Gizonentzako berdintasun tailerretan ikusia eta ikasia
“Aldaketarekiko erresistentzia ezberdinak aurkitu ditut gizon askorengan: diskurtsoarekin ados egon ohi dira baina aldaketa zehatzekin ez hainbeste. Gizonak gutxi engaiatzen dituen gaia da berdintasuna eta uste dut gizonak inplikatzeko sortu behar direla ikasketa eta eztabaida eremu derrigorrezkoak, adibidez lanean promozionatzeari, zaintzari edo ikasketei lotuta”. Josetxu Riviereren gogoetak dira, gizonentzako berdintasun tailerretan formatzaile. Pribilegio, ze pribilegio? “Askok uste...
Read MoreIjitoei harrerarik ez egiteko agindu diete langileei EAEko Mc Donald’s batean
Argi dio langileei aldagelan jarri dieten kartelak: bezero errumaniar eta ijitoei harrerarik ez egiteko, kanbiorik ez daukatela esanez adibidez; eta bezeroak oldarkor jartzen badira, Ertzaintzari deituko zaiola mehatxu egiteko, edo zuzenean ertzainei deitzeko. EAEko Mc Donald’s batekoa da agindua. Langileetako batek Forocoches Espainiako Estatuko fororik jendetsuenera igo du kartelaren argazkia. Harrerarik ez egiteko argudioak ere ematen dira kartelean: bezero hauek iruzur asko egin...
Read More“Zerbait kondenatzeko eskatzen dizun jendeak ez du nahi ezer kondena dezazun”
“Jende askok mozorroa kendu du egunotan, benetan den bezalakoa agertu da”. Islamofobiaz, horri aurre egiteko komunitate musulmanak harturiko estrategia okerraz, batasunaren hipokresiaz… Aho-bilorik gabe mintzatu zaio EsRacismori Fátima Aatar, argazkian Bartzelonako kontzentrazio faxista batetan nazi bati aurre egiten ageri den musulmana. Hona pasarte interesgarrienak euskaratuta: “Arrazakeriari ez zaio aurre egin behar aurreiritziei aurre eginez” “Faxismoari aurre egin behar zaio,...
Read MoreNolakoak izan behar dute ba emakume super-heroiek?
Wonder Woman super-heroiaren film arrakastatsua eredutzat hartu da munduko neska –eta mutil– askorentzat: emakumezko protagonista, boteretsua, heroia duelako. James Cameron zuzendari ezagunak, ordea, adierazi du ez dela emakume indartsu bat irudikatzeko modu egokia, eta berehala erantzun dio pelikulako zuzendari Patty Jenkins-ek. Cameronen hitzetan, filmeko Wonder Woman “ikono objektibizatua da; Hollywood maskulinoa betiko gauza berberak egiten! Niretzat, atzerapausoa da. Sarah Connor...
Read MoreNeofaxismoak baditu milaka aurpegi
Kataluniako atentatuen osteko erreakzioek agerian utzi dute, beste behin, ez direla lau ergel kaskamotz; Daesh, musulmanak, errefuxiatuak zaku berean sartzen dituztenak eta gero eta inpuneago eta boteretsuago sentitzen direlako islamofobia zabaltzen dutenak asko direla. Egoera baliatzen dute, ohiko aurreiritziei tiraka gorrotoaren diskurtsoa legitimatzeko. Berdin dio atentatu bakoitzaren ondoren komunitate musulmanak gertakariak gaitzestea; berdin dio errefuxiatuak terrorista horiengandik...
Read MoreSexu erasotzailea txosnagunetik bota zutenekoa
Uda honetan gertatu da, Lizarrako jaietan. Porco Bravoren kontzertu erdian, bi emakume oholtzara igo eta mikrofonotik ozen mintzatu zaizkigu: “Sexu erasotzaile bat dago gure artean eta hau denontzako espazio askea eta segurua izatea nahi dugunez, erasotzaileak gunetik alde egin arte kontzertua eta txosnetako jarduna geldituko dugu”. Onena izan da inor ez dela kexu agertu musika eta parranda eten digutelako, alderantziz: presio moduko bat sentitu da berehala giroan, zurrumurruak eta...
Read MoreMehatxuak mehatxu, emakume bideojoko-zaleen topaketek badute data
Emakumeei bakarrik zuzendutako jardunaldiak izateagatik hainbat gizonen boikot eta eraso mehatxuak jaso ostean, bideojokoak eta generoari buruzko Bartzelonako topaketak bertan behera utzi zituen enpresa kudeatzaileak, ekitaldiaren segurtasuna ezingo zuela bermatu iritzita. Marina Amores egitasmoaren bultzatzaileak ez du amore eman eta beste leku bat aurkitu du, mehatxuak berpiztu diren arren. Zergatik ez topaketa mistoa? “Gaiari buruz hitzaldiak eman izan ditut eta publiko artean beti egon da...
Read MoreEz, mutilok, pixa eserita egitea ez da hain traumatikoa
Iñakiri galdetu diot zergatik ez duen etxean pixa eserita egiten, zutik eginda batzuetan ingurua zipriztinduta uzten omen duela-eta. Ez dizkit aipatu ohitura edo erosotasuna, ondorengoa baizik: “Etxean, pixa eserita egiten arrebak ikusi ditut beti eta arraroa egingo litzaidake, oso femeninoa”. Eta halaxe dugu askok barneratua: ‘benetako gizonek’ txiza zutik egiten dutela, hori dela maskulinoa, eta esertzea berriz, emakumeen pare jartzea –emakumeen mailara makurtzea–. Baina etxean...
Read MoreGorputz ez estandarrak normalizatzea lortzen ari den yoga irakaslea
“Emakumea, beltza eta obesoa”. Horrela definitzen du bere burua Jessamyn Stanley estatubatuarrak. Yogari buruzko bere irakaspenek jarraitzaile andana eta helburu garbia dute: egungo estetika irizpideetatik at dauden gorputzak ikusaraztea eta gorputz horiek guztiek lotsarik sentitu gabe yoga egin dezaketela adieraztea. “Gure gizartean deskonexio handia dago jendeak egin dezakeenaren eta egin dezakeela esaten diogunaren artean. Niri yogak erakutsi dit berau praktikatzeko indartsua eta...
Read MoreHaurrei debekatutako hotel eta jatetxeen ostean, orain zineak. Umefobia?
3 urtetik beherako umeei zinean sartzea debekatzeko neurriak hartu ditu Udalak Mazatlán hirian (500.000 biztanletik gorako hiri mexikarra). Haurrik gabeko gune gero eta gehiago eskaintzen diren garaiotan, polemika piztu du albisteak: lasaitasuna nahi duten helduak erakartzeko zilegi diren erabakiak ala umefobia? Gurasoek sen onez erabaki beharko lukete, haur bakoitzaren garapenaren eta arreta eta heldutasun mailaren arabera, noiz dagoen prest seme-alaba zinera joateko, eta ea gogorik duen...
Read More

Iruzkin berriak