Gizarte arrakalak agerian utzi ditu koronabirusak
Denek ez dugu berdin jasango berrogeialdia. Etxegabeak, euren segurtasuna bermatu gabe enplegu prekarioetara joaten segi behar dutenak, lanetik kaleratuko dituztenak eta fakturei aurre egin ezingo dietenak, indarkeria matxista etxean pairatzen dutenak, zaintza lanek zamatuak, balkoirik gabeko espazio gutxiko etxeetan bizi direnak, migratzaileen zentrotan pilatuta segitzen dutenak… Egoera ugari ikusgarriago eta are zaurgarriago bilakatu ditu koronabirusaren krisiak. Eguneroko erritmo...
Read MoreBerrogeialdian seme-alabekin egunez egun osatzen joateko ipuina
Etxetik ezin atera gauden honetan, sormena lantzeko proposamena dakarte Iñaki Sanz-Azkue irakasleak eta Eñaut Aiartzaguena marrazkilariak: hamabost egunez, egunero igoko dute internetera Etxeko leihotik ipuinaren pasarte bat (haurrak pasartearen marrazkia egin dezan) eta pasarte horri lotutako zuri-beltzezko ilustrazioa (marrazkia sortu ordez ilustrazioa koloreztatu nahiago duenarentzat). Jolas moduan egunetik egunera ipuina osatzen joatea eta bide batez irakurmena lantzea da asmoa. Nahi...
Read MoreEz, ikasle guztiek ez dute etxetik ikasteko aukera
Nire inguruan, Lehen Hezkuntzako txikienei testu-liburuko lanak agindu dizkiete egun hauetarako (irakasleak gurasoekin izango du harremana, email bidez) eta adin batetik gora, internet bidez arituko dira ikasleak, koronabirusaren epidemiak etxean sartuta dituen bitartean. Baina ez dezagun ahaztu, etxe guztietan ez dago ordenagailua eta etxe guztietan ez dute internet. Ikasle guztien inklusioa bermatzeko eta batzuen eta besteen arteko desorekak saihesteko, teknologiaren eremuan zein estrategia...
Read More“Beldurgarria da zerbitzariok bezeroengandik jasaten dugun tratua eta despertsonalizazioa”
Kontsumitzaile rola hartzen dugunean, maizegi eta errazegi zapaltzaile bihurtzen al gara herritarrok? Gogoetarako salaketa utzi du Oihane Agirre zerbitzariak: “Ostalaritzako langileok, zerbitzu bat eskaini beharrean morrontza egoeran gaudela dirudi; egundokoak entzuten ditugu astebururo”. Botere harremanak konplexuak dira batzuetan, langile prekarioa dena esplotadore bihurtu daiteke beste testuinguru batean, dirua ordaintzeak bestea azpiratzeko eskubidea emango baligu bezala. Zerbitzu...
Read MoreUmerik onartzen ez duen hotela iritsi da Donostiara
Apirilaren 1ean zabalduko ditu ateak Villa Favorita hotelak. Kontxa pasealekuan dago eta helduak baino ez ditu onartzen. Zergatik ez duten haurrik nahi? “Lasaitasuna, erosotasuna, erlaxazioa eta ingurune bare bat preziatzen duten pertsonentzat” delako hotela, webgunean argudiatu dutenez. Kasuaren arabera, 16-17 urteko gazteak ere sartu ahalko dira, beti ere helduren batek lagunduta, baina 12-13 urtetik beherako umerik ez. Hala zehaztu dute El Diario Vasco egunkarian. Antza, hori da modua...
Read MoreEtxegabeak maite ez dituen hirigintza
Hiri artifizial eta turistikoen garaian, etxegabeak espazio publikotik bota nahi dituzte gero eta leku gehiagotan; aterperik gabekoek deskantsatu ahal ez izateko diseinatuta dauden banku, iskina eta guneak dira horren lekuko. Etzatea galarazten duten eserlekuak (forma biribila edo konkortua dutelako, tartean beso-euskarriak jarri dituztelako, gurean gero eta ohikoagoak diren eserleku indibidual eta bananduak direlako…), elementu zorrotzez edo eztenez jositako guneak –normalean aterperen...
Read MoreFutbolean ez dago gayrik
Gizonen futbolean ez dago homosexualik, mundu guztiak daki hori; izatekotan, kasu isolaturen bat edo beste. Joaquín Caparrós Athleticeko entrenatzaile ohiak garbi esan zuen, duela hamarkada bat: “Ez dago futbolari gayrik Espainian, horregatik ez dira armairutik ateratzen”. Egungo panorama ikusita, horixe da oraindik ere txikitatik haurrek jasotzen duten mezua: futbol munduan ez dagoela edo ez dela onartzen homosexualik, futbola ez dela marikoientzat. Kontrakoa pentsatu ahal izateko,...
Read MoreEz zapuztu umeen haurtzaroa
Haurren neurrira egindako hiriak aldarrikatzeagatik ezaguna den Francesco Tonucci pedagogo italiarrak lau gako jarri ditu mahai gainean, gaur egungo umeen haurtzaroa zapuztearen erantzule. Lehenengoa, “helduok gure haurtzaroa ahaztu egiten dugula”. Haurtzaro ahaztuak. “Garunak lehenengo hilabete eta urteetan duen jarduna ez da konparagarria ondoren izango duen jardunarekin, hastapenetan jartzen ditu bizitza osorako zimenduak. Gaixotasun handi bat bizi dugu ordea, ahaztu egiten dugula...
Read MoreSuarekin jolasten duten politikariak eta erretzen diren meskitak
Marine Le Pen eta enparauek urteak daramatzate suarekin jolasten, islamofobia hauspotzen, musulmanak eta meskitak kriminalizatzen, baina Fronte Nazionaleko hautagai izan den militar ohi batek musulmanei eraso egin eta burura daramatzate eskuak, asaldatuta. “Gertaturikoa gure alderdiaren baloreen kontrakoa da guztiz”, dio Le Penek, zabaldu dituzten gorroto diskurtsoen atzean ardurarik ez balego bezala. Koktelak eztanda egin du Baionan: batetik, musulmanak jomugan dituen eztabaida bat...
Read MoreEskandalua hezkuntzan
Guraso batzuei eskandalagarria iruditzen zaie hezkidetza eta sexualitatea lantzea eskoletan. Baina 8 urterekin pornografia kontsumitzen duten mutilen eta 14 urterekin beren alua ongi ezagutzen ez duten nesken aroan, eskandalua da seme-alabentzat heziketa sexu-afektiborik nahi ez izatea, identitate sexual anitzak ez onartzea, harreman osasuntsu eta orekatuak lantzen dituen Skolae programa arbuiatzea genero berdintasuna lortua dagoela argudiatuz. Guraso horiek eramango nituzke nik epailearen...
Read More
Iruzkin berriak