Negarrez, futbol partidu osoan zehar irain arrazistak jasan ostean
Serbiako futbol ligan gertatu da. Partizan taldeko Everton Luiz brasildarrak baloia ukitzen zuen bakoitzean, tximuaren keinua eta irainak prest zituzten Rad Belgradoko zale ultraeskuindarrek. Pankarta ere atera zuten, brasildarraren aurka. Negarrez bukatu zuen Evertonek: “Ezin izan nien malkoei eutsi, 90 minutuz harmailetatik irain arrazistak jasan ostean”. Partidu amaieran, zelaitik hatza altxatu zien jokalariak ultrei eta orduantxe Red Belgradoko futbolariak kontu eske joan zitzaizkion...
Read MoreEmakume graffitigileen kaleko arte borrokalaria, Girl Power dokumentalean
Modu ilegalean eta sarri baldintza ez oso ziurretan kaleko paretak edota metroko bagoiak artez zipriztintzen dituzten graffitilariak ez dira soilik gizonezkoak. Emakumeak ere badira eta irrikaz daude, euren ahotsa entzun dadin eta batez ere euren obrak ikus daitezen. Girl Power da aukera hori eman dien lehen dokumentala. “Zakila beharrezkoa al da graffiti bat egiteko?” idatzi zuen, sprayarekin, Lady Pink newyorktarrak 1979an. Dokumentalean ageri da Lady Pink, emakume aitzindaria...
Read MoreManteroek horrela omendu dituzte Tarajalgo polizia-operazioan hildako 15 migratzaileak
Hiru urte dira Ceutako Tarajal hondartzara igerian iritsi nahi zuten 15 migratzailek bizitza galdu zutela, guardia zibilek gomazko balak eta gas negar-eragilea jaurtitzen zizkieten bitartean. Espainiako migrazio politika ankerra oso ongi ezagutzen duten manteroek omenaldia eta salaketa egin nahi izan dute eta Tarajal: Desmuntant la impunitat de la frontera sud dokumentalarekin bete dituzte euren mantak. Espainiako Kongresura eta Europar Batasunera iritsi den dokumentala salgai jarri zuten...
Read MoreLesbiana bikote bati semea erregistratzeko jarri dizkioten arazoen aurka, 100.000 sinadura
María José Torres eta Brenda Kelleher ezkonduta daude 2007tik, ume batez erditu zen Kelleher ekainean, eta bien seme bezala erregistratu nahi izan zutenean, epaileak behartu zituen intseminazio bidez izan zela adierazten duen dokumentazioa aurkeztera, Torres ere ama zela frogatzeko. “Bikote heterosexualetan, inongo gizoni ez zaio eskatzen aita biologikoa dela edo bikotekidea intseminatua izan dela frogatzeko agiririk”. Oztoporik eta diskriminaziorik gabe erregistratu ahal izateko eskaera...
Read MoreErraza da Trump kritikatzea
Eta kritikatu behar dugu, bortitz eta gupidagabe, bere migrazio politika bezalatsu, baina ez diezagutela saldu hark lotsagabe eta baldarki egiten duena hemengoek modu sotilagoan egiten dutelako zintzoagoak direnik, aukera ederra ikusi baitute Europako agintariek, Trumpen aitzakian euren burua zuritzeko. “Trumpen neurriak errefuxiatuei zor zaien nazioarteko laguntzaren aurka doaz”, bota du Angela Merkel Alemaniako lehen ministroak, migratzaileen kanporaketak bizkortu dituen berberak,...
Read MoreEtxegabeei jaten emateagatik atxilotuak
Premia dutenei kalean jaten emateko baimen berezia behar duzu Tampa hirian (Florida, AEB), eta baimena lortzeko, aseguru poliza bat ordaindu behar da eta paper burokratiko ugari bete. Etxegabe eta txiroen artean jan-edana banatzea garesti ateratzen da, kontuan hartuta ez dela egun bakarreko zeregina. Horregatik, baimen hori gabe ari ziren Food Not Bombs erakundeko kideak Tampa erdiguneko parke batean jatekoa banatzen, eta poliziak atxilotu egin zituen. Pasa den urtarrilaren 7an izan zen,...
Read MoreEskola garaian jasan zuen bullyinga komiki arrakastatsu bihurtu duen idazlea
10 urte zituenean, Fanny Britt idazle kanadarrak eskola jazarpena sufritu zuen, urtebetez. Batez ere bi heldulekuk atera zuten zulotik: liburuetan aurkitutako babesak, eta ezagutu zituen beste neska batzuen laguntasunak. Jane, le renard & moi (Jane, azeria eta ni) komikian jaso du “haurtzarotik bizkar gainean daramadan istorioa”, nerabeentzat eta hezitzaileek material gisa erabiltzeko aproposa. Pintadak komunean eta txutxu-mutxuak 12 hizkuntzatara itzulia (berriki azkena,...
Read MoreErabaki aitzindaria Australiako proba ziklistan: azafatarik ez podiumean
Ondoren etorriko diren txirrindulari lasterketentzat erreferente izan daitekeen erabakiarekin abiatuko da, datorren astean, Australiako Tour Down Under proba ziklista: sariak emateko ez da gehiago azafatarik erabiliko podiumean, junior kategoriako txirrindulariak baizik. “Euren gorputzaren irudiarekin arazoak dituzten emakumeak laguntzeko programa dugu martxan eta aldi berean azafata hauek ari gara jartzen probetan, inkongruentea da guztiz –adierazi du Australia Hegoaldeko Gobernuko Kirol...
Read MoreTestosteronadun pilotak frontoietan
Pilotari profesionalek aukeratutako materiala “pelotas de hombres, de mucho poder” direla idatzi du DVko kazetariak, eta testosteronadun pilotak irudikatu ditut, barrabilak zintzilik dituzten pilotak. Egiatan, 106 gramoko pilotez ari da, pisutsuak eta gogorrak, baina gizontasun kontua bada, zergatik ez jokatu harri koskorrekin? Bai jauna, eta takorik eta antzeko maritxukeriarik gabe, benetako gizonen moduan! Eta aizu, pilota pisutsuak eta boteretsuak baldin badira gizonentzako pilotak,...
Read More“Ezin dut gehiago, heriotza duina nahi dut”
Larraitz Chamorro alegiarrak halaxe eskatu zion ahizpari, hain da handia ELA gaixotasunak eragiten dion sufrimendua: “Esti, ezin dut gehiago, lagundu iezadazu honekin bukatzen”. Bizitzan entzun dituen hitzik gogorrenak izan ziren Esti Chamorrorentzat, “badakidalako asmo horretan laguntzeak esan nahi duela ahizpa ondoan gehiago ez edukitzea, baina orain dagoen moduan ere ez dut eduki nahi, zenbat sufritzen ari den jakinda”. Legeak onartzen ez dion heriotza duina eskatzeko sinadura...
Read More

Iruzkin berriak