Zer eta mutilek nota txarrak ateratzen dituztela irakasleak emakumezkoak direlako
Badakizue zer dioen PISA ebaluazio famatuaren egilea den eta hezkuntzaren ildoak markatzea helburu duen ELGA erakundeak, berriki kaleraturiko txosten batean? Irakasleak gehienbat emakumeak direla eta hori izan daitekeela “mutilek eskolan duten motibazio baxuaren eta inplikazio faltaren” arrazoietako bat, eta are gehiago, emakumezko irakasle batzuk ez ote diren ari neskak akuilatzen euren helburuak lor ditzaten eta mutilei lotutako jokabideak zigortzen. Dirudienez, erakundea ez dago...
Read MoreGoogle ikasgeletan? Hobe software librea
Etxean bakarrik ez, gero eta digitalagoak diren eskoletan ere Google da jaun eta jabe, eta Googlek eskaintzen dituen aplikazioak, e-posta eta ordenagailu eramangarriak nagusi dira ikastetxe askotan. Eztabaida mahai gainean jarri du Izaro Basurkok, eta izan du eraginik: irakaskuntzan software librea sustatzeko @hezkuntzanlibre taldea sortu dute Telegramen. Beharrezkoa al dute ikasleek Googlek dituen aplikazio guztiak ikastea? Enpresa pribatu estatubatuar ahalguztidunaren menpe utzi behar al...
Read MoreHaizea alde behar du Hezkuntza sailburuak
EAEko hezkuntza publikoaren baldintzak hobetzeko eskatuz kalera atera da jendea asteburu honetan, Bilbo, Donostia eta Gasteizen. Erantzun zabala izan dute manifestazio deialdiek, baliabiderik gabe kalitatezko hezkuntzarik ez dagoela salatzeko. Hala, konfrontazio dinamikari eusten diote sindikatuek, haien aldarrikapenak eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren proposamena elkarrengandik urruti baitaude oraindik. Negoziatzeko borondatea behintzat egon badago eta laster iritsiko diren bilera...
Read More28ko manifestazioen atarian, adostasuna urruti
EAEko hezkuntza publikoko murrizketei aurre egiteko negoziaketen baitan, Jaurlaritzaren proposamena ez dute onartu sindikatuek: diote euren aldarrikapenen %5era ere ez dela iristen proposamena, baina jarrera aldaketa ikusi dutela administrazioan, borondate politiko kontua dela eta hezkuntzan egiten den inbertsioa handitzea dela gakoa. Hiriburuetan manifestazioak deitu dituzte larunbaterako. Zein puntutan daude negoziaketak? Oposaketak, eta oposaketen ondorioz hainbat irakasle egonkortzea...
Read MoreIkasleek anfibio eta narrastiez putzuan ikasitakoa liburu bihurtu dute
Garai batean putzu izandakoa baina denborarekin galdutakoa berreskuratu zuten Hernaniko Ereñotzu auzoan Txirrita eskola txikiko hezitzaile, ikasle eta gurasoek, eta putzua baliabide ezin hobea bihurtu zen matematikak, aldaketa klimatikoa, toponimia, animalien metamorfosia… eta oro har curriculumeko gaiak lantzeko. Ziraba proiektuan ikasitakoa liburura ekarri dute orain. Proiektu haren bidez, Zepadi putzua birsortzea lortu zuten, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean, eta urtebetean...
Read More“Hiperestimulazioaren munstroari etxeko atea ireki diogu”
“Gaur egungo gurasoek formakuntza handiagoa dute, seme-alabentzat onena nahi dute eta pentsatzen dute, ‘erreminta hauek guztiak baldin baditut, zergatik ez erabili?’, baina ume hobeak hezi nahi horretan muturrera joan gara. Bizi dugun presio sozialari muga jarri behar diogu: ingelesa, txinatarra, igeriketa, baleta… Super-umeak sortzeko, goizegi eta gehiegi diren estimuluetara bultzatzen ditugu haurrak, sarri euren burmuinarentzat konplexuegiak diren zereginetara, edota aukeratu eta nahi...
Read MorePausoka Eguna, behar bereziak dituzten haurren integrazioa helburu
Behar bereziak dituzten haurren guraso elkartea da Pausoka, diru etekin asmorik gabeko elkartea, “gure seme-alaben integrazioa eta eskubideak” lortzea helburu, eskolan, lanean eta beste edozein arlotan. Bihar, urriaren 14, Pausoka Eguna egingo dute Urnietan, elkarteak egiten duen lan handia laguntzeko. Urriaren 7tik 14ra, Pausokaren Aldeko Gipuzkoako Itzulia egin dute, Kepa Gordo korrikalariaren laguntzarekin. Hernanin hasi zuten korrikaldiak Urnietan izango du helmuga, bihar goizeko...
Read MoreEskolaz eskola doan liburutegi ibiltaria
Ikastetxe guztiek ez dute nahikoa baliabide bertako liburutegia behar bezala hornitzeko, baina ikasturte honetan ere, eskolaz eskola joango da liburutegi ibiltaria: 130 liburutik gora biltzen dituen gurpildun kutxa handia, azken nobedadeak eta “euskal literaturako betiko liburu ezinbestekoak” hartuta, eta gutxienez hilabetez egongo da ikastetxe bakoitzean. Ez hori bakarrik. Galtzagorri elkartearen ekimenak irakurzaletasuna bultzatzeko dinamizazio saioak ere egiten ditu ikasleekin, eta...
Read MoreArazoa ez da ikasgelan eserita egoten ez dakitela, ez direla nahikoa mugitzen baizik
Ikasleak ez direla gai eserita adi egoteko, ez dutela arreta jartzen, hiperaktibo asko dagoela… kexa orokor diren garaiotan, hain juxtu eserita denbora gehiegi igarotzen dutela uste du Angela Hanscom pediatrak: haurrak ez dira behar adina mugitzen, eta horren ondorioz ikasteko prestatuta ez dauden gorputzak (garunak) ditugu ikastetxeetan. “Zaila da umeak lurrean bueltaka ikustea, zuhaitzetara igotzen edo jirabiraka, jolasgaraia murriztu egin da curriculumak behartuta, eta aire librean...
Read MoreFase berria hezkuntza publikoaren borrokan
Urteotan LOMCEk eragindako tsunamiak itzalpean zuen arren, hezkuntza publikoak beste borroka eremu inportante bat duela gogoratu digute EAEko sindikatuek: murrizketak jarri dituzte lehen planoan eta bero hasi dute ikasturtea. Itxialdiak, elkarretaratzeak, solasaldi informatiboak, salaketa egunak, borroka asteak, greba orokorra eta sektorekakoa… iragarri dituzte udazkenerako, Jaurlaritza negoziatzera presionatu asmoz. Batzuek eta besteek darabilten datu saltsan, Espainiako Estatuko...
Read More
Iruzkin berriak