“Se rokh”. Errealitate gordina, umore ukituz
Oraingoan ere, dokufikzioa hautatu du Jafar Panahik. Beste behin, bera da protagonistetako bat, eta beste behin, tonu umoretsua aukeratu du Irango errealitatea salatzeko. Ezaguna zaigun formula darabil, eta ongi darabil gainera. Jafar Panahiren zigilua du Se rokh filmak, bete-betean. Bere herrialdeko errealitate bortitz eta batzuetan surrealista azaltzeko, tresna boteretsua du Panahik: umorea. Taxi Teheran aurreko lanean hiriburua zen protagonista, oraingo honetan Irango nekazal girora egin du...
Read More“BlackKkKlansman”. Arrazista ergelak
Dibertigarria da estatubatuar zuri ultraeskuindar arrazistez barre egitea; are gehiago, osasuntsua eta aringarria dela esango nuke. Spike Lee zuzendariak behintzat ziur barre gustura egin duela BlacKkKlansman errodatu bitartean. Umorea eta salaketa maila berean erabili ditu istorio honetan, aukeran esplizituegi, aukeran manikeoegi. 1970eko hamarkadan, polizia beltz bat, Ku Klux Klan eta black power mugimendua uztartzen ditu Leek, zurien eta beltzen arteko gatazka, arrazakeria, berriz ere gai...
Read MoreMan Rayren espiritu berpiztua
Bihurgunez eta ezustekoz jositako bidaldi magikoan, bidean topatutako altxorrei lupa jarri eta istorio txikienetan edertasuna eta handitasuna bilatzen dakien dokumentala da Emak Bakia Baita. Man Ray artista dadaistak Emak Bakia 16 minutuko zinepoema egin zuen 1926an, lan esperimental eta berritzailea. Miarritze inguruko etxe batean errodatu zuen, diotenez Emak Bakia izeneko etxe batean. Arrasto horren atzetik, eraikinaren bila abiatuko da Oskar Alegria iruindarra. Helburua baino, aitzakia da...
Read MoreGeopolitika eta anti-industria Oscarretan
Hollywoodeko ordezkari aske eta garbiek [barreak] erabaki dute dagoeneko nortzuk merezi dituzten igandean banatuko diren Oscarrak. Baina Film Onenaren eta Ingelesez Ez Den Film Onenaren sariak faborito direnek irabazten badituzte, kuriosoa izango da. Ingelesez Ez Den Film Onenaren hautagai kutunak A separation (Jodaeiye Nader az Simin) du izena. Harrigarria da istorio xume eta itxuraz arruntak zenbat sakontasun eta emozio gorde ditzakeen bere baitan: garrantzi gutxiko lapurreta bat, nahi gabe...
Read MorePribatizazioaren 10 adibide
1) Anbulatoriora joan eta probak egiteko medikuak ospitale pribatura bidaltzea, nahiz eta probak zuzenean guk ez ordaindu, pribatizazioa da. Kontzertazioa ohiko jarduna da gurean eta diru publiko asko ospitale pribatu horietara bideratzen da (ospitale publikoen hobekuntzan inbertitu beharrean), zenbat eta proba eta ebakuntza gehiago egin, orduan eta etekin handiagoa lortzen duten ospitale pribatuetara. 2) Herritarren artean hezkuntza/osasun/administrazio publikoarekiko irudi txarra zabaltzea,...
Read MoreXalaren apendizitisa eta enpresa ahalguztidunak
Xalak ez du Buruz buruko finala jokatuko, pilota munduan ahalguztiduna den Eskuzko Pilota Enpresen Ligak (EPEL) hala erabakita. Oinatz Bengoetxeak ordezkatuko du, Aimar Olaizolaren aurka. Adierazpenak egin dituzten pilotari guztiak, eta ez dira gutxi, erabaki horren aurka agertu dira, tartean Retegi I, Bengoetxea, Julian Retegi, Galarza, Arretxe, Beloki, Eugi, Abel Barriola, Patxi Ruiz edo Irujo. “Finala finalera iritsi direnek jokatu behar dute. Publikoak hori espero zuen eta berdin dio...
Read MoreMarionekin maiteminduta
Coco Chanelekin moda ikastera Parisa joan, eta Modigliani, Hemingway eta Picassoren musa eta maitale bukatu duen emakume bitxia da Adriana. Berarekin maiteminduko da 1920ko hamarkadako Parisera gauero bidaiatzen duen idazle protagonista, eta ez gaitu harritu. Woody Allenen azken filmean Marion Cotillard aktore frantziarrak antzezten duen emakume misteriotsu eta liluragarriak planoak ostu dizkie inguruko guztiei. Édith Piaf abeslari frantziarraren bizitza antzeztuz, 2007an Oscarra irabazi zuen...
Read MoreTransgresio musikala
“Herrialde arabiarretako emakume musikari askoren janzkera jada transgresio bat da, baita oholtza gainera atera eta kantatzeko duten jarrera. Tunisian musikariek oso modu metaforikoan erabiltzen dituzte hitzak, zentsurari aurre egiteko; Marokon debekatua dago Sahara hitza erabiltzea…” azaldu dit Fermin Muguruzak, elkarrizketa batean. Transgresio hitzak arau-urratze esan nahi duela diote hiztegiek, probokazio eta aldarrikapen konnotazio argia ere badu, eta musika aliatu bikaina da...
Read MoreSegurtasun nuklearra ez da segurua
Ezetz, Europak ez dituela inondik inora Japoniaren arrisku sismikoak eta ondorioz ezin dela halakorik errepikatu hemen: indartsu ari dira lobby nuklearrak mezua zabaltzen. Baina segurtasun neurrietan herrialde aurreratuenetakoa da Japonia, eta han ere ezinezkoa omen zen zentral nuklearretan ihes erradioaktiborik izatea, dena kontrolpean ei zegoen. Energia nuklearraren aldekoek segurtasuna zuten berme nagusi beraien diskurtsoetan. Eta orain zer? Bada, orain, ikusi beharko da pronuklearrek zein...
Read MoreUkitu iluneko maitasun istorioa
Gabon giroan telebistan eman ohi duten pelikula da Edward Scissorhands (Edorta Artaziesku). Hain zuzen, abenduz estreinatu zen, eta hogeigarren urteurrena bete berri du askorentzat jada kultuzko filma denak. Hogei urte bete ditu baita ere, lan honi esker, Tim Burton-Johnny Depp tandem bikainak. Asmatzaile batek sortutako Edward izaki xaloaren eta herrira jaisten denean ezagutuko duen neskaren arteko maitasun istorioa baino ez du kontatzen filmak, erromantizismoa eta umorea nahastuz. Baina...
Read More
Iruzkin berriak