1936ko Gerra garaikoak izan daitezkeen giza hezurrak azaldu dira Zubietamendin
Txaldatxur tontorraren inguruan eraikitako lubaki lerroan azaldu dira gorpuzkinak, lehenago gerra material baliotsua aurkitu duten toki berean. Larunbatean ekingo diote exhumazioari. Zubietan gerra zibileko aztarna ugari azaleratzen ari dira azken urteetan, borroka leku estrategikoa izan zen seinale. Giza hezur batzuk ere azaldu dira udaberri honetan eta 1936an Txaldatxur tontorrean borrokatu zuen soldadu batenak izan daitezkeela uste da. Errepublikarren eta faxisten arteko eraso eta...
Read MoreGernikatik Sabadellera, oroimen kolektiboaren soinua
1937ko bonbardaketez ohartarazten zuen Astrako sirena Sabadellen egin zuten, gerra garaian kolektibizatutako La Electricidad fabrikan. Gernikako bonbardaketaren 79. urteurrena gogoratu zuten asteartean ekitaldi andana baten bidez instituzio, elkarte eta herritarrek. Iraganeko genozidioak ez ezik gaur egungoak ere oso presente izan ziren egun osoan, gerratik ihesi Mediterraneoan hildako errefuxiatuen omenezko minutu bateko isilunea, esaterako. Apirilaren 29an, berriz, errefuxiatuen...
Read MoreUrumearen ama
Egunotan ikusgai dago Sagardoaren ibaiak, bizitza iturri erakusketa Hernanin. Urumea eta Oria iraganean burdinari, ontzigintzari eta merkataritzari loturiko ibaiak izan zirela ikus dezakegu haren bidez. Sagardoaren Lurraldeak, Hernaniko, Astigarragako eta Usurbilgo udalekin eta Donostiako Aquariumarekin elkarlanean antolatutako erakusketa ibiltaria da honakoa. Lourdes Odriozola da komisarioa, Euskal Herriko ontzigintzaren ikerketan aditua den historialaria, eta Urumeako Kronikari azaldu...
Read More‘Gariaren matxinada’, 250. urteurrena gogora Azpeitian
1766an herritar pobreak zerealen espekulazioaren eta jauntxoen gehiegikeriaren kontra altxa ziren Urolaldean. Matxinada sozial haren oinarriak gaur egun inoiz baino biziago daude kapitalismoaren krisiarekin. Baina jendartera “oso lausotuta iritsi da gure herriaren aletxo hau gaurdaino” diote Azpeitiko Kultur Mahaitik. Urteurrena gogoratzeko Azpeitiko herri-ekimeneko eragileak biltzen dituen erakundeak egitarau oparoa osatu du, Udalarekin eta Azkoitiko Maxixatzen elkartearekin...
Read MoreItoitz, 20 urteren ondoren
1996ko apirilaren 6an Itoitzekin Elkartasuna taldeko zortzi kidek urtegiko obren kableak moztu eta presaren eraikuntza hainbat hilabetez gerarazi zuten. 20 urteren ondoren zero gunera itzuli gara. Ez zen lehen aldia sabotaje baketsu bidez epaitegiak ilegal deklaraturiko urtegiaren obrak eteten zituztela, ezta azkena izango ere –bi urte geroago 54 makina izorratu zituzten bi emakume ekintzailek–; baina seguruenik presako hormigoia garraiatzeko kable handi horiek moztea izan zen ekintza...
Read MoreEuskaldun pobreak barregarri utzi zituen komedia
Ez da Madrilgo plaza nagusiraino joan behar behartsuenganako jarrera umilianteak ikusteko. Nahikoa da Euskal Herrian 250 urte atzera egitea: El borracho burlado-k ederki laburbiltzen du orduko eta gaurko eliteen umore zanpatzailea. Iñigo Aranbarrik aurkeztu berri du Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna (Pamiela, 2016) saiakera edo “artefaktu literarioa”, prentsaurrean Jose Luis Otamendi liburuaren sarrera egileak deskribatu moduan. Peñafloridako kondeak idatzitako El borracho...
Read MoreMartiodako dorrea, harriz harri
Arabako Hurtado de Mendozatarren dorretxearen egoera kaskarrak kezka sortu du. Ondare Babesa arkeologia taldeak argazki bidez dokumentatu du Erdi Aroko eraikin historikoa. Gasteizko Martioda herrian lekututa, arro ageri izan da zortzi mendetan Hurtado de Mendozatarren dorretxearen soslaia. Eraikin erraldoia toki estrategikoan jaso zuten Erdi Aroan, XVI. mendean kartzela gisa erabili izan zen, baina gerora izaera militarra galdu eta jauregi bihurtu zen. Duela 40 urte Arabako Aldundiaren esku...
Read MoreSan Joan baleontziaren erreplikak UNESCOren babesa izango du
Albaola itsas kultur faktoriaren esanetan, proiektuaren “filosofiak” erakarrita jarriko du bere zigilua munduko ondareaz arduratzen den erakundeak. Pasaian eraikitzen ari diren XVI. mendeko San Joan baleontziaren erreplikak babes garrantzitsua jaso du. UNESCOren irudia erabili ahal izango dute proiekturako, Gipuzkoako Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Pasaiako Udaleko eta Albaolako ordezkariek asteazken goizean prentsaurrean azaldu dutenez. Xabier Agote Albaolako kidearen esanetan ondarearen...
Read More“Garaipen txiki eta ez horren txikiak izan dira, baina oraindik asko dago egiteko”
Euskararen Egunak ekimenean Hernanin antolatutako Trantsizioak argazki erakusketa gidatuan entzun genuen esaldi horrek ederki laburbiltzen du 40 urteotako ibilbidea. Abenduaren 3aren bueltan Hernanin osatutako egitarau zabalaren barruan ARGIAren Trantsizioak erakusketa izan da ikusgai egunotan bertako Kultur Etxean, Euskal herriko historia hurbilean izandako eraldaketa sozial eta politikoak islatzen ditu argazkien bidez. Euskararen Egunak ekimena antolatzen duen taldearekin elkarlanean, bisita...
Read MoreGlaziarrak urtu direnean azaldu dira gerraren miseriak Alpeetan
Italiako Trento eskualdean Lehen Mundu Gerrako arrastoak agerian geratu dira izotzek atzera egitearekin. FICAB zinema jaialdian ikusi ahal izango da kasua, gaur Irunen. Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren XV. edizioak aurrera darrai eta larunbatean jakingo dugu zein den aurtengo lan saritua. Bitartean, historia eta arkeologiari loturiko hainbat dokumental (egitaraua – pdf) ikusteko aukera dago oraindik, tartean, ostegunean Irungo Carlos Blanco Aginaga liburutegian...
Read More
Iruzkin berriak