Barrikadetako oihartzuna
Ez, ez da egunotan Katalunian bizitzen ari direnaren lehen lerroko kronika baten izenburua. Madrilen 1854an publikaturiko egunkari batena baizik: El Eco de las Barricadas. Hoja democrática. Aurreneko sozialista eta errepublikar espainiarren topaleku izan zen kazeta hura, monarkiaren eta orduko agintarien kontrako herritar matxinadatik sortua. 1854ko uztailean Madrilgo kaleak barrikadaz bete ziren, baita Bartzelonakoak ere, preso politikoentzako amnistia eta “konstituzio” atzerakoia bertan...
Read MoreGerrak, makinak eta pertsonak
CAFeko enpresa batzordeak berretsi du Jerusalemgo tranbia ez eraikitzeko jarrera. Otsailean, Beasaingo tren konpainia lizitazio lehian sartu zenean, langileak aurka agertu ziren esanez ez zutela parte hartu nahi giza eskubideak errespetatzen ez dituen proiektu batean –palestinar lurraldeetako judutarren asentamendu ilegalak lotuko ditu tranbiak–. Europako beste konpainia garrantzitsu ugarik ez bezala, CAFeko enpresako zuzendaritzak aurrera egin zuen ordea, eta abuztuan Israelek 500...
Read More1979ko Tuterako gertaerak: Espainiako Gobernuak “harreman estuagoa” eskatu zien AEBei tiro poligonoa erabiltzearen truke
Tuteran poliziaren erasoa gertatu eta Gladys Del Estal hil baina lau aste lehenago, Manuel Gutierrez Mellado Espainiako presidenteordeak AEBetako goi ordezkari batekin hitz egin zuen Bardeako tiro eremuaren inguruan. Zer ari ziren negoziatzen? Zer zegoen jokoan Erriberako bazter hartan, festa baketsu bat tragedia bihurtarazteko? 1979ko ekainaren 3an mugimendu antinuklearrak Tuteran antolaturiko jaialdian poliziak zentzurik gabeko oldarraldia hasi zuen festa giroan zegoen...
Read MoreGerretako ikusezinak
Ahotsak: Hernaniko emakumeen testigantzak dokumentala lehen aldiz ikusteko aukera izan genuen joan den astean. Jadanik ezaguna zaigun Ahotsak.eus proiektuak sarean eskura utzi digun ondaretik abiatuta, Beñat Iturrioz zinegileak historia ikusezin hori bildu eta emakumeek garai zailenetan izandako paper garrantzitsua agerian utzi du. Hernaniko Udalak “andreen iragan biziaz” antolatutako ekimenaren baitan egin zen emanaldia, eta horren aurretik emakumeek lan munduan izandako esperientziak ere...
Read MoreBosniar errefuxiatuak Euskal Herrira etorri zirenekoa
Europak bizi duen errefuxiatu eskaera uholdearen aurrean Euskal Herriko hainbat erakunde publiko horiek hartzeko prest agertu da egunotan. 1992an ere bosniarrak izan ziren gurean, sei hilabetez, gerra amaitu artean ustez. Baina gerra ez zen amaitu. Irudi hau Argia Egunaren bezperan Oñatin zabalduko dugun Trantsizioak erakusketan ikusgai egongo diren 250 argazkietatik bat izango da. Leire Arzuagak hartu zuen 1993ko urrian Markinan. Bosniar familia horiek ihesi joan ziren beren sorterritik,...
Read MoreSoluzio militarra giza trafikanteen kontra? Iraganeko lezioak
Europar Batasunak laguntza eskatu dio NBEko Segurtasun Batzordeari, Mediterraneoko etorkinen trafikoaren kontra egiteko. Trafikanteak dituzte orain jomugan. Baina iraganean europarrak izan dira giza trafikante handienak, eta euskaldunok ere badugu gure partea. Federica Mogherini Europar Batasuneko diplomazia buruak Nazio Batuen Erakundeari eskatu dio plan militar bat diseinatu dezala Mediterraneo hegoaldeko kostan etorkinak garraiatzeko ontziak antolatzen dituzten “mafien” kontra. Ontzi...
Read MoreHabanako espaloi lurmenduak
Kuba eta AEBek euren arteko harremanari berriz ekingo diotela iragarri zutenetik hilabete igaro da, eta hilaren 21 eta 22an herri horietako ordezkaritza bana bilduko dira lehen aldiz Habanan, immigrazio politikaz eta harreman diplomatikoez hitz egiteko. Zer arnasten da ordea Neptuno kaleko lokaletan? Zer La Rampako espaloietan edo Malekoian? Urtetan Kubako agintari nagusietakoa izan den Ricardo Alarcónek esan du Obamak historiari “timoi-kolpea” jo ziola 2014ko abenduaren 17an. Egun...
Read MoreDinamita gehiago Okzitaniako Tolosan
Okzitaniako Tolosako AZF enpresan 2001ean gertatutako leherketaz ikerketa baten berri eman du Sud Ouest egunkariak. Ikerketaren emaitzek hankaz gora jartzen dute orain arteko bertsio ofiziala, istripu kimikoa izan zela dioena. Laurent Jacob ingeniariaren ikertaldeak dio ondoko enpresan izandako isuri batek sortu zuela leherketa-katea. Zergatik sortu zen ordea isuria? Galdera horri ezin diotela erantzun diote, atentatuaren hipotesiari berriz ere atea irekiz. Ikerketak hautsak harrotu ditu, eta...
Read MoreGreziar paradoxa
Bi eguneko greba orokor batek geldituta eta Syntagma plazan gertaturiko istilu larriek aztoratuta, Atenas 2007an hasitako finantza krisiaren ondorioen ispilu da momentu honetan. Irudiek dena adierazten dute (Argia.com-en atzo arratsaldean ikusi ahal izan genuen zuzenean): ke-boteek bataila epiko bateko osagaiak ematen zuten, poliziek panpina mantsoak ziruditen Zeusen haserrealdiari ezin eutsirik… Bart arratsaldean ehundaka gaztek barrikadak jaso zituzten plazako kale inguruetan,...
Read More“Japoniako krisia Txernobyl da, kamera geldoan”
Esaldi hori irakurri diogu Marcel Coderch ingeniariari, El Temps egunkarian (1397 zk) egin dioten elkarrizketan. Energia kontuetan aditua izateaz gain, Kataluniako Generalitatearen Garapen Iraunkorreko Aholku Batzordeko kide ere bada Coderch, eta esaldi gorriak bota ditu: “Uste dut honek guztiak eszenatoki okerrenean amaituko duela”, “Frantziako gobernuak esan du: Txernobyl baino okerragoa izan liteke”. Gemma Aguilera kazetariak egindako elkarrizketa laburra da, baina Coderchek...
Read More
Iruzkin berriak