Klaseak aire zabalean emateko aprobetxatuko bagenu egoera?
Eskola presentzialetara itzultzean, ahal den neurrian klaseak aire zabalean izatea gomendatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, leku itxietan errazago transmititzen baitira birusak. Hormarik gabeko eskolak, dena den, ez dira kontu berria, batzuek aspaldi deskubritu zituzten espazio irekien onurak. Baso-eskolak tradizio handiagoa duen Europa iparraldean, hainbat herrialdek kasu egin dio Osasunaren Mundu Erakundearen proposamenari, eta ikastetxeetara itzultzearekin batera klaseak ahalik eta gehien...
Read MoreEskolak ireki ikasle zaurgarriengatik? Aspaldi abandonatu zituen Jaurlaritzak
Urkulluk esan du “ikasle zaurgarrienen kasuan sortu den desorekari aurre egiteko ikastetxeak zabaltzea ezinbestekoa” dela, eta lehendakariaren bat-bateko kezkak harritu nau. Arrakala sozio-ekonomikoan oinarrituriko ikasleen segregazio eta ghetifikazioa ez da pandemia garaiko kontua, eta arrakala horri aurre egiteko neurri zehatzak proposatu izan zaizkion arren, Jaurlaritzak nahiago izan du gure hezkuntza eredu segregatzailea bertan goxo mantendu. EAEn, maila sozioekonomiko baxuko hamar...
Read MoreBarkatu baina ordubete egunean ez da nahikoa
Pribilegioa bailitzan saldu zuten umeak egunean ordubetez kalera atera ahal izatea, baina motz geratzen da (eta gainera diskriminatzailea da, gainerako adin tarteek halako zorroztasunik ez dutela ikusita). Motz, naturgunea edo haurraren gustuko txokoa etxetik gertu ez badago, joan-etorri lasaian agortzen delako ordubetea; motz, osasuntsu hazteko aire librean egunero hiruzpalau orduz jolastea gomendatzen dutelako adituek; motz, egunean 23 orduz konfinatuta egotea ez delako inorentzat onuragarri...
Read MoreEskola, gurasoak lanera joan ahal izateko aparkaleku?
Bai, eskolak asko du zaintzatik (bere adiera zabalenean) eta bai, etxe askotan sortu den kontziliazio arazoari erantzutea beharrezkoa da, baina bestelako neurriak hartuz, Espainiako Gobernuak egin duen planteamenduarekin haserre baita irakasle ugari: gogoratu dute Haur Hezkuntzaren funtzioa ez dela seme-alabak bertan “aparkatzeko” lekua izatea, gurasoak lanera joan ahal izateko. 6 urtez azpikoak eskolara itzuli ahal izango direla iragarri du Espainiako Gobernuak. Beste umeekin jolastu...
Read More
Iruzkin berriak