Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Hizkuntza-kanona
Eka02 0

Hizkuntza-kanona

Atalak: Sailkatu gabea

Nork ezartzen du hizkuntza kanona? Zelan ezartzen da? Beste berba batzuekin esateko, nork ematen die legitimitatea hiztunei eta zelan egiten da prozesu hori? Nortzuk autobaztertzen dira kanon horretatik? Nork du autopertzepzio negatiboa bere berbakera/ahoskera dela eta? Eta zergatik? Galdera interesgarriak dira, baina erantzunak ……… zailak dira gero (spoiler: Euskaltzaindiak ez du ematen legitimazioa, askoz prozesu konplexuagoa da eta askoz sozialagoa).

Galdera horiekin gogoratu naiz Goizalde Landabasoren Sasikook zutabea irakurri ostean. Honako hau dio Goizaldek:

Sasikoak gara gu, pedigririk gabeko euskaldunak, helduaroan euskara ikasitakoak baino apur bat goratxoago, baina ez asko. Eta zer diren gauzak, pedigridunekin bezala, gure euskalduntasunaren erantzukizuna gurasoek dute, beraiek eman baitziguten hizkuntza, baina beste era batera: transmisioa azpikontratatu egin zuten. Hori oso ohikoa zen ni jaio/hazi nintzen tokian eta antzerakoetan. (…) Sasikoak gara eta modu batera edo bestera ez dela aski esan izan digute denboran zehar. Eta lantzean behin galdetzen digute, zuenean zelan esaten zen…? edota: gasteiztarra/ miarriztarra/ bilbotarra/ faltzestarra eta euskalduna? Batzuei buruak katakrok egiten die norbaitek aurreiritzi sendoak hausten dizkienean.

Irakurri nuenean Derioko Tximintx komunitateak erabili zuen lelo batekin gogoratu nintzen: Perfektoak diren euskaldun inperfektoak. Honela zioten (genioen):

Tximintx perfektoak diren euskaldun inperfektoen komunitatea da. Tximintx derioztarrek osatuko dute, derioztar euskaldunek, baina, batez ere, euskaraz bizitzeko desira duten derioztar euskaldunek (desira bizi-nahia edo indar biziarazle moduan ulertuta). Gaitasuna ez da inondik ere baldintza. Desira da garrantzitsuagoa eta, jakina, praktika.

Eta beste txiribuelta bat eman zidan buruak Goizalderena irakurri ostean eta honako honekin gogoratu nintzen: Antzuolan egindako Eskuirt jaiarekin eta bertako leloarekin: hiztunak eta lizunak.

Gogorarazpenak izatea ona da, baina hasierako galderei erantzun egokia eman beharko diegu etorkizunean, geure buruak berrasmatzeko (edo desasmatzeko) egoera berrietara egokitzeko. Hau da: kanonik behar al du hizkuntza batek edo elkar-ulermena nahiko al da? Eta, beharko balu, nork eta zelan ezarriko du kanon hori? Kolektiboki erantzun beharko zaie galdera hauei …

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Hizkuntza-kanona
  • Kultura, antropologia eta beste tontakeriak
  • Irakurgaiak: Linguística eco-
  • Pizkundea
  • Esatea da egitea

Iruzkin berriak

  • Esatea da egitea - Garaigoikoa(e)k minuskulaz bidalketan
  • Ia-euskaldunak - Garaigoikoa(e)k Ama-hizkuntzaren ideologia bidalketan
  • Nortasungintza - Garaigoikoa(e)k Sustraiak bidalketan
  • Irakurgaiak: Esnatu ala hil - Garaigoikoa(e)k 12 gogoeta Iñaki Iurrebasoren doktore-tesitik bidalketan
  • Agentzia eta egitura - Garaigoikoa(e)k Pribilegioak bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko ekaina
  • 2026(e)ko maiatza
  • 2026(e)ko apirila
  • 2026(e)ko martxoa
  • 2026(e)ko otsaila
  • 2026(e)ko urtarrila
  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA