Nerabe frustratuak ez du hazi nahi
Haurtzarotik heldutasunerako bidaia konplexua makina bat aldiz irudikatu du zinemak, eta estereotipoekin jokatuz egin du maiz: institutua oihana bailitzan telesail estatubatuarrek –eta ez estatubatuarrek– deskribaturiko nerabe hormonatu eta burugabeetara ohituta gaude, baita munduarekin haserre dauden errebelde inkonformistetara, beren lekua aurkitzen ez duten gazteetara… Marçal Forés katalanak ere sasoi korapilatsu horri heldu dio Animals filmean, eta topiko indie eta alternatiboetatik...
Read MoreHavana Club
Ron marka famatuak ematen dio hasiera 7 días en La Habana filmari. Azken finean, babesle nagusia da Havana Club, pelikularen 3 milioi euroko aurrekontutik 1 jarri du edari ezagunak. Beharbada arrazoi horregatik parranda, emakumeak eta alkohola dira filmeko osagai nagusiak. Beharbada Parisko M&C Staatchi GAD publizitate agentziak bultzatutako proiektua delako dirudi pelikulak turisten ikuspegitik errodatutako iragarkia. Eta beharbada Habanari buruzko zazpi istorio kontatu dizkiguten zazpi...
Read MoreOmenaldia agoteen lurraldeari
Buztana dute, Deabruaren gisan. Agoteek gaixotasuna eta hondamendia dakarte eta horregatik baztertzen ditu Baztango herriak Bozate auzora. XVII. mendean girotutako trama du ardatz Baztan filmak, baina aitzakia baino ez da; egiaz, bailara bera da pelikulako protagonista, Baztango egungo erretratua, haren historia eta Julio Medemen Behiak filma uztartuz. Metazinemarekin jolasean dihardu Iñaki Elizalde zuzendariak film osoan zehar. Iraganeko eta egungo Baztan tartekatzen zaizkigu, aktore berek...
Read MoreZein ari zaio zeini gezurretan?
Gezurra gezurraren atzetik. Eskrupulu gutxiko gizona da Frédéric Bourdin, eta hasieratik argi uzten du The Imposter (Iruzurtia) dokumentalak. Harrigarria da zein natural kontatzen duen nola lapurtu zion nortasuna Nicholas-i, lau urte lehenago Texasen (AEB) desagertutako gazteari. Nicholasek baino hamar urte gehiago zituen Frédéric-ek; Nicholas ilehoria zen eta Frédéric beltzarana; urdinak zituen begiak Nicholasek, marroiak Frédéricek… eta hala ere, familiak besoak zabal hartu zuen...
Read MoreBatzuetan beranduegi da barkamena eskatzeko
Bizikidetza eta elkarbizitza. Mina gainditu, aurkaria izandakoa barkatu eta aurrera egin. Zeinen erraza dirudien teorian; gertukoa eta ezaguna zaigu gaia, gainera. Baina errealitatea inoiz ez da arrosa kolorekoa, eta horregatik, erdipurdiko terapeutak Meyyar Al Roumiri esaten dionean aurrera egin behar duela, desagertua duen semeak utzitako mina albo batera utzi eta bere burua onartu behar duela, altxatu eta joan egingo da Al Roumi. Sakonak dira Libanoko gerra zibilak eragindako zauriak, eta...
Read MoreMunduaren amaiera iritsi bitartean
Negarrik ez egiteko. Hori du Hushpuppy 6 urteko neska protagonistak aitaren agindu nagusietakoa. Indartsua izaten jakin behar du, basatia, oihaneko erreinuan erregina. Benh Zeitlin zuzendari estatubatuarraren filma bera ere, Beasts of the Southern Wild (Hegoalde Basatiko Piztiak), halakoxea da: indartsua eta basatia. Gizarteko bizimodu estandarrari uko egin eta zibilizazioaren atzaparretatik at, beste hainbat lagunekin komunitatean aske bizi dira protagonistak, naturak eskaintzen dizkien...
Read MoreZinemak sufritutako jazarpen politikoaren hainbat adibide
Barrura begiratzeko leihoak azken adibidea baino ez da. Euskal gatazkarekin zuzenean edo zeharka zerikusia duten pelikulek polemika eta iritzi kontrajarriak piztea zilegi da, baina ez da bidezkoa boikot, zentsura eta eraso politiko arrazoigabea sustatzea, interes alderdikoiekin. Historiak erakutsi digu Espainiako eskuina dela jazarpen eta kanpaina bortitzak bideratu ohi dituena. Eraiki beharreko errelatoa hain bogan dagoen garaiotan, badirudi alde bakarreko kontakizuna baino ez dutela onartzen...
Read MoreBenetan?
Martha Marcy May Marlene Benetan? Olsen bixki gatzgabe horien ahizpa gaztea da filmeko protagonista? Bada, argi dago familia horretan talentua nork duen. Elizabeth Olsenek ederki antzeztu du sekta batetik alde egin duen neskaren oinazea, nahasmena, pixkanaka paranoia bihurtuko dena. Eta ederki antzeztu du sekta barruan bizi dituen hasierako lilura, ondorengo beldurra. Flashback bidez tartekatzen dira bi istorioak pelikulan, baita Martharen buruan ere –hori baitu egiazko izena, nahiz eta sekta...
Read MoreDon Vito eta akolitoak
Martxoaren 15ean 40 urte egin zituen Francis Ford Coppolaren The Godfather apartak, aitzakia ezin hobea mafia italoamerikarra –botere borroka, ustelkeria, familia, mendekua, negozioa– gai duen filma berrikusteko. Azken finean, ezaguna zaigu istorioa: pelikula irekitzen duen ezkontzaren eszena luze eta gogoangarrian nola, ospakizun alaian eman ditugu egunak, eta alboko gela ilunean, don Vito eta akolitoak aritu dira azpijokoan, lokatzetan eroso. Sotilagoak dira egungoak, ez dituzte zaldi...
Read MoreLagun ez hain minak
“Noizbait Euskal Herrira bazoaz, aterpea duzu nire etxean”, esango dio Ekaitzek oporretako bidaia batean ezagutu berri duen Roman kolonbiarrari. Itsumustuan eta asko pentsatu gabe esaten diren esamolde horietakoa da, baina batzuek hitzez hitz sinesten dituzte halakoak, edo sinetsi egin nahi dituzte. Azken finean, gure behar eta nahietara egokitu ohi dugu errealitatea, eta bakarrik dagoenak laguna nahi du. Errealitatea, ordea, ez da beti gure behar eta nahietara egokitzen, eta lagun berria...
Read More
Iruzkin berriak