Udaltzain izateko euskara eskatzea diskriminatzailea dela dio EAEko Auzitegi Nagusiak
Irungo udaltzain izateko oposaketetan eskatzen zen euskara jakitea, baina euskara ez dakitenenganako diskriminatzailea dela iritzita, deialdia baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak. Diskriminazioa Irungo euskaldunok jasaten duguna, euskaraz artatuak izateko eskubidea beste behin ere bermatuko ez zaigula jakinda.
Epailearen ebazpenak dio herritarrok badugula administrazioarekin euskaraz aritzeko eskubidea, bai, baina horretarako ez dutela udaltzain guztiek euskaraz zertan jakin, nahikoa dela “jendeari arreta egiten dion udaltzainetakoren batek” eta “bikotean doazen udaltzainetako batek” euskaraz jakitea. Epaileak argitzen ez diguna da nola bermatuko duen udaltzainen artean euskaraz dakiten profesionalak egotea, deialdian ez bada eskaera hori egiten; nola bermatuko duen kalean dagoen herritar euskaldunari zuzentzen zaion udaltzainak euskaraz egingo diola.
Epaiak ere badio Irunen gutxiengoa dela euskaraz dakien jendea, eta horri garrantzia ematen dio erabakia hartzeko orduan. Noiztik da argudio gutxiengo izatea, eskubideak ukatzeko? Ala bigarren mailako herritar gara, beste behin?
Errealitatea da administrazioarekiko hartu-emanean euskaraz artatua izatea lortzeak zaila izaten jarraitzen duela kasu asko eta askotan, administrazio publikoak lan handia duela oraindik bere langileak euskalduntzen, eta horrelako ebazpenak zangotraba baino ez direla kalitatezko zerbitzu publiko euskalduna lortzeko bidean.
Miren Echeveste Irungo Euskara zinegotziari galdetu diogu ebazpenari buruz zein balorazio egiten duen. “Une honetan zerbitzu jurdikoak ari dira gaia aztertzen eta auzitegietako kontua denez euren balorazioaren zain gaude. Izatekotan, balorazio juridikoaren ostean egingo dugu balorazio politikoa”.
‘Gorena’ barik, ‘nagusia’ š
Zuzendua. Mila esker oharragatik.
Non lor liteke epaiaren testua?
Milesker.
Lotsagarria!!! Bietako batek jakitea nahikoa? Beraz, guk egin behar horri ere aurre? Zer esan behar diogu ez dakienari? Zoaz pikutara? Ah ez…. Gazteleraz egingo dut denok ulertu dezagun? KAKA ZAHARRA
Hau da hau! Legeak dioena baztertu eta bere ipurdi biriibil eta joseantonianoak diktatzen dioanri men egiten dion epailea!
Hauentzat ez al da zigorrik?
(Ez legoke sobran epaiaren testua osorik eskaintzea)
Langile publikoa izateko, derrigorrezkoa beharko luke!!!!
Eta erderaz jakin beharra ez al da diskrimimazioa? Makina bat pertsona daude gazteleraz ongi mintzatzen ez direnak. Bi hizkuntza baditugu, biak menperatu behar dira langile publikoa izateko.
Funtzionarixu izeti ezta eskubidi. Norbere herrixen euskeraz eitxi bai! Horrek epaile horrek bardine esango leuke euskerian lekun gazteleri balego? EspaƱin mundu guztik jakin bidau gazteleraz… Bla bla bla holan bada Euskal Herrixen be bai euskeraz
Euskaraz egitea tokatzen zaie Irundarrei.. ez badute ulertzen gu ez gaude derrigortuta erderaz egitea.. keinuz nahi badute..
epailearen izen-abizenak jakitea ere ez legoke sobran
Ebazpenaren arabera, epaitegiko presidente Luis Ćngel Garrido Bengoechea, eta magistratuak: JosĆ© Antonio GonzĆ”lez Saiz eta Trinidad Cuesta Campuzano.
Euskaea gorroto dutenen esku gaude, gureak ez diren epaitegien ml morroi. Horiek magistratuak ez, terroristak dira.
Lotsagarria benetan. Irungo euskaldunok urteak daramatzagu halakoak jasaten…udaletxeak zeozer egin beharko luke gure euskaraz bizitzeko eskubidea bermatzeko.
Hara zer dioen euskararen kontra jardun duen abokatuak:
https://twitter.com/LOPEZ_LERA_AB/status/1391737523802677252
https://elcierredigital.com/realidad-autonomica/898280091/lopez-lera-abogado-tumba-oposiciones-irun-imponer-euskera.html
Hemen abokatuaren adierazpen batzuk.
Hara:
https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/gao?p_p_id=BoletinOficial_WAR_LEEboletinOficialportlet&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&_BoletinOficial_WAR_LEEboletinOficialportlet_myaction=detalleAnuncio&_BoletinOficial_WAR_LEEboletinOficialportlet_pdf=https%3A%2F%2Fssl4.gipuzkoa.net%2Fcastell%2Fbog%2F2002%2F11%2F04%2Fb021104-208i.pdf%23Page%3D1&_BoletinOficial_WAR_LEEboletinOficialportlet_url=https%3A%2F%2Fssl4.gipuzkoa.net%2Feuskera%2Fgao%2F2002%2F11%2F04%2Fe0211528.htm&_BoletinOficial_WAR_LEEboletinOficialportlet_highLights=lopez+lera
Oraingo helegilearen abokatuak zerbait izan zuen duela rute batzuk kontu honekin…
https://twitter.com/LOPEZ_LERA_AB/status/1394186868179230721
https://twitter.com/eduardovirgala/status/1393630626562166785
https://twitter.com/JosudeMiguel1/status/1393101478139768834
https://twitter.com/eduardovirgala/status/1393094100140843010