Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Nortasungintza
Mar16 0

Nortasungintza

Atalak: Sailkatu gabea

Aipu batekin hasi nahiko nuke, Livia Jimenez Sedanorena. “Etnicidad, un juego de niños” liburu zoragarritik:

Identitate etnikoak ez dira aldaezinak, aldaketetan murgilduta baitaude: eraikiak dira, erabiliak dira, ukatuak, negoziatuak eta erantzunak dira, eta egoera sozialetan eragileek maneiatzen dituzte komeni zaienaren arabera.

Jone Miren Hernandezek orain dela 10 urte esaten zuen teoria feministek bira performatiboa ekarri dutela identitatera. Horri lotuta, honako hau gehitzen zuen:

Identitateak bere kutsu esentzialista galtzen du eta norbanakoak bere identitatea eraikitzerakoan duen partaidetza azpimarratzen da, hiztunak eginkizun honetan azaltzen duen grina eta inplikazioa nabarmenduz.

Haritik jarraituta, antropologiaren ikuspegia nabarmentzen zuen Jone Mirenek.

Antropologiaren ikuspegian bederen, hizkuntzaren izaera sortzailea nagusitzen da, baliabide kultural gisa eta praktika multzo bat bezala irudikatuz. Modu honetan, hiztuna protagonista bilakatzen da, gizarte aktorea edo ekintzaile bihurtzen baita. Komunitate bateko partaide izateaz gain, errealitatearen sortzaile gisa —hizkuntzaren jabe den neurrian— ere agertzen zaigu. Ekimen eta egitearen poderioz bere oinatza uzten du testuinguruan, baina hori ere bueltan etorriko zaio, aritze horrek bere identitatearen sorkuntzan, eraikuntzan eta berreraikuntzan ondorioak izango dituelako. Horra hor, identitate performatiboaren gakoa: gizabanakoaren inplikazio aktiboa (ekitean/egitean sortzen duelako bere identitatea, alegia, hura performatzen duen neurrian).

Identitatearen izaera performatiboa eta malgua azpimarratzen du:

Argi dago praktikaren ikuspegiak aukera berriak ematen dituela identitatea malgutzeko eta zabaltzeko. Gainera identitate ezberdinak edota elementu identitario ezberdinen arteko elkarbizitza ahalbidetzen du, izan ere praktikak (esentziak ez bezala) bizipen, nahi, desio eta sentimendu ezberdinak gainjartzeko aukera ematen baitu.

Blogean Sustraiak izeneko posta idatzi nuen orain dela bi urte. Honako hau esaten nuen sasoi hartan Donapaleun Libertimendua eta Atarrabian Zetak ikusi ostean:

Identitatea dago muinean. Onintza Etxebeste “Meta-nortasunak” liburuan dioen bezala, “mugimenduak eta eraldatzeko gaitasunak ziurtatzen dute identitatearen jarraitutasuna, ez behin betiko forma eta edukietan atxikitzeko abilezia”. Identitatea laborategia da, esperimentazioa da. Identitatea ezin delako ulertu garenaren ezaugarrien zerrenda mugatu bezala; egiten, eztabaidatzen eta negoziatzen den operazio eta praktika multzo bezala baizik. Eta identitatearen algoritmoa ikusgarri egiten dute bi ekimen hauek, identitatearen aldamioak ikusgarri egiten dituzte. Identitatearen brikolajea egiteko instrukzio-orriak dakarzkie hala gura dutenei (besteok ikuskizunarekin gozatu dezakegu beste barik).

Hori guztia esanda, nire ustez, identitateak gatazkatsuak dira, negoziatzen dira, testuinguruari lotuta daude eta praktikari lotuta daude. Hortaz, neure ustez, interesgarria ez da identitateak definitzea (hori posible balitz!), benetan interesgarria dena da identitateak zelan performatzen diren, zelan eraikitzen diren.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Nortasungintza
  • Irakurgaiak: Esnatu ala hil
  • Gure laguna da!
  • Batzen gaituen hizkuntza
  • Aipu batzuk

Iruzkin berriak

  • Irakurgaiak: Esnatu ala hil - Garaigoikoa(e)k 12 gogoeta Iñaki Iurrebasoren doktore-tesitik bidalketan
  • Agentzia eta egitura - Garaigoikoa(e)k Pribilegioak bidalketan
  • Julián Fernández Goikoetxea(e)k Harien isla bidalketan
  • Harien isla - Garaigoikoa(e)k Gorreri bisuala bidalketan
  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko martxoa
  • 2026(e)ko otsaila
  • 2026(e)ko urtarrila
  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA