Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Soziolinguistikaz berripaperaren 36. alea
Api04 0

Soziolinguistikaz berripaperaren 36. alea

Atalak: Sailkatu gabea

36. zenbakia / 2012ko apirila

Word
dokumentua
/Pdf
dokumentua

SOZIOLINGUISTIKA
KLUSTERRA

EUSKARAREN ERABILERARI BURUZKO IKERKETEN EMAITZAK AURKEZTU ETA AZTERTUKO DIRA EHUREN UDA IKASTAROETAN

Soziolinguistika Klusterrak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzaz, EUSKARAREN ERABILERAREN BILAKAERA, EGOERA ETA NORABIDEA DATUEN ARGITAN
ikastaroa antolatu du EHUko XXXI. Uda Ikastaroetan. Euskarak bere
lurralde osoan une honetan duen egoeraz arduratzen diren bi ikerketa
kuantitatibo nagusiak 2011ko datuekin osatu berri dira. Une egokia da
emaitzen aurrean jarri eta ondorioak ateratzeko.
Ariketa hau ikuspegi ezberdinak dituen jende ugariren artean egiten
bada, are emankorragoa izan liteke. Honengatik guztiagatik, ondorego
helburuekin antolatu da ikastaroa:

  • Inkesta Soziolinguistikoa eta Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketaren emaitza nagusiak aurkeztea
  • Pertsona eta eragile erreferentzialek datuez egiten duten irakurketa zabaltzea.
  • Euskararen erabileraren bilakaera, egoera eta norabideaz hausnarketa eta sustatzea.

Bi ikerketen arduradunak, Euskal Herriko
egoera soziolinguistikoa ongi ezagutzen duten ikerlariak, Katalunian
antzeko zereginetan dabilen gonbidatua eta euskararen aldeko
mugimenduko kideak izango dira hizlari, bi egunetan. Egitarau zehatza kontsultagaia dago webgunean.

Ikastaroetan matrikulatzeko epea maiatzaren 2an zabalduko da. Apirilaren 23a arte, beka eskaera egiteko aukera dago. Horretarako, eskaera-orria bete eta ondorengo helbideetako batera bidali behar da: Uda Ikastaroen Idazkaritza- 1042 Postakutxa 20080 DONOSTIA edo udaikastaroak@ehu.es

Informazio gehiago:

http://www.soziolinguistika.org/ehuikastaroa

EHUren uda ikastaroen webgunea

EUSKALTZAINDIAK ETA SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAK BOST URTERAKO LANKIDETZA-HITZARMENA SINATU DUTE

Joan den martxoaren 30ean, Soziolinguistika Klusterrak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian. Klusterraren izenean Jaime Altuna presidenteak sinatu zuen eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Eurekin batera, Ibon Usarralde Klusterreko kudeatzailea eta Andres Iñigo Euskaltzaindiko
Jagon sailburua izan ziren.

Hitzarmen horrek bost urteko iraupena izango
du eta Soziolinguistika Klusterraren eta Euskaltzaindiaren arteko
elkarlana sortzea du helburu, euskararen normalizazioari buruzko
proiektu partekatuak gauzatzeko. Euskararen jakitea, erabilera zein
haren aldeko sustapenaren ikerketa, dibulgazioa eta sentiberatzea
izango dira, batez ere, bi erakundeon arteko hitzarmenaren xede
nagusiak.

Informazio gehiago:

http://www.soziolinguistika.org/eu/node/5495

Euskaltzaindiaren webgunean

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA HAUSNARKETA ESTRATEGIKOAN MURGILDUTA DAGO

2012-2014 urteetan zehar jarraitu beharreko
norabidea definitu eta Klusterrak izan beharko lukeenaz hausnartzeko
aukera emango duen ekimena da. Otsailetik maiatzera arte iraungo du
prozesuak. Hainbat lan-saio burutuko dira bitarte horretan.
Klusterraren inguruan biltzen diren bazkide, langile, kolaboratzaile,
bezero, aliatu eta  erabiltzaileen iritziak eta proposamenak kontuan
hartzeko bideak jarriko dira.

Egiten dena etengabe zalantzan jarri eta
proposamen eta ideia berrien sormenari tartea ematea, hobekuntzarako
ezinbestekoak direla sinetsita, hausnarketa estrategikoak
Klusterraren jarduna aberastuko duelakoan gaude. Hurrengo
hilabeteetan izango da, hausnarketa hau eta bere emaitzen ondorioak
ikusteko aukera.

Informazio gehiago:

http://www.soziolinguistika.org/eu/node/5467

V. EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA JARDUNALDIAK EMANDAKOA SAREAN IKUSGAI DAGO

Pasa den Otsailaren 24an egin zen Donostiako Eureka! museoan Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren
bosgarren edizioa. Egun osoan zehar hitzaldiak, lan-saioak eta
bestelakoak izan ziren, bertan bildutako teknikari, irakasle, ikerlari
eta euskaltzaleek elkar topatu eta hausnarketan murgiltzeko.
Aurtengoan, gaia honakoa izan zen: Kulturgintza euskararen garabidean.

Webguneko jardunaldiaren atalean aurki daitezke egunak emandako ARGAZKIAK, BIDEOAK, KRONIKAK eta baita EGITARAUA edo HIZLARIEN INGURUKO INFORMAZIOA kontsultatu ere.

Informazio gehiago:

http://www.soziolinguistika.org/eu/jardunaldia

 

EKIMENAK

#SAREKO HIZKUNTZAK JARDUNALDIA ANTOLATU DU EMUNEK APIRILAREN 17RAKO

Azkeneko hilabeteetan, sarean hausnarketa bideratu du EMUNek enpresen sareko hizkuntzen inguruan. Hausnarketari segida emateko jardunaldia antolatu du apirilaren 17an, Euskadi+innovaren bidez Garaia Enpresa Digitalean.

Besteak beste, Joseba Kamio, Maite Goñi et
txerra Rodriguezek parte hartuko dute. Eta EITB, Mondragon
Unibertsitatea eta Kutxako esperientziak ezagutzeko aukera izango da.

Informazio gehiago:

Egitaraua (Lantalan)

TOPAGUNEKO 19 HEDABIDEK TOKIKOM ENPRESA ERATU DUTE, ETORKIZUNA ELKARLANEAN DISEINATZEKO

2009an hasitako bideari jarraiki,
TOKIKOM enpresa tokiko hedabideek egoera berriei erantzun azkarra
emateko tresna gisa sortu da, eta hiru izango dira bere eginkizun
nagusiak:

  • Esparru komunak eraikitzea eta kudeatzea: publizitatea, ekoizpena, teknologia, trebakuntza, barne komunikazioa…
  • Solaskidetza sendoa lortzea euskarazko hedabideen sektorearekin eta erakundeen aurrean
  • Toki hedabideen integrazio posiblearen diseinua proposatzea eta horren inguruan adostasuna eraikitzea

Mugimendu
honekin, tokiko hedabideek, barne kohesioa lantzeaz gain, Euskal
Herri mailan zirriborratzen hasi den euskal hedabideen arteko
elkarlana ere erraztu nahi dute, foro horretara ere ahots bateratua
ekarriz.

Informazio gehiago:

Topagunea

UDALETAKO EUSKARA ZERBITZUEN IV. UDALTOP TOPAKETAK BURUTU ZIREN MARTXOAREN 22 ETA 23AN LASARTE-ORIAN

Aurtengo topaketetako gaia honakoa izan da: Nolakoa da gure (udalaren) hizkuntza-politika? Begiratu, mesedez, euskara sailetik kanpo.
Bi egunetan zehar, hainbat udaletako esperientzia zehatzak ezagutzeko
aukera izan da, proiektu berritzaileak aurkeztu dira eta beste
diziplina eta beste lurraldeetatik Euskal Herrriko udaletan
hizkuntza-normalkuntzan dabiltzanentzat ekarpen interesgarriak plazaratu
dira. Parte hartzaileen arteko harreman zuzena ahalbidetu
duten tailerrak eta material-azoka ere antolatu dira Lasarte-Oriako
kultur etxean.

Topaketetan parte hartu duten hizlariek prestatutako ponentziak eta talde-lanak emandako materiala webgunean eskuragarri dago.

Informazio gehiago:

Dokumentazioa (Udaltop)

EUSKARAREN TRANSMISIOARI BURUZKO TOPAKETAK IZANGO DIRA MAIATZAREN 8AN EIBARREN

…eta Kitto! Euskara Elkarteak Eibarko Udalaren
laguntzarekin antolatu ditu topaketa hauek, Portalean. Iaz egindakoaren
bidetik, mintegia irakasleei, euskara teknikariei, euskara elkarteetako
beharginei eta aisialdiko elkarteetan diharduenei zuzenduta dago eta
izena emateko epea apirilaren 16an zabalduko da. Egun
osoko iraupena izango duen jardunaldian parte-hartu nahi duenak 20 euro
ordaindu beharko ditu eta prezioaren barruan
bazkaria sartuta dago. Besteak beste, Jone Miren Hernandez, Gemma
Sangines erta Jaime Altunak parte hartuko dute.

Informazio gehiago:

Egitaraua (…eta kitto!)

 

3L UDAKO ESKOLAK: ARRISKUAN DAUDEN HIZKUNTZAK: DOKUMENTAZIOTIK BIZIBERRITZERA

2008tik aurrera, urtero Lyon, London eta
Leiden-en txandaka antolatzen duten udako eskola hau Lyonen izango da
2012ko uztailaren 1etik 13ra.
Arriskuan dauden hizkuntzen bizizberritze egitasmoen
inguruan hausnarketa akademikorako gunea eskaintzea du helburutzat
udako eskolak. Uda eskolak uztailaren 1etik 13ra iraungo duen arren, 6an
eta 7an Nazioarteko Biltzarra burutuko da, 1992tik 2012ra arriskuan dauden hizkuntzei buruzko ikerketek
izandako garapena
ren inguruan.Era berean, uztailaren 11n
ikerlari gazteen biltzarra ere izango da, hizkuntzen biziberritzearen
inguruko argitze ideologikoa eta arlo anitzetatik hurbilpen kritikoa
egitea helburu hartuta.

Informazio gehiago:

Fourth International 3L Summer School: Endangered Languages – From Documentation to Revitalisation

 

ALBISTEAK

MIKEL IRIZAR IZENDATU DUTE TOPAGUNEKO LEHENDAKARI

Topagunea Euskara
Elkarteen Federazioak Mikel Irizar izango du presidente hurrengo
urteetan. Horrela erabaki zuten euskaldunon elkarteetako ordezkariek,
pasa den martxoaren 31n Durangon egindako Batzar Nagusian. Euskaldunon
elkarteen mugimendua eraldaketa prozesu sakon batean dagoela
nabarmendu zuten Topaguneko ordezkariek eta, eginkizun horretan,
presidente berriak hartuko du Zuzendaritza Batzorde berritua gidatzeko
ardura.

Erronka handiekin heldu dio
Zuzendaritza Batzordeak lanari. Izan ere, Euskal Herriko 96
euskaldunon elkarte batzen dituen federazioak mugimendu izaeran
sakontzea da hurrengo urteotako helburu nagusia eta horrekin batera,
hizkuntza komunitate honen garapenerako mezu eta diskurtso berria
gizarteratzea.

Informazio gehiago :

Albistea Topagunearen webgunean

Elkarrizketa Berrian

Elkarrizketa Garan

V. INKESTA SOZIOLINGUISTIKOAREN EAEKO EMAITZAK AURKEZTU DITUZTE

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu
Blanca Urgell-ek, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik
eta Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazioko zuzendari Iván Igartuak
martxoaren 7an egindako agerraldian V. Inkesta Soziolinguistikoaren
EAEko emaitza nagusiak jakitera eman zituzten. Nafarroako eta
Iparraldeko datuak oraindik osatzeko daude, eta hilabete gutxi barru
haien berri ematea espero da.

Kultura sailburu Blanca Urgell-ek aipatu zuenez,
“inkesta soziolinguistikoa ezinbesteko tresna da hizkuntza-gaitasuna
eta erabilera nolakoak diren jakiteko. Horrekin batera, inkestak
aukera ematen digu, bilakaerari erreparatuta, hizkuntzaren alorrean
gertatzen ari diren aldaketak eta nabarmentzen diren joerak
identifikatzeko. Biltzen den informazioari esker, egungo egoera eta
azken urteotako bilakaera ezagutzeaz gain, euskararen aurrerabidean
eman
beharreko pausoak nolakoak izan daitezkeen aurreikus dezakegu”. V.
Inkesta Soziolinguistiko honen Euskal Autonomia Erkidegoko landa-lana
SIADECO enpresak burutu du. Datu-bilketa 2011ko ekaina eta uztaila
bitartean egin zen, telefono bidez eta galdetegi egituratua eta itxia
erabiliz, eta lagina zehazteko, 16 urte edo gehiagoko biztanleak hartu
dira kontuan.

Informazio gehiago:

Albistea Sustatun

EAEko emaitzen txosten laburtua (EJ-HPS)

AMAITUTZAT EMAN DUTE LINGUAMON-CASA DE LES LLENGÜES PROIEKTUA

Kataluniako Generalitateak eta Bartzelonako
Udalak Bartzelonako Can Ricarten Hizkuntzen Etxea proiektuaren
finantziazioa bertan behera uztea erabaki zuten 2011ko abenduan. Erabaki
horren ostean, apirilarekin batera heldu da Linguamon proiektuaren
behin betiko amaiera. Sei urte eta erdiko iraupena izan du munduko
hizkuntz eta kultur aniztasunaren alde, hizkuntzen bidezko ordena baten
alde lan egin duen egitasmoak. Katalunian eta munduan gai hauen inguruko
eragileen
artean atsekabez hartu da proiektu interesgarri eta pizgarri honen
amaiera.

Informazio gehiago:

Tallers per la llengua

Vilaweb (2011 abendua)

Toni Strubell-en iritzia bere blogean

Peter Austinen hausnarketa albiste hau eta beste seinale batzuen inguruan

 

IRITZIAK
  • I. Martinez de Luna: Normalkuntzaren ARGI-itzalak (Argia)
  • P.Alaña: Ingelesik gabe, euskal irakaskuntza non? (Erabili.com)
  • Paula Kasares: Euskara, gaztetxoentzako basamortua ote? (GipuzkoaEuskara)
  • Onintza Irureta: Bernat Joan i Mari: “Euskara garairik zailenean dago” (Erredakzioa mahaia- Argia.com)

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Irakurgaiak: Linguística eco-
  • Pizkundea
  • Esatea da egitea
  • Uste baino gutxiago dakigu, baina uste baino gehiago erabiltzen dugu
  • Ia-euskaldunak

Iruzkin berriak

  • Esatea da egitea - Garaigoikoa(e)k minuskulaz bidalketan
  • Ia-euskaldunak - Garaigoikoa(e)k Ama-hizkuntzaren ideologia bidalketan
  • Nortasungintza - Garaigoikoa(e)k Sustraiak bidalketan
  • Irakurgaiak: Esnatu ala hil - Garaigoikoa(e)k 12 gogoeta Iñaki Iurrebasoren doktore-tesitik bidalketan
  • Agentzia eta egitura - Garaigoikoa(e)k Pribilegioak bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko maiatza
  • 2026(e)ko apirila
  • 2026(e)ko martxoa
  • 2026(e)ko otsaila
  • 2026(e)ko urtarrila
  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA