Heriotzaz hitz egin dezagun
Teoria badakigu, eta hala gogoraraziko digute Hildakoen Egunaren harira egunotako artikulu eta elkarrizketek: bizitzaren parte da heriotza, normalizatu egin behar dugu, naturalizatu, dolua pasa… eta horretarako erremintak badirela diote adituek, baina hain dira pertsonalak heriotzaren aurreko bizipen eta erreakzioak, hain dira ezberdinak kasuak. Ezustean, istripuz, gaixotasunez, zahartzaroz, suizidioz hil den semea, ama, aitona, bikotekidea, laguna, ikaskidea, lankidea, pisukidea…...
Read MoreHaurrak hiletetara joatea komeni al da?
Gertuko norbait hil da eta eramango al dugu haurra beilatokira, hiletara? Eztabaida izan dugu asteburuan eta galdera egin diogu gai hauek jorratzen dituen adituari. Pista argigarriak eman dizkigu, hainbat faktoreren araberakoa baita erantzuna. “Interesgarriena haurrari edo nerabeari hiletara joateko aukera ematea da, haren iritzia eta nahia entzutea, eta erabaki informatua har dezan, inportantea da haurrari azaltzea zer aurkituko duen”, dio Naroa Martinez psikopedagogoak. Eta beti, bi aldiz...
Read MoreBeste 13 urte itxaron behar al dute duin hil nahi dutenek?
Alaitz Chamorroren kasua ezagutu dugu duela gutxi (argazkian): ezin du gorputz atalik mugitu, mina du gorputz osoan, eta sedazio aringarri bidez heriotza duina eskatu du, baina Espainiako Zigor-Kodeak eskubide hori debekatzen die Chamorrori eta askatasunez erabaki bera hartu duten herritarrei. Lehengo astean bueltatu da esperantza: PPk jada gehiengo absolutua ez duen Kongresuan, eutanasia legeztatzeko Unidos Podemosek aurkezturiko lege-proposamena aurrera ateratzeko aukera zegoen. Baina PSOEk,...
Read More“Ezin dut gehiago, heriotza duina nahi dut”
Larraitz Chamorro alegiarrak halaxe eskatu zion ahizpari, hain da handia ELA gaixotasunak eragiten dion sufrimendua: “Esti, ezin dut gehiago, lagundu iezadazu honekin bukatzen”. Bizitzan entzun dituen hitzik gogorrenak izan ziren Esti Chamorrorentzat, “badakidalako asmo horretan laguntzeak esan nahi duela ahizpa ondoan gehiago ez edukitzea, baina orain dagoen moduan ere ez dut eduki nahi, zenbat sufritzen ari den jakinda”. Legeak onartzen ez dion heriotza duina eskatzeko sinadura...
Read More
Iruzkin berriak