Xahubidearen geografia
Europako Kontu Auzitegiak ezbaian jarri du Espainiako AHT sarea eta kritika oso gogorra egin dio ez delako eraginkorra izango; tartean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eraikitzen ari diren Euskal Y trenbidea aipatzen du Europako txostenak, hau ere errentagarria ez dela izango azpimarratuz. Bagenekien AHT eta antzeko azpiegitura erraldoiak eraikitzen dirutza joan dela azken bi hamarkadatan Espainiako Estatuan. Baina orain, Europako eta beste hainbat erakundeetako ikerketek baieztatu egin dute....
Read MoreAutopsiarako frogak
Amiantoarekin gertatzen ari denak gero eta antza gehiago dauka gerraosteko eszenatoki ilun batekin, konpondu beharreko osasun arazo larri batekin baino. Orain jakin berri dugu Irungo familia baten historia: CAFen lan egiten zuen gizon batek bere birikak gordetzeko eskatu zuen hil aurretik, eta horri esker jakin dute amiantoa izan zela bere heriotza eragin zuena. Celestino Tolosa Irungo CAF lantegian aritzen zen galdaragile, eta 1980an gaizki sentitzen hasi zen. Hurrengo hamarkadak sufrimendu...
Read More‘De Miguel’ auzia: kopiatzeko lezioak Euskal Herritik
Cristina Cifuentes Madrilgo Autonomia Erkidegoko presidentearen curriculumak bereganatu du medioen atentzioa, nola Espainiako Estatuan hala Hego Euskal Herrian. Baina ez dugu iberiar mesetara joan behar administrazio publikoa zipriztintzen duten sinadura faltsuak eta azken orduan “fabrikatutako” dokumentuak aurkitzeko. Hemen bertan, Ebroren alde honetan, egunotan ikusi dugu hori De Miguel auziaren epaiketan. Fokua Madrilgo PPko buruzagiaren aferan jarrita dugun bitartean, Euskal Herrian...
Read More‘Kontzertismoa’, beste behin
140 urte bete dira Kontzertu Ekonomikoa sortu zela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat. Euskal erakundeek garrantzi handiz ospatu dute teorian porrot baten emaitza dena, foruen abolizioaren ondoren, gure burujabetzaren azken hondar gisa hartu izan da zerga sistema berezia. Bilboko Arriaga antzokian mila lagun inguru bildu ziren joan den astean, lehendakaria, diputatu nagusiak, alderdi guztietako ordezkariak eta patronaleko buruak barne, ekitaldi solemnean. Era berean, ETB2n Por derecho...
Read MoreRikardo Barkala: zein da Bilboko Portuko atezain berria?
Bilboko Portuko Agintaritzak Rikardo Barkala (Portugalete, 1955) izendatu du erakunde horretako presidente izateko. Kargua hartzerakoan nabarmendu dute pertsona “egokia” dela Bilboko portuan agintzeko, merkataritza itsasontzi kapitain ibili izan zelako. Baina seguruenik ondorengo ibilbidean eskarmentu handiagoa hartu du orain jarri dioten zereginerako: duela 30 urte azkenekoz itsasontzi bat gidatu zuenetik ordezkari politiko gisa aritu izan da soziedade publikotan eta 2002tik aurrera...
Read MoreLau langile hil dira Euskal Herrian, eta ez da eguraldia izan
Galdakaon autobus batek eta kamioi batek elkar jo ostean bi gidariak hil ziren ostegun goizaldean. Loiun, berriz, bi langile hilda aurkitu zituzten furgoneta batean, antza berogailuak isuritako gasek intoxikatuta. Egun bakarrean lau langile hil dira Euskal Herrian eta urtea hasi zenetik zortzi, alarma guztiak pizteko moduko tasa da. Bizkaian ostegunean izandako lau heriotzak egoera desberdinetan gertatu ziren. Hedabide nagusietan “istripuak” izan direla nabarmendu dute, hareago, zenbait...
Read MoreZer da CNA? Edesaren zartagina eskutik duen taldea
Edesa Industrialeko lantaldearen etorkizuna Luxenburgon finkaturik dagoen talde horren eskuetan dago. Baina ELA eta LAB sindikatuek salatu dutenez, apenas daukagu daturik konglomeratu horren inguruan. ELA eta LAB sindikatuek joan den ostiralean kontra-informe bat aurkeztu zuten Eusko Jaurlaritzako Lan sailean, 141 enplegu deuseztatzeko Edesa Industrialeko zuzendaritzak irekitako espedientearen kontraesanak agerian uzteko. Besteak beste, enpresa komitean gehiengoa duten sindikatuek diote CNA...
Read MoreZikuñagako paper lantegiko emakume langileen borrokak 50 urte
1967ko irailaren 9an grebari ekin zion emakume talde batek Hernaniko lantegian, soldata jaitsi zietelako eta baldintza duinak eskatuz. Garesti ordainduko zuten. Hamarkadatan oharkabean pasa den gertaera horietako bat da hau, eta noski, emakumeak dira protagonista. Hernaniko Papelera de Zicuñaga S.A lantegi handian jazo zen duela mende erdi langile borroka aitzindaria, frankismoaren betean, enpresarien paternalismoak eta botereak mugarik ez zuenean. Erregimenak guztiz kontrolatutako Sindikatu...
Read MoreCarrefour: Oiartzungo langileak estatuko ‘elefantea’ mugitzeko borrokan
Lan-hitzarmena Madrilen negoziatzeak ekartzen dizkien galeren kontra ari dira merkatalguneko 250 langileak. Maiatzaren 12, 13 eta 15ean berriz ere grebara joko dute. Eguneraketa [2017-05-11] Post hau idatzi eta 24 ordura ARGIAk iturri sindikaletatik jakin duenez Carrefourrek “fitxak mugitu” ditu eta onartu du Enpresa Batzordearekin hitz egitea. Horretarako ordezkaritza bat bidaliko du ostiralean Madriletik Euskal Herrira. Ondorioz, greba deialdiak bertan behera...
Read MoreEmakume langileak Araban, ezinbesteko irudiak
XX. mendean emakumeek lurralde horretako ekonomiaren garapenean izan zuten garrantzia erakusten du argazki erakusketa batek, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. 44 iruditan Arabako emakume langileen historia hurbilean bidaia bat eta hausnarketa. Hori da erakusketa honek proposatzen duena. Eta bisitaria konturatuko da ezinbestekoa izan zela emakumeen parte-hartzea nekazaritzan, zerbitzu publikoetan eta baita industrian ere. Oihaneder Euskararen Etxearen ekimenez paratu dute mostra, Iker...
Read More
Iruzkin berriak