Repsol, demonioak hemen eta han
Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten zozomikoteok… Eta behin belearena egiten hasita, beretzako moldatu du desazkundearen defendatzaile askoren printzipioa: “Decarbonizing is not electrifying”. Trantsizio energetikora hurbilketa ideologikoa egiten ari...
Read MoreCarrero Blanco, frankista eta esklabista baten perfila hiru koplatan
50 urte bete dira ETAk Madrilen Luis Carrero Blanco hil zuela, 1973ko abenduaren 20 hartan lehergailu batekin bere autoa airetik bidalita. Hilketa horrekin ETAk frankismoa herren utzi zuela esan ohi da, Carrero Blanco Francisco Franco diktadorearen oinordekoa izango zela garbi zegoelako, eta ondorioz, atentatuak erregimenaren erorketa azeleratu zuela diote historialari gehienek. Horrek, eta Eva Forestek hain ederki kontatu zigun Txikia komandoren Ogro operazioaren ikusgarritasunak, seguruenik...
Read MoreOndarretako epaile frankistaren aitorpena: “Gupidarik gabe fusilatu behar dira denak”
1936ko udazkenean Hernanin eta Oiartzunen frankistek egindako zientoka hilketen arduradun nagusiena izan zen Ramiro Llamas komandante eta epailea. Hilabete gutxira jendaurrean publikoki adierazi zuen fusilatze horien inguruan pentsatzen zuena; diskurtso beldurgarri hori oso osorik aurkitu dugu Gaceta de Tenerife egunkarian: “Harro nago naizenaz (…) eta nire zerbitzuak behar dituzten tokira noa, frontean eta erretaguardian” 1936ko azaroaren 13an, Tolosako espetxean zeuden 20...
Read MoreEsklabotzaren gaiarekin, ‘The Guardian’ Kataluniako ispiluari begira… eta Euskal Herrian zer?
Pasa den astean The Guardian egunkariak mundu osoari bira eman zion albistea kaleratu zuen. Haren jabeak mea culpa egin eta egunkariaren sortzaileek esklabotzarekin izandako loturagatik eragindako kalteak konpontzeko neurriak iragarri zituen, tartean 11,4 milioi euro bideratzea Amerikako kotoi eta azukre sailetan esklabo izandako ondorengoen komunitateetara. Manchesterreko enpresari batzuek sortu zuten The Guardian, eta egunkaria sortu bezala, Ingalaterrako ehungintza industrian buru-belarri...
Read MoreDonostiako burges “modernoek” nola egin zuten dirua?
Koldo Mitxelena Kulturunean erakusketa zabal bat dago ikusgai Donostiako familia entzutetsuenetako bateko kideek ateratako argazkiekin: Aurrera eginez deitu diote. José Brunet Berminghamek XIX. mendearen azken herenean ateratako dozenaka argazkiz dago osatuta eta benetako altxorra dira hiriak izandako “hirigintza-eraldaketa handiena” ikusteko. Garai haietan egin ziren azpiegitura obrez gain, donostiar burgesen bizimodua islatzen duten argazkiak ere badaude, Bruneten birbiloba batek, egun...
Read More
Iruzkin berriak