“Greba egunean ez bazara eskolara etortzen, zero bat duzu”
Pentsamendu kritikoa garatuko duten ikasleak nahi omen ditugu, bidegabekerien aurrean altxatuko direnak, elkartasunez denon eskubideak defendatzeko gai izango diren gazte sutsuak. Baina grebaren egunean azterketa jarri du irakasleak eta agertzen ez denari zero jarriko diola egin du mehatxu. Autoritaritateari men egingo dioten herritar otzanak hezi nahi dituzte batzuek, antza.
Sare sozialetan salatu dutenez, Sestaoko institutuan ingeleseko irakasleak gazteei esan die zero bat jarriko diola ostegunean azterketara agertzen ez denari –badirudi beste egunik ez zegoela, azterketa jartzeko–. Beste guraso batek azaldu du alabaren irakasleak esan diela ostegunean institutura agertzen ez denak ez duela gaindituko aurkeztu behar duten lana. Medikuaren egiaztagiriak bakarrik balioko duela, grebaren egunean ez agertzeko. Ikasketa buruarekin eta irakasle horrekin hitz egin du amak, berez ezin baita zigortu greba egin nahi duen ikaslea.
Larria da, eta hainbat enpresatan gertatzen dena ekartzen du gogora: langileek greba egin ez dezaten nagusiek –zuzenean edo zeharka– trabak jartzen dituztenean edo grebarako eskubidea ukatzen dietenean.
Irakasle horien jarrera autoritarista, onartezina izateaz gain, hezkuntzaren oinarrizko balioen kontrakoa da eta gutxi du hezitzailetik. Ez al litzateke hobea grebarako aldarrikapenei buruz ikasgelan eztabaidatzea, bizitzak erdigunean jartzeaz eta duintzeaz ari garenean zertaz ari garen ikasleekin hitz egitea? Irakasle horientzat, zergatik da hain inportantea ikasleak egun horretan eskolara joatea, gizarte hobeago baten alde ari direnekin batera kalera atera ordez? Ez al du egun horretan gehiago ikasiko gazteak kalean, ikastetxean baino?
Beste galdera bat ere badabilkit buruan: horrela jokatzen duten irakasleek izango al dute ondoriorik? Espedientea irekiko al zaie? Ala boterekeria eta mehatxua libre dira ikasgelako lau hormen barruan?
zergaitik sindikatuek ez dabe egiten unidad didaktika bat gelan lantzeko?
noiz hasi zan? zergatik? gaur egun zentzurik dauka ? gaur egungo erremintak erabilita zein izango zen grebaren ordezko “arietea” talka egiteko? fake new?
gazteen proposamenak entzun. emoten dau sindakatuek eta eliza katolikoa ez dute nahi onartu garaia aldatu dela
BEINKE!!!!
Eibarko institutuan ere asterketa jarro diete graba egunean.
Zein balio lantzeko?
Aiton-amoneniko elkartasun eta eskertza horrela egiten da?
Besteak beste irakaskuntza publikoaren alde egin zuen borroka.
Ni naiz instituto horren ikasketa burua. Esan ahal dudana da nirekin ez duela aurretik inork hitz egin , irakasleak ez ziela hori esan, azterketa atzeratu egin zela eta zerbait argitaratu baino lehenago argituko beharko zenukete idatziko duzuena bestela mesederik ez duzuela eskola publikora egiten. Eskerrik asko
Javier Gracia
Saturnino de la Peña BHIko ikasketa burua
Ikasleak joan ziren zuekin hitzegitera eta zuzendaritzako norbaitek esan zien azterketak mantentzen zirela. Irakasleak orain esaten du ez zuela hori esan baina ikasle guztiek ulertu zuten horrela, behin baino gehiagotan errepikatu ondoren azalpenak eskatzera joan zitzaizkionean. Guraso batzuk ere hurbildu ziren akordio batera heltzeko asmoz, sen onarekin egoera konpontzeko nahian. Azkenean eta egun berean irakasleak amore eman zuen eta azterketa atzeratu zuen ”pikete” informatiboaren bisita jaso ondoren. Eskola publikoa defendatzen dugunok egoera tamalgarri hauek salatu ere behar dugu guztion ardura delako. Agur.
Gaur ingeleseko irakasleak “umeek ez dutela grebarik egiten” esan dio 9 urteko alabari atzo klasera agertu ez zelako.
Astelehenean bilera izango dugu bikotekideak eta biok eskolako zuzendariarekin.
Lasaitu beharko naiz, bestela…
Larria dena, eta benetan larria, da hastea informazioa “sare sozialetan salatu dutenez…” idatziz, esango duzuna inongo kontrasterik egin gabe. Sare sozialetan, tamalez, batzutan salatzen dituzte gezur hutsak. Iritzi artikulu bat zein berri bat emateko garaian oinarrizko gauza da idatziko duzunak benetan egiaren gainean oinarritzen den ala ez baieztatzea. “Sare sozialetan salatu dutenez…” idazteak edozein txorakeria inbentatzeko eta idazteko ematen dizu, artikulu honetan egin duzun moduan.
Gure institutuan ez da gertatu zuk idatzi duzun pasadizo hori. Artikulua inongo intentzio txarrik gabe idatzi duzula pentsatu nahi dut, baina egoera hori izen handiko itunpeko ikastola batean gertatu zela “salatu izan balute sare sozialetan” idazten hasi aurretik informazioa egiaztatu zenukeen jakiteko kuriositatea daukat.