Haurrak hiletetara joatea komeni al da?
Gertuko norbait hil da eta eramango al dugu haurra beilatokira, hiletara? Eztabaida izan dugu asteburuan eta galdera egin diogu gai hauek jorratzen dituen adituari. Pista argigarriak eman dizkigu, hainbat faktoreren araberakoa baita erantzuna. “Interesgarriena haurrari edo nerabeari hiletara joateko aukera ematea da, haren iritzia eta nahia entzutea, eta erabaki informatua har dezan, inportantea da haurrari azaltzea zer aurkituko duen”, dio Naroa Martinez psikopedagogoak. Eta beti, bi aldiz...
Read MoreEskola kirolari ostikoa
Asteburuetan kirol norgehiagokak egin daitezke EAEn… kirol-klub edo federazio bateko kide bazara, gimnasioa edo kiroldegia ordaintzen baduzu, edota profesionala bazara (harmailak ikusle andanez beteta). Eskola kirola egiten baduzu, ordea, ez dago baimenduta. Berriro ere egin du Jaurlaritzak. “Ez dela hainbesterako” diote batzuek, eskola kiroleko entrenamenduak mantendu direla eta asteburuetako norgehiagokak baino ez dituztela bertan behera utzi –sarri haurrengan ilusio berezia pizten...
Read MoreHaurrak eta LGBT apologia
Apologia arriskutsua irudituko zaio hainbati, LGBT banderak banatzeko haur-parkea aukeratu izana Irunen, ekainaren 28an. Umeak tartean direlarik, sexu askapenaren aldarrikapen edo ikusgarritasun hutsak umeen inozentzia perbertitzen duela uste dute batzuek, Disneyren azken filmarekin edo makillatzen den gizon irakaslearekin berriki ikusi dugun moduan. Alderantziz da ordea, beren identitatea eraikitzen, osatzen eta ezagutzen ari diren sasoian, zeinen baliagarria zaien ikustea abanikoa zabala...
Read MoreNola erabili pandemia haurren jarduerak (ere) pribatizatzeko
Udaleku publikoak itxi zituzten uztailean Eusko Jaurlaritzaren aginduz, baina udaleku pribatuek ateak zabalik mantendu zituzten; orain Jaurlaritzak erabaki du kirol ez federatuko lehiaketak debekatzea, baina federazio pribatu bateko kide bazara, lehiatu zaitezke. Federazioetako kuota ordaindu dezaketenak ez al dira kutsatzen? Ala jarduera publikotarako baliabidetan inbertitzea baino erosoagoa da herritarrak eremu pribatura bideratzea? Nafarroan, %30eko aforoarekin mantendu daitezke...
Read MoreHaurrentzako udalekurik ez, helduentzako aisia bai
Berriz ere haurrak zigortu eta bide batez etxe askotako kontziliazioa hankaz gora jarri du Eusko Jaurlaritzak. Koronabirus kasuen hazkundea medio, segurtasun neurri zorrotzekin ari diren haurren udaleku publikoak ixteko agindu du, baina foku ugariren epizentro izan diren taberna eta terrazek zabalik jarraituko dute. Pandemiaren kudeaketan haurrak jasaten ari diren diskriminazioa zaila da ulertzen: etxean konfinaturik egun eta ordu gehien eman zituztenak dira; haur parkeak zerrendan azkenetakoak...
Read MoreKoronabirusaren aitzakian umeei sarrera debekatzen dieten elkarte gastronomikoak
Pandemiaren aurrean hartuko dituzten neurriekin oharra bidali die bazkideei elkarte gastronomiko batek: maskararen erabilera, aforo mugatua sukaldean, garbiketa… eta 14 urtetik beherakoak elkartera sartzeko debekua, saihestu beharreko gizakiak bailiran. Haurrak estigmatizatzen, ezabatzen eta diskriminatzen segitzen dute batzuek. Nonbait, izaki kutsakor kontrolaezinak dira haurrak; pandemia honetan hartzen ari diren neurriak ikusita hala dirudi behintzat. Hego Euskal Herrian, kalera...
Read MoreBarkatu baina ordubete egunean ez da nahikoa
Pribilegioa bailitzan saldu zuten umeak egunean ordubetez kalera atera ahal izatea, baina motz geratzen da (eta gainera diskriminatzailea da, gainerako adin tarteek halako zorroztasunik ez dutela ikusita). Motz, naturgunea edo haurraren gustuko txokoa etxetik gertu ez badago, joan-etorri lasaian agortzen delako ordubetea; motz, osasuntsu hazteko aire librean egunero hiruzpalau orduz jolastea gomendatzen dutelako adituek; motz, egunean 23 orduz konfinatuta egotea ez delako inorentzat onuragarri...
Read MoreEskola, gurasoak lanera joan ahal izateko aparkaleku?
Bai, eskolak asko du zaintzatik (bere adiera zabalenean) eta bai, etxe askotan sortu den kontziliazio arazoari erantzutea beharrezkoa da, baina bestelako neurriak hartuz, Espainiako Gobernuak egin duen planteamenduarekin haserre baita irakasle ugari: gogoratu dute Haur Hezkuntzaren funtzioa ez dela seme-alabak bertan “aparkatzeko” lekua izatea, gurasoak lanera joan ahal izateko. 6 urtez azpikoak eskolara itzuli ahal izango direla iragarri du Espainiako Gobernuak. Beste umeekin jolastu...
Read MoreEta haurrek zer diote?
Dagoeneko, etxe askotan dagoen tentsioa xurgatu dute txikienek, eskolako lanek –eta gero eta handiagoa den arrakalak– gainditu ditu bat baino gehiago, eta berrogeialdia hasi zenetik kalea apenas zapaldu duten gehiengoek. Ze beldur, ze kezka eta ze behar dituzte haurrek krisi garaiotan? Zeinek galdetu die? Hain juxtu, konfinamenduaren lehenengo bi aste hauetan haurren kezka, ezinegon eta premiei modu instituzionalean erantzunik ez zaiola eman kritikatu dute hainbat psikologo, irakasle eta...
Read MoreBerrogeialdian seme-alabekin egunez egun osatzen joateko ipuina
Etxetik ezin atera gauden honetan, sormena lantzeko proposamena dakarte Iñaki Sanz-Azkue irakasleak eta Eñaut Aiartzaguena marrazkilariak: hamabost egunez, egunero igoko dute internetera Etxeko leihotik ipuinaren pasarte bat (haurrak pasartearen marrazkia egin dezan) eta pasarte horri lotutako zuri-beltzezko ilustrazioa (marrazkia sortu ordez ilustrazioa koloreztatu nahiago duenarentzat). Jolas moduan egunetik egunera ipuina osatzen joatea eta bide batez irakurmena lantzea da asmoa. Nahi...
Read More
Iruzkin berriak