Volkswagenengatik Alemania erreskatatu beharko?
Ramon Aymerich kazetariak, La Vanguardia egunkarian Ekonomia atalaren arduradun nagusia denak, “Rescatar Alemania” idatzi berri du, alderatuz Alemania une honetan Volkswagenen krisiarekin bizitzen ari den momentua eta 2008an AEBk bizi izan zutena Lehman Brothersen hondoratzearekin. Aymerichen “Dos de juny” blogetik hartuta osorik doa hemen euskaraz. Estatu Batuek Lehman momentua eduki zuten 2008an. Alemanek orain Volkswagen momentua bizi dute. Gehiegizkoa dirudi...
Read MoreHeldu da urria eta ekonomialariak istripuen zain kanarioei begira
Bi analista ospetsuk hala iragarri omen zutela eta, joan den udan hedabideek aipatu zuten urrian ekonomiak beste erorialdi latz bat jasan zezakeela, titular deigarriekin, ikusi Russia Today gaztelaniaz: “Predicen que un colapso económico a gran escala sacudirá el mundo este octubre“. Alegia, munduko gobernu asko beren zorren ordaindu ezinak harrapatuko zituela. Urte bete lehenago, urria ez aipatu arren, 2015erako aurreikuspen goibelak egin zituen Jacques Attali ekonomialari...
Read MoreAHTak zulo berria egin du: 304 milioi Pertuseko (Katalunia) tunelean aski trafiko ez delako
Eskandalu berri bat Abiadura Handiko Trenaren inguruan: Pirinioa Kataluniatik zeharkatzeko zulatutako tunela kudeatzen duen enpresak porrota jo du eta 304 milioi euro eskatzen die kalte-ordaintzat Espainiari eta Frantziari. Herritarrek beren diruz ordainduko dute AHTak sortu behar zuen trafikoa kalkulatua baino txikiagoa izatea. Pertusen 8,3 kilometroko tunela ACSk (Florentino Perez) eta Eiffagek eraiki zuten 1.100 eurotan, horietatik %60 Europak diru publikoz pagatuak. Bi enpresok sortutako TP...
Read More2008ko krisitzarraren 3.0 bertsioa: orain lurrikara Txinako burtsetatik datorrela
Lurrikara Txinan, panikoa Txinako burtsetan, Txinako ekonomiaren geldotzeak kutsatu du munduko ekonomia… Agintari txinatarren aukerak eta munduko usina erraldoi bilakatu den herrialde hartako ekonomia aztertzen dituzte gaur planeta osoko burtsen gainbeheraz kezkaturik diren adituek. Baina Shangaiko merkatuak dardarka hasi aurretik AEBn irailerako iragarritako neurriek emana zuten aditzera 2015eko udazkenean astindu batzuk ikustekoak ginela. 2008tik ikusi gabeko muturrekoak ikusi ziren...
Read MoreEzezkoak galdu behar du Grezian
Ez da bakarrik Europako establishmentak erabaki duela galdu egin behar duela. Pronostiko logikoena dirudi: ondo bidean, baiezkoak irabazi behar du igandeko erreferendumean. ARGIAn behin baino gehiagotan konfiantzaz aipatu dugun Panagiotis Grigoriou antropologoak egunero ematen dizkigu greziarrek bizi eta sentitzen dituztenen pistak. Egunotan gida lanean Zikladetan barrena dabilerarik, Greek Crisis blogean “Brisures d’euro” kronikan kontatu du Naxoseko portuan herritarrek igandeko...
Read MoreNDF-IMFren agiri sekretuak: Greziari austeritateak ez dio zorra konponduko
Süddeutsche Zeitung egunkari alemanak argitaratu duenez, Troikak proposatu dion azken ituna onartuta ere Greziak 2030. urtean oraindik zorra bere Barne Produktu Gordinaren %115ean edukiko luke. Gutxieneko hazkunde eta ongizate mailei eusteko zor handiegia 15 urte barru ere. Ez da orain arte entzun gabeko kontua. Baina nobedadea da hau diotenak ez direla oraingoan austeritatearen kontrakoak, Troikaren barruan ortodoxia neoliberala gogorren defenditzen duten erakundekoak baizik. Nazioarteko Diru...
Read MoreJoseph E. Stiglitz: “Europaren erasoa demokrazia greziarrari”
[Joseph E. Stiglitz ekonomialaria Nobel saria irabazia da, Bill Clinton AEBko lehendakari zelarik ekonomiazko aholkularien zuzendari aritu zen eta Munduko Bankuan ekonomialarien buru.New York Timesek ekainaren 29an argitaratu du artikulu hau ingelesez: “Europe’s Attack on Greek Democracy“] Kanpotik begira dagoenak pentsa lezake Europan gero eta beroagoa den kalapita eta garraztasun giroa dela Greziaren eta bere hartzekodunen arteko joko amaiera mikatzaren ondorio beharrezkoa. Izan...
Read MoreGreziak Ekuadorren eredua jarraituz eten dezake Nazioarteko Diru Funtsarekiko zorraren ordainketa
Horixe izan liteke Greziako gobernuak Europako agintariekin negoziatzeko aste honetan erakutsi lezaken B plana: gaur Greziak jasaten duen 350.000 milioi euroko zor itzel osoarena ez baina Nazioarteko Diru Funtsarekin daukanaren ordainketa etetea. Ekuadorrek 2008n horixe egin zuen eta handik hilabete gutxira hasi zen berriro arnasa hartzen. Joan den asteazkenean, ekainak 17, broma itxurako solas mikatzak izan zituen Christine Lagarde NDFren zuzendari orokorrak Yanis Vaufakis Greziako ekonomia...
Read More5.200 milioiko isunarekin estali nahi dute mega-bankuek Forex eskandalua
AEBetako auzitegiek ontzat eman dute hilabete luzez JPMorgan, Citigroup, Barclays, RBS, Bank of America eta UBS banku handiekin landutako ituna: 5.200 milioi euroko (6.000 milioi dolar) isuna ordainduko dute urte luzez elkar hartuta manipulatu dituztelako munduko moneten arteko eguneroko prezioak. Duela hilabete beste isun historiko bat ezarria zioten AEBetako agintariek Deustche Banki manipulazio beragatik. Handiak ala txikiak ote dira isunok? Hasteko, neurria. Zigorrok, zehazki esateko...
Read MoreZorraren mekanika Yanis Varufakisek gu garen ezjakinoi esplikatua
Greziaren kiebra den ekaitz gobernagaitzaren kudeaketak izar mediatiko bihurtu duen Yanis Varufakis ministroaren liburu berri bat plazaratu da euskaldun gehienek ulertzeko moduko hizkuntza batera: “Economía sin corbata. Conversaciones con mi hija“. 2014an grezieraz argitaratu zen “Μιλώντας στην κόρη μου για την οικονομία” tituluz. Botoa emateko eskubidea aspaldi eskuratu arren mundua mugitzen duen diruaz gaztetxoak bezain ezjakin...
Read More
Iruzkin berriak