Ikasleak ez kalifikatzea erabaki du Singapurreko Gobernuak
Ez kalifikaziorik, ez gainerako ikasleekiko norbere maila zein den zehazten duen adierazlerik, ez rankingik. Lehenengo eta Bigarren hezkuntza osoan ikasleei ez zaie hurrengo urtetik aurrera notarik jarriko, eta hezkuntza sistematik azterketa eredu tradizionalak ezabatzeko helburua ere ezarri du Singapurreko Gobernuak, ikasleak modu hezigarriagoan ebaluatu daitezkeela sinetsita. “Ikastea ez da lehiatzea”, dio Hezkuntza ministroak. “Aldaketa honen helburua da ikaslea bere ikas-prozesuan...
Read MoreIrakasleak armairutik ateratzea, ikasleentzat mesedegarri
Norbere identitatea natural bizi eta ikusgarri egiteko beharretik harago, beste arrazoi inportante bat ere aipatzen dute ikastetxean armairutik ateratzea erabaki duten LGTB irakasleek: eskolako curriculumetan aniztasuna oraindik hain hutsala denean, erreferente bihurtzen dira bakarrik sentitu daitekeen LGTB ikaslearentzat eta oro har ikasle guztientzat, eta bullyinga murrizteko lagungarria da. “Gure identitate sexuala ikusgarri egiteak lagundu egiten die ikasleei aniztasuna naturalizatzen...
Read MoreKomunera joateko laguntza behar duen ikasleari EHUk erantzun dio laguntza ikaskideei eskatzeko
Gasteizko campusean ikasturtea hasi aurretik, premia bereziak dituen Noelia Da Costa ikaslea EHUrekin bildu zen, eta bereziki nabarmendu zien laguntza behar duela oso oinarrizkoa den zeregin baterako, komunera joateko. Arazorik ez, erantzun zioten, “hau unibertsitate inklusiboa da”. Hiru aste geroago, oso bestelakoa da panorama eta EHUk esan dio ez dagoela zeregin hori beteko duen lanposturik. Hala Bedin jaso dute albistea. Ikasturtea hastearekin batera izan zuen lehenengo ezustekoa Noelia...
Read MoreLegebiltzarrean ez da hil eskola-segregazioaren eztabaida. Orain zer?
Eskola-segregazioa gainditzeko herritarrek aurkezturiko lege-proposamena Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzeari ateak itxi dizkiote EAJ, PSE eta PPk, baina oraindik soka luzea ekarriko du gaiak. Plataforma herritarrak presio egiten jarraitzeko asmoa du, Ikastolen Elkarteak udazkenean aurkeztuko du bere proposamena gaiaren inguruan, eta ikusteko dago Jaurlaritzak aurrera atera nahi duen hezkuntza legean nola jorratuko duen eskola-segregazioa. 17.000 sinadurak babestuta, zortzi neurriko...
Read MoreEskola-segregazioaren eztabaida, legebiltzarrean tabu?
Ostegun honetan bozkatuko dute Eusko Legebiltzarreko alderdiek: eskola-segregazioari aurre egiteko 17.000 herritarren babesa lortu duen lege-proposamena (10.000 sinadura nahikoa dira egitasmoa aurkezteko) tramiterako onartu ala eztabaida atzera bota erabakiko dute. Jaurlaritzak aurreratu du tramitearen aurka bozkatuko duela, eta haserre daude proposamenaren bultzatzaileak: hori da herri-ekimen legegileek merezi duten harrera? Noiz arte atzeratu hezkuntza segregazioaren gaia? Beldurra al zaio...
Read MoreHaurrei beldurrezko istoriorik kontatu nahi ez dieten gurasoak
Britainia Handiko ikerketa batek harritu nau: mila guraso ingururi galdetuta, herenak dio seme-alabei ipuinak kontatzerakoan pertsonaia maltzur edo beldurgarria duten istorioak saihesten dituztela. Aipatuenen zerrendan, Ozeko Aztia (sorginengatik), 101 dalmata (Cruella de Vil-engatik) edota Txanogorritxo (otsoagatik). Beste aukera, jatorrizko istorioen bertsio urardotu deskafeinatu eztituak dira, haurra babestearen ustetan. Urardotzen maisu dugu Disney (ez bakarra): filmean, printzearekin...
Read MoreHezkuntza segregazioaz eztabaidatzeko aukera bikaina baztertu du Jaurlaritzak
Kontsentsua, akordioa, parte-hartzea. Hitz potoloz betetzen zaie ahoa gure agintariei, baina 17.000 sinadurak babestutako proposamena aurkeztu herritarrek, eta Legebiltzarrean eztabaidatzeari ateak itxi dizkio Jaurlaritzak. Eskola-segregazioari aurre egiteko proposamena dakarte herritarrek, zortzi neurri zehatz, egingarri eta zentzuzko. Baina Jaurlaritzak nahiago du aurrerago bere proposamen propioa aurkeztu. Jaurlaritzak dio EAErako duen Hezkuntza Lege proiektuan jorratuko dela gaia. Herri...
Read MoreMugikorra eskolan, zertarako?
Ez naiz ni debeku zalea, baina entzun diet ikastolen elkarteko eta eskola publikoko hainbat ordezkariri mugikorrak eskolan debekatu ordez haurrei sakelakoa egoki erabiltzen erakutsi behar zaiela, pedagogikoki tresna bikaina dela eta ikastetxe bakoitzak erabaki beharreko zerbait dela, eta galdera ugari geratu zaizkit airean. Nola arraio erakutsiko zaie ikasleei mugikorra ongi erabiltzen, helduok (irakasleek barne) ez dugunean ongi erabiltzen, eta mugikorraren ohartarazpenen menpe (batzuetan...
Read More5 urteetatik hasita, sexu heziketa derrigorrezko ikasgaia izango da Quebeceko eskoletan
Hastear den ikasturte honetan, derrigorrezko ikasgai berria emango dute Quebeceko ikastetxe publiko nahiz pribatu guztiek: sexu heziketa. Lore eta erleen metaforarik gabe, ugalketa prozesuaz zintzo hitz egingo diete 5 urteko haurrei, baita familia eredu anitzez edota bulba eta eskroto hitzen esanahiaz ere. Ikasgaiak jarraipena izango du derrigorrezko hezkuntzan, 16 urtera arte. 6-7 urterekin, adibidez, genero estereotipoez eta sexu erasoez hitz egingo dute ikasgelan; 8-9 urterekin,...
Read MoreLau eguneko eskola-astea, bost egunekoa baino hobea?
Hiru ikasturte baino ez du iraun bost eguneko eskola-asteak Ipar Euskal Herrian. Hemendik aurrera lau eguneko eskola-astera itzuliko dira ikastetxe gehien-gehienak. Panorama ezberdina da herrialdearen arabera, eta eztabaida bizirik da: ikasleen erritmorako eta ikuspegi pedagogikotik, zein da planteamendu onena? 2008tik 2014ra, lau eguneko astea izan zen indarrean Iparraldean, asteazkenetan ez zegoen klaserik. Frantziako Gobernuaren 2015eko erreformaren ondotik, asteazken goizak eskola-ordu...
Read More
Iruzkin berriak