Jendartean
Hasiera » Hezkuntza » Ikasle kritikoak? Bai zera!
Aza08 0

Ikasle kritikoak? Bai zera!

Atalak: Hezkuntza

Ikasleek konpetentziak garatzea eta pentsamendu kritikoa jorratzea zein garrantzitsua den behin eta berriz azpimarratzen duten berberek kontrako norabidean diseinatzen dituzte hezkuntza planak. Espainiako Gobernuak prestaturiko LOMLOE lege proiektuak Filosofia ikasgaia baztertzen zuela bagenekien, baina azken zirriborroan are handiagoa da sarraskia, lotsagarriki murriztu dituzte Filosofia, Balio Etikoak eta Psikologia orduak. Orain Hego Euskal Herriko gobernuek dute horri buelta emateko giltza.

LOMLOEren zirriborroak zioen Filosofiak DBHn hautazko ikasgai izateari utziko ziola –erabaki larria–, baina Batxilergoan ikasturte bakarrean ez, bitan izango zela derrigorrezko. Letra txikia irakurtzea falta zen: ordu gutxiago izango ditu ikasgaiak Batxilergoan eta beraz, praktikan ez da eskaintza handituko. Berdin Balio etikoak ikasgaiarekin: DBHn derrigorrezko izaten jarraituko duela saldu zuten, baina azken zirriborroak azaleratu du DBHko lau ikasturteetan ez, ikasturte bakarrean baino ez dela emango ikasgaia. Psikologia ikasgaia zuzenean desagertu egingo da Batxilergoko bigarren mailako hautazkoen zerrendatik.

Gogoetarako orduak, datutan

Filosofia irakasleak biltzen dituen Agora elkarteak datutara ekarri du LOMLOEren proposamena, eta oso adierazgarria da. Ikasle batek Lehen Hezkuntza osoan ematen dituen orduetatik, %0,55 dedikatuko dizkio gogoeta etikoari – gainera azken ikasturtean baino ez, berandu eta gutxi–; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza osoan, orduen %0,83 dedikatuko dizkio gogoeta etikoari, eta batere ez filosofiari. Gaur egun pentsamenduari derrigorrezko zazpi ordu eta hautazko hamaika eskaintzen bazaizkio DBHn (18 ordu guztira), proposamen berrian derrigorrezko bost eta hautazkorik batere ez zaizkio eskainiko (5 ordu guztira). Azkenik, Batxilergo osoan orduen %5 eskainiko dizkio ikasleak filosofiari.

Hipokrisia nabarmena da. “Konpetentzia pertsonal, sozial eta ikasten ikastekoa” eta “herritartasunerako konpetentzia” dira zortzi konpetentzia nagusietako bi, ikasleek pentsatzen, gogoetatzen eta kritiko izaten ikastea funtsezkoa dela diote aditu, agintari eta pedagogiek, egungo eta etorkizuneko erronkek ezinbestean beharko dituztela pentsamendu autonomoa duten haur eta gazteak, baita aurreko pentsalariek utzi dizkiguten hausnarketa eta begiradak ere, baina bestelakoa da diseinatzen den curriculuma, bestelakoak benetako helburu eta asmoak.

Presioa Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari

Agora elkarteak presio kanpaina abiatu du: Hego Euskal Herriko gobernuei eskatu die curriculumaren gainean duten eskumena baliatzeko –Espainiako Gobernuak gutxieneko curriculuma zehazten du, baina eskua sartzeko aukera izan badute erkidegoetako administrazioek–, Balio etikoak, Filosofia eta Psikologia ikasgaiak mantendu ditzaten gurean, eta ordu kopuru duinarekin. Euskal Herriko administrazioek ez dute filosofiaren aldeko apusturik egin izan, baina unea da erakuts dezaten zer nolako hezkuntza, zer nolako herritarrak eta zer nolako etorkizuna bultzatu nahi dituzten.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.

Azken bidalketak

  • Eskola nola bihurtu LGTB ikasleentzako arnasgune
  • Historiaurrean ez zegoen emakume ehiztaririk, Santillanaren ikasliburuaren arabera
  • Ingelesak liluratuta
  • Haurrak hiletetara joatea komeni al da?
  • Egiten al dute euskaraz irakasleek?

Iruzkin berriak

  • Mkl Oldn [Facebook bidez](e)k Ingelesak liluratuta bidalketan
  • João Gordo Jr. [Facebook bidez](e)k Ingelesak liluratuta bidalketan
  • Mikel Uriguena Ruiz [Facebook bidez](e)k Ingelesak liluratuta bidalketan
  • Iban(e)k Egiten al dute euskaraz irakasleek? bidalketan
  • Jon(e)k Egiten al dute euskaraz irakasleek? bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA