Amatasunaren ajeak arintzeko, futbola
21 urterekin ume bat izan eta depresioak jo zuen Becki Gerrard. Lagun minak antzeko egoera bizi zuen eta amatasunaren ostean albo batera utzitako ariketa fisikoari berriz ekitea erabaki zuten. Futbol taldeetako erritmoa handiegia zela ikusita, ordea, talde propioa sortu zuten, arrakastaz zabaldu dena: MumBall. Ezizena baino ez da MumBall, baina inguruko ama eta emakume andana erakarri ditu, presiorik gabe jokatu nahi dutenak, eroso sentiaraziko dituen giroan: zortzi hilabete pasa direnean,...
Read MoreEraso homofoboak salatu zituen arbitroak futbola utzi du
“Ezin dut gehiago”. Halaxe mintzatu da Jesús Tomillero arbitro andaluziarra. Futbol partidu batean eraso homofoboak publikoki salatu eta bi hilabete pasa ez direnean, futbola utzi behar izan du, beste norgehiagoka batean berriz ere irainak eta barreak jasan ostean eta Andaluziako Futbol Federazioaren aldetik “baztertuta” sentitu ostean. Oraingo honetan, penalti bat adierazi eta oihuka hasi zitzaizkion harmailetatik: “Hori da telebistan agertzen den marikoia, gola ipurditik sartuko...
Read MorePresioak presio, arbitro homosexualak eraso homofoboa salatu du
“Buztanjale bat zara eta ipurtzuloa apurtu diezazutela da gustatzen zaizuna, marikoia. Nazkatu arte jango dituzu zakilak. Kanpoan zure zain egongo naiz”. Halakoak jasan zituen, kadete mailako futbol partidu batean, Jesús Tomillero arbitro andaluziarrak. Publikoki bere homosexualitatea onartu duen Espainiako Estatuko lehen arbitroa da bera eta gertatutakoa ezkutuan mantentzeko presioak jasan dituen arren, erasoa salatzea erabaki du. 21 urteko arbitro honen erabaki batekin ados ez, eta...
Read MoreEta trofeoa itzultzea erabaki zuen 7 urteko umeak
Golf txapelketan bigarren geratu zen Yago Horno 7 urteko gaztetxoa, ibilbidea 50 pilota-kolpetan osatu ostean. Baina etxera iritsi, aitarekin joko-txartela berrikusi, eta gaizki zenbatu zuela konturatu zen, 51 kolpe egin zituela denera. Bi aukera zituela esan zion aitak: ezer ez esatea, edo garaikurra itzuli eta deskalifikatua izatea. Yago Horno logelan sartu zen, apur batean pentsatu zuen, eta azkenean Federazioari gutuna bidaltzea erabaki zuen (behean, jatorrizko gutuna). Batuketa oker egin...
Read MoreHaur-futboleko ikuskizun tamalgarriei aurre egiteko, autoarbitrajea
Entrenatzaile eta gurasoen lezioak, presioa –eta sarri baita irain eta indarkeria ere– gainetik kentzeko, Herbehereetan haurrek beraiek arbitratzen dituzte euren futbol partiduak, txandaka. Errespetua, joko garbia eta batez ere askatasuna dira nagusi. KNVB Herbehereetako futbol federazioaren “Joko garbia futbolean” ekimenak bi urte egin ditu eta dagoeneko 700 futbol taldek baino gehiagok egin dute bat. Haurrek joko-arauak ikasten dituzte aurretik, eta bitartekarien presiotik salbu,...
Read MoreZergatik hartu parte Behobia-Donostian
Korrikaren festa batzuentzat, negozio masifikatua besteentzat, aintzat hartu beharreko ekarpenak egiten ditu Behobia-Donostiak. – Datuek gero eta gizarte sedentarioagoa garela dioten garaiotan –Osasunaren Mundu Erakundeak zehazten duen gutxieneko jarduera fisikora ere ez da iristen EAEko biztanleen %31–, kirolera gerturatzeko eta korri egitera animatzeko akuilua da lasterketa hau: gai da 34.000 herritar korri egiten jartzeko, fokua haiengan finkatzeko, eta festa giroan ariketa...
Read MoreGaztedi Errugbi Taldea, elkarbizitzan txapeldun
Gasteizko klubera down sindromedun jokalariak batu ziren duela bi urte. Orain, taldeko kide guztien arteko elkarbizitza eta aniztasunaren trataera saritu ditu Munduko Errugbi Inklusiboaren txapelketak. Ingalaterran jokatu da txapelketa eta lehenengo edizio honetan Frantzia, Eskozia, Irlanda, Gales, Italia, Serbia, Argentina eta Euskal Herriko hamabi talde lehiatu dira. Bi sari banatu dituzte: joko-zelaian onena izateagatik Sunday’s Well Rebels talde irlandarrak lortu duena batetik, eta...
Read MoreUme lehiakorrak ez… baina helduak bai?
Auzoko jaietako pala txapelketan parte hartzeko deialdia iritsi zait. Ohar interesgarria darama deialdiak, txapelketa herrikoia eta ez lehiakorra dela eta helburu nagusia ondo pasatzea dela gogoratuz (irudian ohar originala). Txapelketak ia ezinbestean du bere baitan norgehiagoka, baina horren gainetik bestelako baloreak daudela gogoraraztea ez dator gaizki. Kiroltasuna, taldelana, laguntasuna… hobetsiko duten haurrak nahi ditugu, baina helduok gaituzte eredu, zer ikusi hura ikasi, eta sarri...
Read MoreBengoetxearen txapelketa
“Aurten bai!” irakur zitekeen Bizkaia frontoira hurbildu ziren zale askoren kamisetetan, Pablo Berasaluzeren aurpegia alboan irudikaturik zutela. Bizkaitarrarekin zegoen frontoia eta “Pablito!” zen harmailetatik gehien errepikatzen zuten oihua. Duela bi urte ere Binakako Txapelketako finalera iritsi zen Berasaluze, baina Akilesen tendoia apurtu zuen partida hasieran, eta arantza ateratzeko aukera zirudien oraingoak. Aurkariak, ordea, ez zeuden horretarako prest. Bikain aritu zen Oinatz...
Read MoreBejondeizula, Abel
Behingoz, Olaizola eta Irujo ez dira izan norgehiagokaren izarrak. Barriolaren ekinak eman die garaipena Aspeko pilotariei Bikotekako finalean. Behingoz, duela hiru urteko arantzatxoa kendu du leitzarrak, eta behingoz, eskuzko hiru txapelketa nagusiak irabaztea lortu duten pilotarien klubera egin du jauzi. Finaletako aurpegi ohikoak ditugu Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujo. Ziurrenik horregatik, hedabideek Abel Barriola eta Andoni Aretxabaleta atzelariak elkarrizketatzea nahiago izan...
Read More
Iruzkin berriak