Sakanan ere hondakin organikoentzako aukera ezberdinak
Legazpiko Udalak hondakinen bilketa bikoiztua egiteko hartutako erabakiak errauste zaleak jokoz kanpo dauzka. Materia organikoa biltzeko aukera ezberdinak eskaintzeak, dekapitatu egin du atez atekoari beldurra haizatzeko diskurtsoa. Sakanan atez atekoa aurki jarriko dute, eta hemen ere herritarrari hasieratik aukera ezberdinak eskainiko dizkiote organikoa bildu edo kudeatzeko. Aitor Karasatorre Sakanako Mankomunitateko lehendakariarekin izandako elkarrizketa argitaratuko dugu hurrengo astean,...
Read MoreTxatarraren hautsetik babesteko sareetako bat erori egin da Pasaiako portuan
Pasaiako portuko agintaritzak 137.000 euro inbertitu zituen txatarraren hautsa harrapatzeko balio duen “kutsaduraren kontrako sistema sofistikatuan”. Ez du negua iraun. Ezarritako bi sareetako bat jadanik ez dago (ikus. argazkia), eta bestea baxuegia da inguruko etxeak babesteko. Pasaiako portuak 2012ko uztailean iragarri zuen bere webgunean paratutako prentsa oharrean hainbeste kalte eragiten duen txatarraren hautsetatik babesteko 11 metroko garaiera eta 50 metroko zabalera zuten bi sare...
Read MoreDirua ez da zerutik erortzen
Radio Euskadiko gaur goizeko tertulian hizlarietako batek azpimarratu du behin eta berriz: dirua ez da zerutik erortzen. Hori gogoraraztera joan omen da Angela Merkel Madrilera, espainiarrei (eta euskaldunoi) esan die ezin dela gastatu produzitzen dena baino gehiago. Etxekolan horiek agindu ditu Merkelek, Europako nagusiak. Europako Inbertsio Bankuak (EIB) Zubietako erraustegia finantzatuko duela ere entzun dugu gaur irratian, 195 milioi euroko kreditua emango dio Gipuzkoako Foru...
Read MoreMutiloa
Internet, erakunde politiko, enpresa eta bestelako lobbyen etsai bihurtu da, eta ez gara hemen Wikileaksen filtrazioez ari. Egia da kasu askotan manipulaziorako eta intoxikaziorako tarte uzten duela sareak, baina beste askotan informazio baliotsua aurki daiteke. Handi-mandiek informazioa tantaka sakabanatzen dute, eta distortsionatu egiten dute, herritarrari gardentasun itxura eman, baina ezer ez kontatzeko. Noiz edo noiz kazetari edo ikerlariren bati okurritzen zaio itsasoan arrantza egitea,...
Read MoreAtez ateko hondakin bilketa: aldekoak eta kontrakoak aurrez aurre
Atez ateko bilketak eta erraustegiek bultzaturik, Euskal Herrian azkar ari da zabaltzen hondakinen inguruko eztabaida. Maiatzaren 9an hasi ziren hondakinak atez ate biltzen Hernanin, %80ko birziklapena lortzeko helburuarekin. Usurbilen eta Oiartzunen ere biltzen dira hondakinak modu horretan. Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatea eta Andoni Amonarraiz zinegotzia, aurrez aurre jarri ditugu, sistema horren inguruko begirada praktikoa eman dezaten. Elkarrizketa osoa aste honetako ARGIAn...
Read MoreSasieta Mankomunitateak atez atekoa aztertuko du
Gipuzkoako Goierriko herriak biltzen dituen Sasieta Mankomunitateak atez atekoa eskualde horretan ezartzeko bideragarritasuna aztertuko du. Akordio hori sinatu zuen joan den ekainean mankomunitateko batzorde exekutiboak, nahiz eta oraindik ez den ofizialki aurkeztu, Sasietako batzar orokorretik pasa behar baita lehenik. Akordioa baina, Interneten kontsultatu liteke (pdf) eta bertan esaten da “gaikako bilketa egiteko beste modalitate batzuk” aztertuko dituztela, “bereziki atez ate bezala...
Read MoreBizi naizen herrian
Bizi naizen herrian dena da posible, zioen Colinak. Ni bizi naizen herrian ere bai. Gure herria aurrerakoia eta puskatzailea izan da beti. Gure herriaren izena daraman antzezlana “puskatzailetzat” hartu zuten; bataille bat eta guzti gertatu zen askatasunaren defentsan. Eta karlisten garaian hortzak erakutsi zituzten “karken” kontra… Bombaquin granadac naste carcac len ere bastante tira izandu dituzte; baldin erriya purrucatuta artzia badute uste, beste maquiña bat urte pasa...
Read MoreZubietara “erreusa besterik ez” da iritsiko?
Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren inguruan hainbat albiste izan da aste honetan: Errauste plantaren kontra aurkeztutako 2.075 helegiteak, bosgarren edukiontzia zabaltzeko Hondakinen Partzuergoaren asmoak, Usurbilgo erreferendumaren data… Gaur Zubietako erraustegiaren inguruko hainbat xehetasun eman ditu Hondakinen Partzuergoko kudeatzaile Ainhoa Gonzalezek Berria egunkariko erreportaje batean. Partzuergoko ordezkariak azaldu duenez kokapenaren inguruan izan dituzte zailtasun gehien:...
Read MoreGripea eta gizarte kontrolaren kontraesana
Gizarte kontrola, kontzeptu kontraesankorra da. Egin al da horren inguruko benetako eztabaidarik? David Zapiainek berriki argitaratu duen Gizarte kontrolaren aldaketak (Deustuko Unibertsitatea, 2009) lanean garbiro dio kontrol oldarkorraz gain –zigortzailea, alegia–, kontrol prebentiboa izan dela historian zehar. Esaterako, XVI. mendetik ospitaleak kontrol sozialerako mekanismo bilakatzen dira, kontrol prebentiboa, esan nahi da. Horrela, Aro Modernoko Gipuzkoan –probintzi horretan...
Read More
Iruzkin berriak