Aurrezki kutxen ibilbidea publizitatearen lehiatilatik (1957-1986)
Gipuzkoa eta Bizkaiko aurrezki kutxa probintzialek eta Donostia eta Iruñeko aurrezki kutxa munizipalek ARGIA astekarian argitaraturiko iragarkien hautaketa duzu...
Read MoreMadrilgo Kutxabanken egoitzan bandera espainiarrak? Ez, militarrenak dira
Irudi batek mila hitzek baino gehiago esaten omen du. Twitterreko erabiltzaile batek bart txiokatutako argazki hau tximistaren abiadan barreiatu da sare sozialetan. Kutxabanken transformazioaren seinale gardena ote da? Ez, bizilagun patriota batzuk izatearen ajeak dira. Eraikina militarren kasino bat da. Zenbaitek euren haserrea adierazi dute eta Mario Fernandez seinalatu, bestetzuek bankuaren pribatizazioaren kontrako mezua jaurtitzeko aprobetxatu dute, eta txantxarako erabili duenik ere...
Read MoreKutxabank: pribatizazioaren kontra bozkatzen dutenei isuna
Ekainaren 30ean BBKn egin behar den batzarrerako deialdiak ohartarazten du fundazio bihurtzeko prozesuaren kontra bozkatzen dutenek 500.000 euro arteko isuna jaso dezaketela. Hala salatu dute ELAk eta LABek: “Soilik aldeko botoa eman ahal bada, zertarako eman botoa?”. “Kontrako botoa ematen dutenei edo boto zuria ematen dutenei edo batzarrean egonda, abstenituko direnei eta baita bertan ez daudenei ere” 500.000 euroko isunarekin “mehatxatu” dituztela azaldu dute ELAk eta...
Read MoreMercedes-Benz: auto gehiago… baina zeren kontura?
Enpresa alemaniarrak ofizialki aurkeztu du Gasteizko lantegian egingo duen Vito auto berria. Hamar urterako lana segurtatuko duela dio. Baina negoziazio prozesu luze baten ondoren, nola aldatu dira langileen lan baldintzak? Juan Carlos Borboi Espainiako erregea, Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria eta Dieter Zetsche Mercedesen jabe den Daimler multinazionalaren presidentea izan ziren Gasteizen, Clase V luxuzko monobolumenaren ekoizpenari babesa emateko. Enpresak 190 milioi euro inbertitu ditu...
Read MoreIberdrolaren itzalak Brasilen
Lula da Silva Iberdrolako buruzagiekin biltzea ez da kasualitatea. Bilbon egoitza duen konpainia Brasilgo merkatu hidroelektrikoan liderra da eta 40 milioi laguni ematen die zerbitzua. 2012-2014 epean herrialdean 4.000 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusi du. Berrikitan, Argindar Jasangarriaren Mundu Elkartean sartu da Iberdrola; Ignacio Sánchez Galán presidentearen esanetan “inguruarekin errespetua” duten teknologien aldeko konpromiso irmoa omen du. Egia ote? Luis Miguel...
Read More“Troika Go Home!”: Bilboko bilkuraren kontrako oihua iruditan
Martxoaren 3an Bilbon egingo den GFS (Global Forum Spain) goi-bilera ekonomikoaren aurrean alderdi, sindikatu, gazte mugimendu eta eragile sozialek ongi etorri berezia egingo ei diete munduko agintari eta jauntxoei. Aspaldi ikusi gabeko karteldegi anitza zabaldu dute Euskal Herriko lau bazterretan eta sare sozialetan, egosten ari denaren seinale. Hemen adibide esanguratsu batzuk: Komite Internazionalistak-ek “imperialismoaren, kapitalismoaren zein patriarkatuaren ordezkari hauei hortzak...
Read MoreSaludnovak kooperatiba izateari utziko dio kapitala lortzeko
Osasun arloan lan egiten duen Saludnova kooperatibak kanpoko inbertitzaile bat hartuko du eta Erantzukizun Mugatuko Sozietate bihurtuko da. Saludnovak EAEko buletin ofizialean argitaratu du erabakia. Urtarrilaren 29an kooperatibako bazkideek –langileak eta instituzioetako ordezkariak– batzar nagusia egin zuten Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean, eta Erantzukizun Mugatuko Sozietate bihurtzea onartu zuten, Saludnova Solutions SL izenarekin. Albistea Noticias de Gipuzkoak jorratu du gaurko...
Read MorePetronorreko geldialdian, ordu estra asko eta segurtasun gutxi
Petronorrek Muskizen duen findegiaren zati bat gelditu du hainbat astez “hobekuntza” lanak egiteko. Bertako langileek diote “segurtasun estandarrekin zerikusi gutxi duten ordutegiak” egin beharko dituztela. Hainbat astez Petronorreko 1 findegia geldirik egongo da, bai hidrogeno, sufre eta kogenerazio instalazioak, eta baita biskositatea murrizteko unitatea ere. Konpainiak 39 milioi euro inbertituko ditu bertan egin beharreko lanetan “efizientzia energetikoa eta ingurumena hobetu, eta...
Read MoreHerri akordioak?
EAJk eta PSEk atzo adostu zuten akordio ekonomikoak esparru zabalak jasotzen ditu bere baitan eta sinatzaileek ez dute dudarik izan dokumentuan (pdf) “herri akordio” hitza erabiltzeko. Izan liteke bi alderdiren artean egindako akordioa, edo, Idoia Mendiak esan moduan, “herritarren mesedetan” egindako akordioa –zeinen mesedetan bestela?–. Baina herri akordioak lortzeko bidean, osagai asko falta zaizkio oraindik. Alde batetik, funtsezkoak diren indar politikoak falta...
Read MoreZein da Inasako langileen ondasuna?
Inbertitzailea pozik atera zen atzo Nafarroako Gobernuarekin eta Inasako langileekin egindako lehenengo bileratik, hala adierazi dio astekari honi Fernando Carrion LABeko ordezkariak. Datorren astean berriz bilduko dira proposamen konkretua mahai gainean jartzeko. Dena den, ez dirudi egungo nagusi den Baikap-ekin biltzeko modurik izango duenik. Langileek salatu dute Baikap-ek ez duela inongo asmorik irtenbide bat bilatzeko eta bere helburua dela lantegia ahalik eta azkarren desegitea....
Read More
Iruzkin berriak