Euskara, hizkuntza gatazkatsu hori
Argiarekin ateratako Bizi baratzea liburua aurkezten ari zen Jakoba Errekondo Donostiako Bretxan. Halako batean, emakume bat hurbildu da eta galdetu dit euskaraz baino ez al dagoen liburua. Baietz. “Y entonces, ¿los que no sabemos euskera no tenemos derecho a leer el libro?”, berak. “¿Y los que sabemos euskera no tenemos derecho a leer en euskera?”, nik. “Hombre, pero podíais haberlo hecho bilingüe”. Gaztelania hutsean beste liburu asko dituela eta haiek irakur ditzakeela gogoratuz amaitutzat eman dugu eztabaida.
Gaizka Garitano afera, euskaraz ez dakitenak erakarri behar ditugula dioen diskurtsoa, errespetuaren eta elkarbizitzaren izenean erdaraz aritu beharra, euskaldunok ahalduntzeko premia… bor-bor dabilzkit barnean. Eta pentsatu dut zerbait gaizki egin dugula, castellano hiztun elebakarrak eroso –erosoegi– bizi direla gurean erdara hutsean, benetan uste badute euskaldunoi hizkuntza eskubideei buruz lezioak ematen jarduteko moduan daudela.
“Las personas que no sabeis euskera no podeis entender el libro, pero podeis aprender euskera, por vuestro bien y por el nuestro”.
Erantzun ona litzateke hori, Iñaki. Halako egoeren aurrean erreakzionatzen jakiteko tresnak behar ditugu euskaldunok.
Ufff. Oraindik aurrera….txino mandariñez egingo dut….
Harrigarria! Pasadizoak gogorarazi dit Euclidesen “Elementuak” liburudendan ikusi (Patxi Angulok euskaratua, 2005ean argitara emana), eta ea euskaraz baino ez zegoen galdetu zuen hura!
Titulua aldatuko nuke: Erdara, hizkuntza gatazkatsu horiek. Feminismoarentzat bezala, euskararentzat hau potere arazoa da. Erdaldunek poterea dute eta goikaldetik ikusten gaituzte, erdarazentristak dira. Mundua erdaratik ikusten da, beraz liburu guztiak haien erdaran daude, medikurik onenak erdaraz, baina haienean, gaztelania edo frantsesera. Ez dute ikusten libururik onenak euskaraz egon daitezkeenik, edo ingeleraz, edo txinenaz, arabieraz…. edo medikurik onenak indiatik ekarri ahal ditugula… Gizonok poderetik kendu behar bagara mundua orekatuagoa izateko, erdara ere kendu beharko da¿? edo kendu beharko dugu?