Oposaketak kontzertatuetako irakasleei?
Ikastetxe kontzertatuetako irakasleei oposaketa modukoak egiteko aukeraz aritu zaigu Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontseilaria: “Negoziazio batean egon daitekeen proposamena da, diru publikoa jasotzen dutela ikusarazteko”. Kontzertatuan lanean ariko balitz, hala egingo lukeela dio Mendozak, “irakasleen kontratazioetan gardentasuna frogatzeko, baina horrek ez du esan nahi kontzertatuetako kontratazioak gardenak ez direnik”. Gai arantzatsua, inondik inora, bi hari-muturren...
Read MoreHanditan Pippi izan nahi dut
Ilobei esker berreskuratu dut harremana Pippi Galtzaluzeren istorioekin. Azkarra, independentea, bihurria, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta, alaia da Pippi, inguruan duen helduen mundu zurrunarentzat eredu deserosoa. Bederatzi urte ditu eta ez doa eskolara, neska txintxoa izan beharraz eta genero rolez trufatzen da, aurre egiten dio autoritateari, nahi duen bezala janzten da, eta askori kaotikoa irudituko zaion etxetzarrean bakarrik bizi da,...
Read MoreMatematikekin ezinean zebilen semearentzat soluzioa aurkitu du ama honek
“Azken urteetan sarriegi ikusi ditut ikasleak matematikekin sufritzen. Askok beldurrez eta gorrotoz bizi dute gaia eta gehienek asperdurarekin lotzen dute”. Leire Arana matematika irakaslearen hitzak dira. Semea Lehen Hezkuntzan matematikekin ezinean zebilela ikusi zuenean, metodologia birplanteatu eta matematikak beste era batera irakasteko ariketak biltzen hasi zen, matematiketan.eus webgunean. Ulertu gabe ikastea, arazoaren oinarria Metodologia tradizionala “mekanikoa, errepikakorra...
Read More“Irakasle batzuek uste dute umorea erabiliz gero klasearen kontrola galduko dutela”
“Ikasgelan, umorea gutxi erabiltzen da estrategia didaktiko gisa, bere abantailak ez direlako ezagutzen, irakasle batzuek uste dutelako umorea erabiliz gero klasearen kontrola galduko dutela edo irrigarri geratzeko beldurra dutelako. Eta badira pentsatzen dutenak umorerik ez dutela edo beren ikasgaian umorea ezin dela erabili”. Horri aurre egiteko, ikastaroa antolatu du Idoia Torregarai kazetari eta UEUko komunikazio arduradunak. Umorea hezkuntzan estrategia gisa ikastaroa emango du UEUn,...
Read MoreEskola porrota ez da existitzen
Beste era batera esanda: derrigorrezko hezkuntza ez amaitzearen erantzukizuna ikasleari, irakasleari edota eskolari leporatzea tranpatia da. Eskola porrota deiturikoa ez da eskolaren porrota, gizarte antolaketa jakin baten porrota baizik. Jordi Martí irakasleari lapurtu diot titularra, bat natorrelako berarekin: jaiotzetik, kasik kondenatuta daude batzuk “eskola porrotera”, testuinguru sozioekonomiko jakin batean munduratzeagatik; Lehen Hezkuntzan jada sistemak kaleratutako...
Read MorePanpinak elbarriak edota gorrak izan daitezke
Entzumen, ikusmen eta mugikortasun arazoak dituzten haurren hiru amek erabaki zuten euren seme-alabek eskubidea zutela beraien ezaugarriak irudikatzen dituzten panpinekin jolasteko. Pentsatu eta egin, emakume horien ekimenari esker jaio dira audiofonoa, makuluak edo jaiotzetiko markak dituzten panpinak. Lehenengo panpina Britainia Handiko hiru ama hauek egin zuten, eta erronkari MakieLab enpresak eman dio segida, aniztasun funtzionala duten panpina multzo bat salgai jarriz. Barbieren moduko...
Read MoreBoligrafo berdez zuzenketa positiboak egiten hasi zen ama
Alabaren ariketak zuzentzeko, neskatoak gaizki egiten zuena gorriz borobildu ordez, ongi egiten zuena berdez nabarmentzen hasi zen Tatiana Ivanko. Emaitza onak ikusita, bere esperientzia kontatu du. Goiko irudian duzue adibidea: eskua entrenatzeko, amak eredua eman eta berau errepikatzen saiatu da alaba. Lerro bakoitzean, ondoen daudenak berdez borobildu dizkio amak. “Berari asko gustatzen zaio. ‘Ama, zein da ongien atera zaidana?’ galdetzen dit beti. Lerroan dauden hogei borobiletatik,...
Read MoreUmeak lokatzetan jolastu eta zikintzea gomendatzen du zientziak ere
“Zure seme-alabak egunero zikin itzultzen ez badira, behar bezala aritu ez diren seinale”, dio Mary Ruebush zientzialariak. Haurrak lokatzetan aritzearen onurak berresten ditu zientziak. Badakigu, ikuspegi pedagogikotik, umeei mesede egiten diela aire librean aritzeak, lokatza, lurra, belarra, hostoak, makilak… eta oro har natura eta ingurua esploratzeak, jolas librearen bidez motrizitatea, sormena, autonomia, autokontrola, norberaren trebezia eta potentzialtasunak, mugak eta interesak...
Read MoreEskolaz kanpoko jardueren atzean, lehia eta kontziliazio-arazoak
Betiko gaia da, baina harrituta nago: 3 urteko ilobak lagun dituen adinkide guztiek eskolaz kanpoko jarduerak dituzte, ingelesa, musika edota igeriketa praktikatzeko. Adin horretako umeentzat dagoen eskaintza zabalak ere erakusten du ikastaro eta tailer hauen arrakasta, nahiz eta 3 urterekin jarduera libreaz gozatzeko adinean dauden bete-betean, jarduera bideratuetan ito ordez. Ez dut ukatuko, gustuko arloak lantzeko eta arlo horiek beste haur batzuekin partekatzeko interesgarriak izan...
Read MoreIkastolak eta eskola publikoa, elkar ulertzeko premian
Euskal Herriko errealitateak esaten digu EAEko ikastetxeen %50 publikoak direla eta beste %50 kontzertatuak (ikastolak eta kristau-eskolak, gehienbat); Ipar Euskal Herrian ikastolek baino ez dutela bermatzen Euskal Herriko ikuspegia duen euskarazko heziketa; eta Nafarroan, UPNren politika medio, ikastolek funtsezko funtzioa bete dutela oraintsu arte. Publiko-pribatu eztabaidatik harago (eskola publikoak argi du bera dela eredu publiko bakarra eta beraz ardatz izan behar duela; ikastolek diote...
Read More
Iruzkin berriak