Eskola kirolari ostikoa
Asteburuetan kirol norgehiagokak egin daitezke EAEn… kirol-klub edo federazio bateko kide bazara, gimnasioa edo kiroldegia ordaintzen baduzu, edota profesionala bazara (harmailak ikusle andanez beteta). Eskola kirola egiten baduzu, ordea, ez dago baimenduta. Berriro ere egin du Jaurlaritzak. “Ez dela hainbesterako” diote batzuek, eskola kiroleko entrenamenduak mantendu direla eta asteburuetako norgehiagokak baino ez dituztela bertan behera utzi –sarri haurrengan ilusio berezia pizten...
Read MoreGurasoetako batek umea txertatu nahi du, besteak ez
Anak ez dio zentzurik ikusten ume osasuntsua den Lur txikia txertatzeari. Haurrek arin pasatzen dute gaixotasuna, dio; epe ertain eta luzera txertoak izan ditzakeen ondorioekin arduratuta dago; nabarmendu du birusaren transmisioan eragin txikia dutela umeek –eta irakurri du, baita ere, beste adin tarte batzuei baino test gehiago egiten ari zaizkiela seigarren olatu honetan, hortik haurren inzidentzia-tasa altua–; are gehiago, bereziki kutsatzaile balira ere, txertoak zoritxarrez ez du...
Read MoreHaurrak etxean, gurasoak lanera
Umeak positibo eman du edo kontaktu zuzena da, etxean geratu behar du konfinatuta. Bere gurasoak txertatuta daude eta negatibo dira, lanera joan behar dute –nahiz eta seme-alabaren kontaktu zuzen diren, ezinbestean–, “bizitza normala” egiteko esango baitie osasun arduradunak, zaintza eta ardura kontuan hartzen ez dituen neurri aldrebesa tarteko. Hori eta antzeko kasuak bizitzen ari dira egunotan etxe askotan, zer egin eta nola jokatu ez dakitela. Covida duen seme-alaba eta kontaktu...
Read MoreGazte parrandazaleak ala pandemiak itotako gazteak?
Gazteen “makro-parrandei” eta Ertzaintzak atzemandako “kale-zurrut arduragabeei” sona ematen dieten albisteek talka egiten dute erredakziora iristen zaigun informazioarekin: arazo fisiko eta mentalak garatzen, ikasketetan hondoratzen eta suizidioan pentsatzen ari diren gazteen kopurua hazten ari da kezkagarriki. Errealitate horretaz eta horri aurre egiteko falta diren baliabideez ere hitz egin beharko dugu, egoera lehertu aurretik. Jarrai dezakegu parranda bai, parranda...
Read MoreIkasleak naturara ateratzea uzten ez duten ikuskariak
Jaurlaritzak ez dizkienez nahikoa baliabide pertsonal jarri, eskola bateko irakasleek laguntza eskatu diete gurasoei 5 urteko ikasleekin berdeguneetara atera ahal izateko. Hezkuntza ikuskariak, ordea, galarazi egin du gurasoek halakorik egitea, baina kanpora irteteko irakasle gehiago ere ez dizkiete esleituko. Haurrek ezingo dute hortaz ikasgelatik atera. Zertarako daude ikuskariak, ikastetxeari laguntzeko ala protokoloaren aitzakian alternatiba bideragarriak zapuzteko? Frustragarria da gero....
Read MoreNola erabili pandemia haurren jarduerak (ere) pribatizatzeko
Udaleku publikoak itxi zituzten uztailean Eusko Jaurlaritzaren aginduz, baina udaleku pribatuek ateak zabalik mantendu zituzten; orain Jaurlaritzak erabaki du kirol ez federatuko lehiaketak debekatzea, baina federazio pribatu bateko kide bazara, lehiatu zaitezke. Federazioetako kuota ordaindu dezaketenak ez al dira kutsatzen? Ala jarduera publikotarako baliabidetan inbertitzea baino erosoagoa da herritarrak eremu pribatura bideratzea? Nafarroan, %30eko aforoarekin mantendu daitezke...
Read MoreEspazio publikoa lapurtu digute
Norbere etxeko balkoiaren tamainari begira jarri gaituzte eta espazio publikoa ostu digute. Pandemia aukera paregabea zen babesgabeenen araberako auzoak birpentsatzeko, oinezko eta bizikletek espazio publikoa konkistatzeko, hezkuntza parkeetara ateratzeko. Pandemia, ordea, aitzakia izan da espazio publikoa negozio pribatuen terrazekin betetzeko, –bereziki migratzaileak jomuga dituzten– polizien kontrolak areagotzeko, eta Baionan ikusi berri dugunez, etxegabeak kaletik botatzeko. Espazio...
Read More
Iruzkin berriak