denoi gustatuko litzaiguke beste norbaitek harrera egitea”.

Etxea eta bizitza partekatzen, elkar zaintzen

Zazpi hilabete daramatzate elkarrekin, uztailetik. Etxeko lanekin bien artean moldatzen direla diote; gaztea ostalaritza ikasten ari da eta areto-futbolean entrenatzen du. Lana egitea eta ahalik eta gehien aurreztea du helburu, gurasoei dirua bidaltzeko. Arauak ere jarri dizkio pisukideak: ez drogarik ez mozkorkeriarik, eta gaueko 23:00etarako etxean, salbuespenak salbuespen.

Noiz arte? Mohacinek lan bat lortu eta independizatzeko aukera izan arte. Baina nabaria da ez daukatela presarik. “Bitartean, oso gustura gaude biak elkarrekin eta etxea eta bizitza partekatzen jarraituko dugu”.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.

Azken bidalketak

  • Eskola digitalak sortzen duen lilura eta beldurra
  • “Eskerrik asko 18 urteko pertsona hau armairutik ateratzera behartzeagatik”
  • Heriotzaz hitz egin dezagun
  • Umearen heziketan inplikatzen ez diren aitak
  • Hondartza eta ume zaratatsuak, eztabaida klasikoa

Iruzkin berriak

  • Naiara(e)k Zergatik (eta noiz) uzten diogu margotzeari? bidalketan
  • Hondartza eta ume zaratatsuak, eztabaida klasikoa(e)k Hondartza eta ume zaratatsuak, eztabaida klasikoa bidalketan
  • Zein udalekutara doaz zure seme-alabak?(e)k Zein udalekutara doaz zure seme-alabak? bidalketan
  • Mkl Oldn [Facebook bidez](e)k Ingelesak liluratuta bidalketan
  • João Gordo Jr. [Facebook bidez](e)k Ingelesak liluratuta bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA