Jendartean
Hasiera » Mikel Garciaren bloga - Jendartean

Zinemaren etorkizuna: zeluloidetik digitalera

2008-11-11  //  Zinema  //  Iruzkinik ez

dinosaurio

Zinema digitala, etorkizuneko zinema.

Fronte desberdinetatik datozkion aldaketa ugariei aurre egin beharko die zinemak etorkizun hurbilean. Teknologia berriek ahalbideturiko pirateria eta home cinemen ondorioz, geroz eta jende gutxiago hurbiltzen da zinema-aretoetara eta ondorioz hauei ezinbestekoa zaie birmoldatzea: aretoak komunikazio zentro gisa ulertu beharko ditugu hemendik aurrera, dituzten aukera guztiak aprobetxatuko dituztenak (zuzeneko gertakariak proiektatzeko edota bideojokoetan aritzeko, adibidez), eta ez soilik pelikulak eskaintzera zuzendutako sala gisa. Halaber, sistema digitalak orain arteko bobina ordezkatuko du, eta zinemagintzaren prozesu osoan nahiz emankizunean (definizio altuko pantaila erraldoiekin) eragingo du horrek. Edukietan ere, aldaketa bizi du zinemak: pelikuletara baino, gaur egungo industriak telebistara eta telesailetara bideratzen ditu indarrak. Zinemaren magia galduko ote?

Erreportajea Argia astekarian.

Albiste zentsuratuen zerrenda

2008-11-07  //  Hedabideak  //  Iruzkinik ez

Irakeko gerra.

Irakeko gerra.

Hedabideek azaleratzen ez dituzten albisteen zerrenda egiten hiru hamarkada daramatza Project Censored ekimenak. Soilik AEBetako hedabideen errepasoa egiten du, baina Obama eta McCainen lehiak hemengo komunikabideetan izan duen oihartzuna ikusita, AEBekoen zentsurak gurean ere eragina izango duela pentsatzekoa da. (gehiago…)

36.000 kilometroko igogailua

2008-10-10  //  Zientzia eta teknologia  //  Iruzkinik ez

"Igogailuaren" irudia.

"Igogailuaren" irudia.

Ez da txantxa. Japoniarrak serio ari dira: lehenengo igogailu espaziala eraiki nahi dute. Hala argitaratu du Asahi Shimbun egunkariak. Nola? Funtsean, Lurretik 36.000 kilometrora satelite geldikor bat kokatuko dute (Lurrarekin batera bira ematen duen satelitea; hau da, beti Japoniaren “gainean” mantenduko litzateke), eta hura Lurrarekin lotzen duen kablea gaineratuko diote ondoren, aingura botata izango balu bezala.

(gehiago…)

Zinemaldia 2008. Ekialdearen garrasia

2008-09-29  //  Zinema  //  Iruzkinik ez

Li mi de cai xiang filmeko irudia.

Li mi de cai xiang filmeko irudia.

Zabaltegiko sari nagusia, Zuzendari Berrien Altadis Saria, Cao Baoping txinatarrak eskuratu du, Li mi de cai xiang filmagatik. Hain zuzen, edizio batzuetatik hona nabaria da Ekialdeko zinemagintzak mendebaldarron artean piztu duen interesa. Aurten, zinema japoniar beltzak sail oso bat hartu du eta Zabaltegin bertan, Indiakoa bezalako industria zinematografiko indartsuaren arrastorik izan ez dugun arren, 36 pelikuletatik sei Txinako edo Japoniako ekoizpenak izan dira.

(gehiago…)

Atzera begiratu gabe korrika

2008-09-28  //  Zinema  //  Iruzkinik ez

Filmeko irudia.

Filmeko irudia.

Zabaltegi sailean, Woody Allenek eta Cohen anaiek bereganatu dute jaialdiko lehen egunetako arreta handiena. Euren filmez gain, ordea, beste hainbat lan interesgarri ikusteko parada izan dugu. Gabriel Velázquez espainiarrak bakarrik zuzendu duen lehen pelikula gomendatzen dizuegu hemendik: Amateurs.

(gehiago…)

Zinemaldia 2008. Anekdotarioa (Gorka Bereziartua / Mikel Garcia)

2008-09-27  //  Zinema  //  Iruzkinik ez

Errodatzera!

Errodatzera!

Zer uste zenuten, aurreko urteko abenturekin aski izan genuela? Hemen gara, Bernstein eta Woodward berriak, Zinemaldiko Watergate guztiak aireratzeko prest.

(gehiago…)

Galdera sorta hezkuntzari

2008-09-26  //  Zinema  //  Iruzkinik ez

ENTRE LES MURS

Zabaltegi

Fitxa teknikoa. Zuzendaria: Laurent Cantet. Aktore nagusia: François Bégaudeau. Frantzia. 124 min.

Filmeko irudia.

Filmeko irudia.

Soldata altuak, opor asko eta lan ordu gutxi. Hori leporatu ohi diet (inbidiaz) ezagutzen ditudan irakasleei. Film honetako irakasle protagonistak ere agian ezaugarri horiek beteko ditu, baina ez nuke bere lekuan egon nahi. Parisko 20. distritoan, etorkinez edo etorkinen seme-alabez osatutako ikasgela kontrolatzea ez da batere erraza. Ikuslearen eserlekutik ordea, izugarri gustura ikusten da ikastetxeko arazoen erradiografia errealista hau.

(gehiago…)

Argazkia Tetuani

2008-09-24  //  Zinema  //  Iruzkinik ez

CHICOS NORMALES

Zabaltegi

Fitxa teknikoa. Zuzendaria eta gidoilaria: Daniel Hernández. 85 min.

Filmeko irudia.

Filmeko irudia.

Afrika kontinente liluragarria da, inondik inora, eta ez gaude ohituta hango gizarte eta kulturara gerturatzen gaituen film asko ikustera. Horregatik, eskertzekoa da, eta oso aberasgarria, produkzio espainiarra izan arren Marokoko bizitzaz Marokoko pertsonaia, hizkuntza, sentsibilitate eta mundu ikuskerarekin mintzo zaigun lan hau.

Tetuan (Marokon) da benetako protagonista; ukitu, usaindu, arnastu egin dugu hiritzarra filmean: bideo-kamera sorbaldan, telebista kateetan bogan dauden saio horietakoen antzera kale kantoietan gora eta behera garamatza zuzendariak, etxe barrura, azokara, cyber-etara, plazara… eta hala ezagutu ditugu Europara bidaiatzea asmo duen Kahed, negozio ilunen bidea hautatu duen Yuseff, edota Rabia, kooperatiba propioa aurrera atera nahi duen emakume ausarta.

Ur sakonegiak zeharka eta hain azaletik jorratzeak (Yihada, beloa, korana, suizidak, poligamia…) ez dio mesede egiten pelikulari; dena ezin da 85 minututan kontatu. Halere, hogeita hamar dokumental baino gehiago filmatzeak balio izan dio Daniel Hernándezi fikziozko bere lehenengo lanean eta Afrikako herri honen erretratu fidela egin du. Ea datozen edizioetan Zinemaldiak Afrikako eskaintza zabala ekartzen duen, kontinente erakargarri horren berri gehiago izan dezagun.

Woody eta kito

2008-09-19  //  Zinema  //  Iruzkinik ez

VICKY CRISTINA BARCELONA

Zabaltegi

Fitxa teknikoa. Zuzendaria: Woody Allen. Aktoreak: Scarlett Johansson, Rebecca Hall, Javier Bardem, Penélope Cruz. AEB-Espainia. 96 min.

Filmeko irudia.

Filmeko irudia.

“Hori mania dena klasifikatzeko! Ez naiz ez gauza hau ez hura, ni naiz eta kito”, dio Cristinak (Scarlett Johansson) filmeko une batean. Berdin gertatzen da Woody Allenekin: zaila da klasifikatzen, bera da eta kito. Zinemaldian ikusmira gehientsuen piztu duen pelikula honek (zinema-aretoa bete-betea zegoen prentsarako emanaldian) New Yorkeko zuzendariaren labela du, nabarmen, eta bere jarraitzaileek gustura hartuko dute lan berria.

(gehiago…)

Giza robota nortasun bila

2008-09-07  //  Zinema  //  Iruzkinik ez

Saibogujiman kwenchana, Hego Korea, 2006. 105 m.

Zuzendaria: Park Chan-wook.

Aktoreak: Lim Soo-jung, Su-jeong Lim, Jung Ji-hoon, Rain.


Filmaren kartela.

Filmaren kartela.

Fitxa teknikoak dio komedia erromantikoa dela, baina inork ez dezala Pretty Woman antzeko zerbait espero. Komedia? Bai, barre ugari egin dugu; erromantikoa? Agian, protagonistek laguntasun istorio polita bizi dutelako. Baina askoz harago garamatza errealismoa, fantasia eta haluzinazioak nahasten dituen pelikula surrealista honek. Adi bestela Cyborg bat naiz izenburuarekin itzuli duten filmaren argumentuari: Young-Goon neska gaztea eroetxean sartu dute, robota dela sinetsita. Objektu mekanikoekin hitz egiten du eta bateria elektrikoak miazkatuz kargatzen du bere burua. Eroetxean Rain ezagutuko du, inguruan dituen pertsonen ezaugarriak lapurtu ditzakeen mutila. Berak lagunduko dio Young-Gooni robotak bizitza honetan duen helburu metafisikoa aurkitzen. Tartean, arbiak jateko hortz bereziak dituen amona, koloretako galtzerdiak igurtzita hegan egin dezakeen emakumea edota denagatik etengabe barkamena eskatzen duen gizona ere ezagutuko ditu, besteak beste.

(gehiago…)

61 / 63«Aurrekoa10203060616263Hurrengoa»

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari.

Azken bidalketak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara?
  • Noiz normalizatu dugu (berriro) ipurdikoa seme-alabari?
  • Euskaraldiaren gainetik crossfita lehenetsi du Irungo Udalak
  • Nerabeak, incel kultura eta pilula gorriak
  • Ikasleen gurasoez kokoteraino dauden irakasleak (eta alderantziz)

Iruzkin berriak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak(e)k Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara? bidalketan
  • Izena *Labar(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Izena * Joxe Mari(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Edurne(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Nekane(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA