Publikoaren Saria / Barretik negarrera
Jendeak barre egin nahi du, eta negar; sentitu, emozionatu. Beharbada horregatik irabazi du tragikomedia batek Publikoaren Saria. Tragikotik eta komedia beltzetik baduelako Three billboards outside Ebbing, Missouri dibertigarri bezain latzak. Barretik negarrera eta negarretik barrera trantsizioa natural egiteko, ongi harilkaturiko istorioa eta gidoi irmoa beharrezkoak dira, eta horiexek ditu oinarri Martin McDonagh-ek zuzendu eta idatzitako filmak. Iluna da Three billboards, sarkastikoa,...
Read More“The Leisure Seeker”. Zaharra, baina bizirik
Bai, zaharrek ere desio sexuala dute, eta bizitzaz gozatu nahi dute, maitasunaz. Eskubidea dute erokeriaren bat egiteko, euren kabuz erabakitzeko, aske izateko… eta gustuko ditugu hori guztia gogorarazten diguten filmak. Hanekeren Amour filmak ere adineko bikote baten elkarrenganako maitasun itzela zuen gai nagusi, baina hura oso europarra zen, eta guztiz estatubatuarra da The Leisure Seeker, horrek duen alde on eta txarrekin. Bizitzaren amaieran dagoen bikote baten abentura kontatzen du...
Read More“Loveless”. Sentimendu tabuak
Dibortziatu eta bakoitza bere aldetik zoriontsu izan nahi dute, baina euren bizitzak berregin ahal izateko zama bat kendu behar dute gainetik: semea. Posible al da ama batek, aita batek, haien semea ez maitatzea? Galdera batzuek erantzun konplexua dute. Amak aitortza egiten dio bikotekide berriari: haurdun geratu zen baina ez zuen umea eduki nahi, erditu zenean ere nazka ematen zion jaioberriak, eta oraindik uste du akatsa izan zela semea. “Munstro bat naiz?”, dio. Ez, ez da munstro bat,...
Read More“Happy End”. Burgesia dekadentea
Normaltasuna fikzio eskuraezina da, baina ustezko normaltasun hori lortu nahian gabiltza denok. Happy End filmean, goi-mailako familia burges protagonista ere normala da… itxuraz. Burgesek ere apeta primario eta ilunak dituztela bagenekien, baina ohiko duen soiltasunaz kontatu digu Hanekek, aldi berean gordinkeria azaleratzeko beldur barik. Seme erdi-alkoholikoa, itxurak mantendu nahi dituen ama, instintu psikopatak dituen neskatoa, amorantea duen senarra, hil egin nahi duen aitona… Koadro...
Read More“Borg/McEnroe”. Epikaren atzealdea
Wimbledoneko finala, 1980. Tenisa gustuko dugunontzat plazer hutsa da munduko bi onenak zirenen arteko norgehiagoka zirraragarri eta gogoangarri hura zinemara ekarrita ikustea. Partiduaz harago, ordea, bi izaera berezi bezain kontrajarriren erretratu indartsua ere bada Borg/McEnroe. Lehia gogorrenen gisan, kirolaren epika guztia du filmak, baina maila horretako jokalariek bizi duten presioaz eta zamaz ere mintzo zaigu. Irabazi ala hil, ez dago erdibiderik. Pistetatik kanpo bi kirolari handi...
Read More“120 battements par minute”. Aktibistaren gidaliburua
Sutsua, gerrillaria, pasionala da 120 battements par minute, Act Up taldearen aktibismoa bezalatsu. 90eko hamarkada hasiera da eta hiesak jende andana hiltzen du Frantzian (ere), baina Parisko aktibistak ez daude amore emateko prest, instituzioak eta laborategi farmazeutikoak presionatzea dute borroka, askok badakiten arren ez direla borroka horren amaierara iritsiko. Inpaktua sortuko duen ekintza ala edukiz betea? Herritarrak kausara erakarriko dituzten mezu alaiak ala kritika deserosoa...
Read More“Three billboards outside Ebbing, Missouri”. Dibertigarria bezain latza
Maite dugu Frances McDormand aktorea, eta maite dugu Three billboards… filmean hark antzezturiko pertsonaia protagonista: polizia harroputzei, apaiz hipokritei eta senar-ohi maltratatzaileei aurre egiten dien emakume indartsu eta borrokalaria. Borroka da, azken finean, bere barruko min eta sufrimenduei zentzua ematen diena. Martin McDonagh zuzendariak berak sinaturiko gidoi bikainari esker, barretik negarrera natural egiten du salto tragikomedia honek: sarkasmoz eta zinismoz beteriko...
Read More“The third murder”. Justizia hizki larriz
Zergatik hil du Misumik bere nagusia? Abiapuntu horri tiraka, epaiketa-filma da The third murder, eta generoari leial, estrategia legalez eta sistemaren lehentasunez mintzo zaigu pelikula, ez dira falta istorioa konplikatzen eta itxuraldatzen duten ezusteko bihurguneak. Baina inork ez dezala espero Perry Mason bat, ez ohiko thriller bat. Honek Koreedaren zigilua darama. Zeinek du besteak epaitzeko zilegitasuna? Zergatik kondena dezake epaileak pertsona bat heriotza-zigorrera eta ezin diezaioke...
Read More“Call me by your name”. Amodio debekatua
Ezinezko amodioa da beraiena, bi gizonen artekoa; iraungitze-data duen harremana, udako istorioa. Eta hala ere, beldurrak beldur eta sufrimenduak sufrimendu, merezi du urratsa ematea, sexuaz eta maitasunaz gozatzea, hobe delako hori guztia sentitzea, ez ezer sentitzea baino. Oso burgesa da Call me by your name; azken finean, kultur maila handiko familia batean hezi da Elio gaztea, bere gurasoek pentsamendu liberal eta aurrerakoia dute. Italian duten etxera bisitan etorri da Oliver ikaslea, bere...
Read More
Iruzkin berriak