“Gai hori nire emazteak darama”
“Badakizue zerk apurtzen didan bihotza? –aitortu du irakasle batek– Ikasle baten gurasoekin gauza inportante bati buruz hitz egiteko etxeren batera deitu, telefonoa aitak hartu eta erantzuten didanean, ‘gai hori nire emazteak darama’. Zein gairi buruz ari zara? Zure seme-alabaren hezkuntzaz? Bere bizitzaz? Eta sarri gertatu zaidan zerbait da”. “2018, eta oraindik badirudi seme-alaben zaintza emakumearen esklusibitatea dela. 2018, eta oraindik irudi hau: ‘Aitatxori ez gogaitu...
Read MoreIkastetxeetako “biolentzia sotila”
Espainiako Estatuko erkidego guztietako Lehen eta Bigarren mailako hainbat irakasleri galdetu diete, eta 10 irakasletik 9k esan dute biolentzia egoerak bizi dituztela euren ikastetxeetan, bai ikasleen artean, bai ikasle eta irakaslearen artean. Borroka, irain eta mehatxuez gain, “intentsitate baxuko biolentzia normalizatua” nabarmendu dute, egunerokoan ikasgelako giroa gaiztotu eta tentsio-egoera sortzen duena. Hain juxtu, ezkutuago geratu ohi den biolentzia sotil horretan jarri dute arreta...
Read MoreHamar modu haurrak irakurtzeari gorroto har diezaion
Haur horrek zergatik ez duen irakurtzea maite? Beharbada ohikoa duzu Gianni Rodari pedagogo italiarrak zerrendatu zituen bederatzi (eta nik gaineratutako hamargarren) ekintza hauetakoren bat: – Irakurtzera behartzea. Garbien daukagun puntua da: behartu zerbait egitera… eta ziurrenik kontrako efektua lortuko duzu. Eta hala ere, zenbatetan errepikatzen dugun. – Aniztasun gutxi eskaintzea. Haurrek (eta helduek) oso gustu ezberdinak izan ditzakegu, gainera etapa ezberdinetatik...
Read MoreIkasle gazteak eta kirol-apustuen moda
Kezkatuta dago Bigarren Hezkuntzako irakaslea: tabernetan kirol apustuak egiteko dauden makinetan eta interneteko webetan gero eta ikasle gehiago dabil, aisialdirako plana ere bada hainbatentzat, eta horren ondorioei ez diegu nahikoa arreta jartzen. Datuek ere halaxe diote: gero eta gazteagoa da apustulariaren profila; gero eta handiagoak dira ludopatiaren atzaparrak. Adin txikikoek debekatuta dute apustu egitea, baina gure tabernetan dirua jokatzeko makinak ugaritu direnetik, ez da zaila 14-18...
Read More11 urterekin 47-0 irabaztea denok galtzea da
11-12 urteko kategorian, Kanariar Uharteetako ligan lehenengo doan taldeak (Las Palmas) 47 eta 0 irabazi dio azkena doanari (Las Coloradas). Aurkariei kasik baloia ukitzen ere ez diete utzi txapeldunek, eta polemika piztu da sarean. Zein balore bultzatzen du ba, halako umiliazioak? Aurrealdean gogor presionatu zuten Las Palmaseko jokalariek eta apenas utzi zieten Las Coloradaseko umeei haien zelaitik ateratzen. Lehenengo zatian 24 gol sartu zizkieten eta bigarren zatian beste 23; adin horretako...
Read MoreBabyPISA: 5 urteko haurrei ere azterketa egin nahi diete
15 urteko gazteei egiten dieten PISA probak badakigu nola eragiten duen ikastetxeko jardunean, eskolan emango diren edukietan eta herrialdeen hezkuntza politikan. Orain arte, bestelako heziketa garatu ahal izateko askeago aritu dira Haur Hezkuntzan, baina PISA bat prestatzen ari dira 5 urteko haurrentzat, horrek ekarriko dituen ondorio guztiekin. PISAren atzean dagoen erakunde ekonomikoa (ELGE) da txikientzako azterketa prestatatzen ari dena. Une hauetan, proba pilotua martxan dute Ingalaterra...
Read MoreAnasagasti oso haserre dago, baina ez du arrazoirik
Iñaki Anasagasti bortizki mintzatu da hezkuntza publikoak EAEn egindako grebaz: lotsagabea izan omen da, familiei eguna izorratu die eta haurrak deformatu ditu. Argudio sorta dakar berak, Eusko Jaurlaritzaren bertsioa. Hona beste bertsio bat: 1) “Oposaketak deitu dira. Irakasleei lan-egonkortasuna eman zaie”, dio Anasagastik. Oposaketak (eta ondorioz, hainbat langile egonkortzea) ez dira negoziaketarako gaia: aurreikusita zeuden jada, derrigor egin beharreko prozedura dira, eta are...
Read MoreJolastokiko horma ikasgai
Angela Davis, Nelson Mandela, Valentina Tereshkova eta beste 25 pertsonaia historikok janzten dute ikastetxeko jolastokian dagoen horma, Errioxako Alberite herrian. Artelanaren helburua, ikasleen artean jakin-mina piztea, aniztasuna eta ezberdintasuna normalizatzea eta gai ugari lantzeko akuilu izatea. Kultura, artea, zientzia, teknologia, kirola eta beste hainbat alorreko jendez osatuta dago Iván Bravo ilustratzaile katalanaren mural didaktikoa. Marrazturiko pertsonaiak hautaketa baten...
Read MoreZer da doktrinatzea eta zer heztea?
Kataluniari egokitu zaio orain, baina Euskal Herrian ere ohituta gaude, ikastetxeetan doktrinatzen dela entzutera. Beste behin, politikakeria egiteko arma bihurtu dute hezkuntza, eta irakasleen lan ona da jomuga. Baina hona sekretu bat: neutraltasuna ez da existitzen, ez fio kontrakoa saltzen duenarekin. Batzuentzat baloreetan heztea dena besteentzat manipulazioa eta doktrina dira, eta alderantziz. Neutraltasunaren mozorroa darabilten hedabideak datozkit gogora, zintzo aurpegia jarrita proiektu...
Read MoreGaixotasun arraroak dituzten ikasleen gurasoek sentitzen dute profesionalek ez dituztela ulertzen
Hezkuntza arloan, zeintzuk dira gaixotasun arraroren bat duten ikasleen eta haien senideen kezkak? Galdera luzatu diete haur eta gazteei batetik, senideei bestetik, eta ikerketaren emaitza liburu batean jaso dute: Ezohiko gaixotasunak dituzten ikasleak eta eskola inklusiboa. Ez dietela erabaki garrantzitsuetan parte hartzen uzten, ez dituztela entzuten, sarri eurak direla seme-alabek behar dituzten baliabideak jarri behar dituztenak, eta hezkuntza munduko profesionalek eta ikaskideek...
Read More
Iruzkin berriak