Eskolako gurasoen whatsapp taldeetan, belarriprest gutxi
D ereduan ikasten duten ikasleen gurasoen whatsapp taldean, euskaraz idatzi eta sarri ia automatikoa izaten da beste gurasoren baten erantzuna: “En castellano por favor, para los que no entendemos en euskera”. Aste berean hiru kasu ezagutu ditut eta soluzio ezberdina planteatu dute hiruetan. Oier Araolazak kontatu duenez, gurasoen whatsapp taldean erdaldun bik eskatu dutenean euskaraz ezetz, gaztelaniaz aritzeko, halaxe erantzun die: “Os pido que la próxima vez que recibáis mensajes en...
Read More“Nerea dut izena eta ez naiz desgaitua”
“Nerea dut izena eta ez naiz desgaitua. Desgaitasun bat daukat, miopia dudan bezalaxe. Aurreiritzi zaharkituak azpimarratzen dituen hizkuntza daukagu, eta hizkuntzaren bidez estereotipoak eta balio-iritziak sor ditzakegu, besteengan eragiten duten pentsamenduak eta sentimenduak adierazten ditugulako. Ez dadila izan ezgaitasuna definitzen gaituena; ez sustantibizatu adjektiboa”. Nerea Gabilondo da mintzo dena. 31 urte ditu eta kexu da, norbait ezagutzen duen aldiro galdetzen diotelako ea...
Read More“Ez da existitzen hizkuntza globalik, ideologia hutsa da”
“Espainiako Estatuan, herritar asko dago elebakartasunean hezia eta gainera elebakartasun horretaz harro dagoena, eta horrek ideologia supremazista islatzen du”. Mossoen buruak katalanez hitz egiteak hedabide espainiarrak haserretu zituela abiapuntu hartuta, hizkuntzen ideologiaz eta politizazioaz galdetu diote Juan Carlos Moreno Cabrera hizkuntzalariari. Pasarte batzuk ekarri ditugu euskaratuta: “Ideologia supremazistak hala pentsatzen du: ‘Eskuzabalak gara eta uzten diegu Katalunian...
Read MoreHizkera sexista noiz darabilgun jabetzeko eta hori saihesteko tresna
“Andaluziar bat eta haren emaztea ezagutu nituen”, “Arzallus eta Maialen ikusi ditut”, “neska batek bezala egiten duzu negar”… Komunikazio sexista darabilzu eta konturatu ere ez zara egin? Horri aurre egiteko gida atera berri du Steilasek. Euskarak genero-markarik ez duela eta ez dela beste hizkuntza batzuk bezain sexista esan ohi da, baina bada zer hobetu. Bereziki irakasleei eta hezkuntza munduari zuzenduta, komunikazio inklusiborako gomendioak bildu ditu Amaia Zubieta Steilas...
Read More
Iruzkin berriak