Jendartean
Hasiera » Gizartea » Heriotzaz hitz egin dezagun
Urr24 0

Heriotzaz hitz egin dezagun

Atalak: Gizartea, Haurrak, heriotza

Teoria badakigu, eta hala gogoraraziko digute Hildakoen Egunaren harira egunotako artikulu eta elkarrizketek: bizitzaren parte da heriotza, normalizatu egin behar dugu, naturalizatu, dolua pasa… eta horretarako erremintak badirela diote adituek, baina hain dira pertsonalak heriotzaren aurreko bizipen eta erreakzioak, hain dira ezberdinak kasuak. Ezustean, istripuz, gaixotasunez, zahartzaroz, suizidioz hil den semea, ama, aitona, bikotekidea, laguna, ikaskidea, lankidea, pisukidea… agurtzea ez da beti erraza. Irakatsi daiteke heriotzari aurre egiten?

Bi gauza garbi geratu zitzaizkigun, Naroa Martinez psikopedagogoari egindako elkarrizketan: heriotzaz eta hildakoez hitz egitea saihesteak ez dio inori mesede egiten, eta oso galduta sentitzen gara umeekin gaia landu nahi dugunean. Lotuta daude biak, oraindik ere errealitatea delako deserosoa zaigula: haurra babestuko dugulakoan heriotza existituko ez bailitzan jokatzen dugu maiz –baina “umeari traumarik ez sortzeko bidea ez da heriotza ezkutatzea, akonpainamendua egitea baizik”, dio Martinezek–; gure matrakarekin ingurukoak gogaituko ditugulakoan ez diegu kontatzen nola daramagun dolua –edo egiten ari ez garen dolua–, tanatorioan hiruzpalau hitz gurutzatu eta handik aste batzuetara desagertzen da gaia, desagertzen da hildakoa, norberak bakardadean eramaten du bere motxila.

Motxila konpartituak gutxiago pisatzen du, eta tabua apurtzea da horretarako lehen urratsa: haurrek bakarrik ez, helduok ere baditugu gure beldur, kezka eta galderak, eta ez, ez ditugu erantzun guztiak, baina zalantzak partekatzeak eta elkarren akonpainamendua egiteak helduleku gehiago emango dizkigu gertatu den heriotza prozesatzeko, gertatuko den heriotzari errazago aurre egiteko, beldur handiagoa sortzen duelako ezezaguna den horrek eta hitz egin ez den horrek; etxean eta eskolan gaia jorratu dugularik jakin badakigulako badugula norekin hustu barrenak; ulertuko dugulako ditugun sentimenduak izatea normala dela eta esaterako triste ordez haserre egotea erreakzio normala dela… “Kontua ez da uneoro beldurra transmititzea –dio psikopedagogoak–, baina iskin ere ezin diogu egin heriotza gure bizitzen parte dela azaltzeari”. Heriotzaz hitz egin dezagun. Eta barre, negar eta erritu artean gogoratu ditzagun gure hildakoak, haiek bizirik mantentzeko modua baita.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.

Azken bidalketak

  • Eskola digitalak sortzen duen lilura eta beldurra
  • “Eskerrik asko 18 urteko pertsona hau armairutik ateratzera behartzeagatik”
  • Heriotzaz hitz egin dezagun
  • Umearen heziketan inplikatzen ez diren aitak
  • Hondartza eta ume zaratatsuak, eztabaida klasikoa

Iruzkin berriak

  • Naiara(e)k Zergatik (eta noiz) uzten diogu margotzeari? bidalketan
  • Hondartza eta ume zaratatsuak, eztabaida klasikoa(e)k Hondartza eta ume zaratatsuak, eztabaida klasikoa bidalketan
  • Zein udalekutara doaz zure seme-alabak?(e)k Zein udalekutara doaz zure seme-alabak? bidalketan
  • Mkl Oldn [Facebook bidez](e)k Ingelesak liluratuta bidalketan
  • João Gordo Jr. [Facebook bidez](e)k Ingelesak liluratuta bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA