Kritikoa eta borrokalaria ez bada, ez da Harrotasuna
Jaia eta ospakizuna gauza ederra eta beharrezkoa dira, sexu askapena, luma eta genero disidentzia kalera ateratzea bera inportantea da, baina jaiaren aitzakian LGBT komunitatea desitxuratzea, Harrotasun mugimenduak bere baitan daraman sugar borrokalaria ezabatzea eta interes komertzialengatik kolektiboaren aldarrikapenak instrumentalizatzea ez da zilegi. Hala salatu du hainbat eragilek. Ortzadarrez jantzi dituzte eraikin publikoak, sexua eta maitasuna nahasten dituzten mezu xaloak zabaldu...
Read MoreSexu zikina
Gizonen arteko sexu harremanak praktika ilun, kontrolgabe eta arriskutsuekin lotzen ditu gure iruditeria kolektiboak, ez alferrik urtetan elikaturiko estigma izan da maritxuen sexualitatea, gizon askok barneratzeraino norbere desira zerbait zikina, erdeinagarria eta lotsatzeko modukoa dela. Iruditeria horri bazka ematen jarraitzen dugula erakutsi dute Bilbon berriki izandako hilketek. Iruditeria kolektiboan hedabideek duten pisua handia da, eta Bilbon aplikazio bidez hainbat gayrekin hitzordua...
Read MoreEskola nola bihurtu LGTB ikasleentzako arnasgune
Zeinen inportanteak diren keinu txikiak, heteronormatik at dauden ikasleek senti dezaten eskola espazio eroso eta segurua dela haientzat. “Gakoa da ikasleei oxigeno bolak jaurtitzea, eredu hegemonikoarekiko kontrakorrontean doazenak”; errealitatea anitza dela erakustea baita bizitza askeagoak izateko lehen urratsa. 1) Hezkuntza-curriculumean, edukietan, ikasgaian erabiltzen diren adibideetan, irakaslearen komentarioetan… kanon heterosexuala da nagusi, heterosexual ez ziren pertsonaia...
Read MoreAEBetako hautagai gaya zergatik ez den berri pozgarria LGBTQ borrokarentzat
Pete Buttigieg publikoki gay da eta AEBetako alderdi demokrataren presidentegaia izan daitekeelako pozik dira batzuk LGBTQ+ komunitatean, homosexualitatearen normalizazioari lagunduko diolakoan. Buttigiegek, baina, gay zuri, txintxo eta pribilegiatua ordezkatzen eta defendatzen du, “jende onak” onartzeko moduko bertsio homosexual heteronormatiboa, eta bere diskurtsoak ez ditu maite marika eroak eta bollera transgresoreak, trans marjinatuak eta queer zapalduak. Ez du aniztasuna maite...
Read MoreSexu eta genero aniztasuna eskolan lantzeko unitate didaktikoa
Iraultzeko prest! unitate didaktikoa argitaratu berri dute, sexu eta genero aniztasuna ikasgelan lantzeko. Haur Hezkuntzatik Batxilergoraino, maila bakoitzera egokitutako materiala eta ekintzak proposatzen dira. “Jaio aurretik heterosexualak izango garela aurreikusten duen araua zalantzan jartzea” du helburu unitateak, “neska eta mutiletan, femeninoan eta maskulinoan banatzen gaituen eta rol jakinak esleitzen dizkigun heteroarauak guztiongan nola eragiten duen...
Read MoreErasoak eraso, lesbiana bat protagonista duen komikia argitaratuko dute
Komikiko pertsonaia da Ana, lesbiana eta umoretsua. Gehitu elkartearen aldizkarian ateratzen da 2013tik eta orain liburu bihurtu nahi dituzte haren bizipenak, bereziki gazteek eta nerabe lesbianek erreferente positiboak izan ditzaten. Asmo horri mezu homofobo, lesbofobo eta matxistekin erantzun dio hainbatek, baina garbi utzi du Gehituk: komikia kaleratuko dute, mezuek eurek erakusten baitute “gure gizarteak oraindik egin behar duen bide luzea sexuafektibitate eta genero aniztasuna...
Read MorePrintzesa lesbianarik ez, oraingoz
Hainbat hedabidek argitaratutakoari kasu eginez, Disneyren film batean printzesa protagonista lesbiana izango dela publikatu dut, baina dirudienez, gezurra da konpainiak halakorik iragarri duenik. Beharbada, Disneyri presioa egiteko edo erreakzioak neurtzeko modua izan da albiste faltsua, LGBTI kolektiboak urteak baitaramatza animazio-faktoriari bestelako ereduak ikusarazi ditzala eskatzen. Disneyren pelikulek mundu osoan –umeengan– duten eragina ezagututa, ez da berria LGBTI mugimenduen...
Read MoreHaurrentzako animazioan homosexualitatea normalizatzen
Haurrei zuzendutako film eta marrazki bizidunetan tabua dira oraindik LGBT pertsonaiak. Horregatik da berezia In a heartbeat, bi mutikoren arteko maitemintze istorio homosexuala gai nagusitzat duen animaziozko lehen laburmetrai gisa aurkeztua. Bi ikaslek egin dute eta estreinatu aurretik arrakasta handia lortu du jada. Beth David eta Esteban Bravok Floridako Arte eta Diseinu Eskolan aurkezturiko tesitik jaio da pelikula. Jasotako kritika onak ikusita, soinu-banda egin eta film bihurtzeko...
Read MoreIzan gay, baina ez marika
“Karrozaren gainean doan marika eroaren iruditik harago joango da Harrotasunaren Eguna”, esan du jaiaren aurkezpenean Madrilgo LGBT kolektiboaren presidenteak, eta hainbatek ez ditu hitzok ongi hartu. Maritxuek jende bat deseroso sentiarazten eta irudi txarra ematen dutela sinetsita, luma mespretxatzen du LGBT komunitatearen parte batek (ere). Baina luma erakustea ez da lotsagarria, iraultzailea baizik. Gauza bat da gayak irudikatzeko hedabideek-eta etengabe maritxu eroaren estereotipora...
Read MoreLehen aldiz, pertsonaia esplizituki homosexuala izango du Disneyren film batek
Disneyren pelikulak milioika haur eta helduk ikusten dituztela jakitun, aspaldiko eskaera da: pertsonaia homosexualak ere sar ditzatela filmetan. Kostatu zaio konpainiari, baina estreinatzear den Piztia eta Ederra obraren bertsio berriak pertsonaia esplizituki gaya izango du lehenengoz, eszena batek hala frogatzen duela aurreratu baitu zuzendariak. Istorioko maltzurra da Gaston, eta haren laguntzailea Le Fou (irudian, elkarrekin): “Le Fouk gaur Gaston izan nahi du eta bihar Gaston musukatzea...
Read More
Iruzkin berriak