Eskola lotsarazi duen gona
Mikel gona jantzita joan da eskolara, eta ikastetxeak denontzat espazio seguru eta babesgune direnez, hainbat ikaskideren irainen aurrean irakasleak aprobetxatu du klasea gelditu, Mikelen ausardia txalotu eta generoaz, aniztasunaz, enpatiaz eta askatasunaz eztabaidatzeko. Hori baita hezkuntzaren funtsa… baina ez da hori gertatu. Bere buruari uko egin ordez, genero rolei uko egitea erabaki zuen Mikelek, nahiz eta jakin ikaskide batzuren trufak jasan beharko zituela. Azken finean, gizartearen...
Read MoreEz ukitu nire maskulinitatea!
Sexismoan, genero indarkerian, bullyingean gizonok dugun ardura fokupean jarri du iragarki batek (behean bideoa) eta gizon asko neurrigabe mindu, asaldatu eta amorratu dira. Youtuben boto negatibo izugarria du dagoeneko iragarkiak, produktua boikotatzera deitu dute eta barkamena eska dezala exijitu. Txikitatik jaso ditugun genero rol eta botere posizioa birpentsatzea baino erosoagoa da “denak ez gara gaiztoak” leloa errepikatzea. “Oso zaila da onartzea gu garela zapaltzaileak” Jaiotzen...
Read MoreBai, jostailu-katalogo ez sexistak egin daitezke
Neskentzat panpinak, sukaldeak eta arrosa koloreko jostailuak; mutilentzat autoak, super-heroiak eta urdina. Hori da ohikoena Gabonetako jostailu-katalogoetan, baina ToyPlanetek genero rolak nahastea erabaki du aurtengo katalogoan: jendeak egindako presioak ahalbidetu du konpainiak kontzientzia hartzea, aitortu dutenez. “2013an konturatzen hasi ginen zerbait egin behar genuela. Facebook eta Twitterren ditugun jarraitzaileek esaten ziguten katalogoko argazkietako batzuk sexistak zirela. Ez...
Read MoreGizonentzako berdintasun tailerretan ikusia eta ikasia
“Aldaketarekiko erresistentzia ezberdinak aurkitu ditut gizon askorengan: diskurtsoarekin ados egon ohi dira baina aldaketa zehatzekin ez hainbeste. Gizonak gutxi engaiatzen dituen gaia da berdintasuna eta uste dut gizonak inplikatzeko sortu behar direla ikasketa eta eztabaida eremu derrigorrezkoak, adibidez lanean promozionatzeari, zaintzari edo ikasketei lotuta”. Josetxu Riviereren gogoetak dira, gizonentzako berdintasun tailerretan formatzaile. Pribilegio, ze pribilegio? “Askok uste...
Read More“Ez gara Barbie burugabeak, ez ditugu behar txilibitu arrosak eta baloi txikiagoak futbolean jokatzeko”
Ingalaterrako Futbol Federazioak gomendio sorta dauka webgunean, neskak futbolera erakartzeko: txilibitu arrosak erabiltzea arbitratzeko, kamiseta koloretsu eta usain onekoak eskaintzea, neska asko baloi pisutsu batek joko dituen beldur direla iritzita entrenatzaileek baloi txikiagoak erabiltzea, partiduan zehar mugikorrak kontsultatzeko tartea uztea, jokoan etenak egitea neskak sare sozialetan aritu ahal izateko… Mezu iraingarri horiei tinko erantzun diete eskola bateko futbol taldean ari...
Read MoreErditze gelatik zuzenean azterketara: tratu bidegabea ala fabore-tratua?
Erditu berritan, lorik egin gabe, oraindik epiduralaren eraginez hankak ezin mugiturik eta odola zeriola, ebakuntza gelatik zuzenean ospitaleko beste gela itxi batera eraman zuten, gurpildun aulkian, oposaketetako azterketa gainerako hautagaien une berean egiteko. Deskantsatzen ez utzi izana eta azterketa baldintza negargarrietan egin izana salatu du Madrilgo emakume batek, baina kritiken jomuga ere bihurtu da emakumea bera, hainbatek dioelako haurdunek fabore-tratua jasotzen dutela azterketa...
Read MoreHizkera sexista noiz darabilgun jabetzeko eta hori saihesteko tresna
“Andaluziar bat eta haren emaztea ezagutu nituen”, “Arzallus eta Maialen ikusi ditut”, “neska batek bezala egiten duzu negar”… Komunikazio sexista darabilzu eta konturatu ere ez zara egin? Horri aurre egiteko gida atera berri du Steilasek. Euskarak genero-markarik ez duela eta ez dela beste hizkuntza batzuk bezain sexista esan ohi da, baina bada zer hobetu. Bereziki irakasleei eta hezkuntza munduari zuzenduta, komunikazio inklusiborako gomendioak bildu ditu Amaia Zubieta Steilas...
Read More
Iruzkin berriak