Urteurren apokaliptikoa
Eromena da gerra, onen eta gaiztoen mugak ezabatzen dituen oihaneko legea. Gerraren krudelkeria, zentzugabekeria eta, batez ere, zoramena irudikatzen duen film onenetakoa da Apocalypse Now eta 30 urte bete ditu aurten. “Nire filma ez da Vietnameko Gerrari buruzkoa. Vietnam da”, esan zuen Francis Ford Coppola zuzendariak, pelikula onenaren Cannesko Urrezko Palmondoa jaso zuenean. Vietnameko oihaneko txoko batean bertakoen jainko modukoa bihurtu den Kurtz (Marlon Brando) koronela aurkitu eta...
Read MoreThriller onenen antzera
Coraline Zuzendaria: Henry Selick. Animazioa. 101 minutu. AEB, 2009. Hainbatek hala uste badu ere, filma ez da Tim Burtonena. Baina izan zitekeen. Azken finean, animaziozko pelikula izan arren iluna da Coraline, beldurgarria pasarte batzuetan, gordina behar denetan, fantasia irudi bortitzekin uztartzeko konplexurik gabea. Tim Burtonek, ordea, beste zeregin batzuetan du burua: Aliceren abenturak lurralde miresgarrian ari da errodatzen –Johnny Depp eta Helena Bonham Carter aktore dituela,...
Read MoreCannes, politika eta beste
Joan den asteazkenean abiatu zen Cannesko Zinema Jaialdiaren 62. edizioa, hilaren 24ra arte iraungo duena. Lehen mailako zinemaldien artean kutsu politiko gehien duen jaialdia, kurioski (edo ez), politikaren eraginez jaio zen. Nazioarteko lehen zinema jaialdia 1932an antolatu zuten, Venezian, baina Bigarren Mundu Gudaren atarian, italiar eta alemaniarren aldeko hautua nabaria zen epaimahaikoan. 1938an, Veneziako Coppa Mussolini ex-aequo film italiar batek eta alemaniar batek irabazi zutenean,...
Read MoreEta zer?
Genova. Zuzendaria: Michael Winterbottom. Aktoreak: Colin Firth, Catherine Keener, Willa Holland, Perla Haney-Jardine. 94 minutu. Britainia Handia, 2008. Tentsioan, zerbait handia gertatuko den esperoan mantentzen du ikuslea, eta azkenean… ezer ez. Horixe pelikula honi buruz kritikari zenbaiti iaz entzun geniena, Winterbottom hainbeste maite duen Donostiako Zinemaldian –zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra jaso zuen film honengatik–. Eta zer? Zer axola dio bukaera tragikorik ez badu?...
Read MoreMonty Python-darrak elkartu egingo dira berriro
Bai, zorionekoak gu! Zorionekoak behintzat boskote britainiar honen umore absurdo, eszentriko, surrealista eta batez ere eroa gustuko dugunok. BBC telebista katean aurrenekoz agertu zirela 40 urte bete direla-eta, dokumentala argitaratuko dute urrian, DVD formatuan, eta taldekideak berriz ere elkartu egingo dira horretarako. Monty Python-darrak: Ia egia du izena dokumentalak. Alan Parker-ek zuzenduko du eta funtsean talde komikoaren ibilbidea errepasatuko du, kideen eskutik. Bertan agertuko...
Read MoreStanley Kubrick. Maisuak utzitako odisea
Jenio handienen antzera, izaera eszentrikoa zuen Stanley Kubrick zuzendariak: aktore eta lankideekin bereziki zorrotza, eta detailerik txikiena kontrolatzen obsesionatua, zeresan handia eman zuen beti, eta ematen jarraitzen du, hil zela hamar urte bete direnean. Guk begirada maisuan baino, maisulanean pausatuko dugu, utzi zuen ondare zinematografikoak balio izugarria baitu. Tximuak airera botatzen duen hezurra, espazio-ontzi bilakatuta bueltatzen dena. Jack Nicholsonen begiak zainetan, aizkora...
Read MoreMikel Moore bat behar du Euskal Herriak
Fitxa teknikoa: Sicko, zuzendaria: Michael Moore. Dokumentala. 123 minutu. AEB, 2007. Osakidetzako trapu zikinak azaleratuko dituen dokumentalgilea behar dugu, itxaron gelan dauden gaixo aspertuak elkarrizketatuz, paziente bakoitzarekin denbora gehiago eskatzen duten 10 Minutu Plataformako medikuekin hitz eginez, ebakuntzaren zain itxaron zerrenda amaigabeetan daudenen inguruan dokumentatuz, benetan premia izan duenean osasun pribatura jotzea beste erremediorik izan ez duen jendeari...
Read More‘Slumdog millionaire’ Aberats izan nahi duzu?
Fitxa teknikoa: Slumdog Millionaire. Zuzendaria: Danny Boyle. Gidoia: Simon Beaufoy. Aktoreak: Dev Patel, Freida Pinto, Anil Kapoor, Irrfan Khan. AEB. 120 minutu. Aberats izan nahi duzu? Erantzun orduan ondorengo galderari: 10 Oscarretarako izendatuta dagoen “faveletako zakur aberatsak” hauetako zein sari eramango du? A) Film onenarena. Istorio orijinala da Indiako gune txiroenetan hezi den Jamal Malik protagonistarena. Telebistako lehiaketa batean azken lau aukeren artean asmatuz gero, 20...
Read MoreAladdin eta Mulan, AEBetako politikaren mesedetara
Gabon hauetan zinemara joan zara seme-alabekin edo ilobekin? Marrazki bizidunetako pertsonaia, animalia eta panpina hizlariak xarmangarriak eta xaloak iruditu zaizkizula?… Bai zera! Ez dakizu lerro artean irakurtzen –edo fotograma artean behatzen–. Dagoeneko makina bat azterketa egin dituzte haurrei zuzendutako pelikuletan jorratzen diren estereotipo antzu, matxista, zaharkitu edota mendebaldarren inguruan. Eta pentsamendu kritikoa oraindik ondo garatuta ez dagoen adinetan, umeek...
Read MoreZerk egiten du faxismoa erakargarri?
Die Welle. Zuzendaria: Dennis Gansel. Aktoreak: Jurgen Vogel, Frederick Lau, Max Riemelt, Jennifer Ulrich. Alemania. 101 minutu. Alemaniarrek zergatik argudiatu zuten ezjakintasuna judutarrek pairatutako masakrearen aurrean? Ikaslearen galdera horri erantzuteko, Palo Alto Kaliforniako institutuko historia irakasleak esperimentua abiatu zuen 1967an: diziplina zorrotzeko erregimena ezarri eta indibidualtasuna ezabatu zuen ikasgelan, autokraziaren boterea erakutsi nahian. Saiakera bosgarren...
Read More
Iruzkin berriak