Angelu itsua
Hasiera » Urko Apaolazaren bloga - Angelu itsua

Pontes ez, baina zubia bai

2013-12-23  //  Kulturgintza, Musika  //  Iruzkinik ez

pontesAspaldi halako batera joan gabe. Groseko kafetegi erraldoi horretan ohi baino euskara gehiago, pertsonalitate zenbait eta gau musikatu bati ekiteko prest zegoen jende ugari. Denok Kursaaleko kubo handian sartu eta Sortuko Dira Besteak emanaldiaz gozatzeko irrikaz, Dulce Pontesen ahots malenkoniatsuaz bustitzeko gogoz. Ez zen dena antolatzaileek nahi bezala irten, baina aho-zapore bikaina eraman genuen etxera.

Lehenengo ezustea megafoniak: Dulce Pontesek ezingo zuela kantatu esan zigun ahots batek, osasun arazoak medio. “Guk dena emango dugu” esan ziguten han bildutako musikari eta abeslariek. Eta hala izan zen. Olatz Prat izan zen niretzako bigarren ezustea. Fadoa zergatik den unibertsala ulertarazi zigun guztioi. Pontes ez zen han, baina Pontes entzun genuen Harkaitz Canok euskaraturik. Ez zitzaion lan samurra egokitu azpeitiarrari, agian horregatik jaso zuen gaueko txalo zaparrada handienetako bat. Kontzertua mokaduz mokadu jan genuen han ginenek. Konturatzerako igaro ziren bi ordu eta postrearen zain ginen jada. (gehiago…)

“Atención atención Martín Villa es un….

2013-12-06  //  Gizartea, Historia, Politika  //  Iruzkin bat

Argentinako epaileak frankismoan Martín Villari egotzi dakizkiokeen hilketen inguruko informazioa eskatu du

Argentinako epaileak frankismoan Martín Villari egotzi dakizkiokeen hilketen inguruko informazioa eskatu du

…cabrón”. Halaxe kantatzen genuen, txikiak ginela, Extremadurara gurasoekin joaten ginenean. Isiltzeko esaten ziguten azkar demonio, hura ez zen Euskadi.

Rodolfo Martín Villa, besteak beste 1976etik 1979ra Gobernazio ministro izandakoa. Nork esango lioke urte haietan egindakoagatik gaur azalpenak eman beharko zituenik? “Bekatu ugari egotzi ahal zaizkit, batzuk mortalak. (…) Baina lasai nago, ez dit lorik kendu minutu bakar batez ere”, adierazi du Catalunya Radion frankista ohiak.

(gehiago…)

María Servini: “Txilek ez zigun estradizioa eman, eta hara joan ginen inputatuei deklarazioa hartzera”

2013-12-04  //  Politika  //  Iruzkinik ez

Frankismoaren krimenen kontrako auzia daraman Argentinako María Servini epailea elkarrizketatu dute Radio Euskadiko Ganbara saioan.  Servinik ez du esan zer egingo duen Espainiako Gobernuak Pacheco eta Muñecas torturatzaileen estradizioa ukatuz gero, baina aurrekari batzuk iradoki ditu:

“Auzitegi honek ikertu zuenean Prats generalaren eta bere emaztearen heriotza, Txilek ez zigun estradizioa eman eta hara joan ginen inputatuei deklarazioa hartzera. Baina gero Txilek [errudunak] epaitu zituen, Argentinako Errepublikan egindako ikerketan oinarrituta”.

Elkarrizketaren audioa:


(gehiago…)

“Gero arte gangster”

2013-11-11  //  Gizartea  //  Iruzkinik ez

David Fernandezek sandalia eskuan, Iraken eragindako hildakoak eta Espainian sortutako "hondamendia" leporatu dio Rodrigo Ratori (Argazkia: Ara.cat)

David Fernandezek sandalia eskuan, Iraken eragindako hildakoak eta Espainian sortutako “hondamendia” leporatu dio Rodrigo Ratori (Argazkia: Ara.cat)

CUPeko diputatu David Fernandezek Rodrigo Rato Bankiako presidente ohia gogor estutu du Kataluniako Parlamentuan, afera horretaz egiten ari ziren kontrol batzordean. Sandalia bat eskuan zuela “Beldurrik ez al duzu?” galdetu dio, “Zeini, zuri?” bankariak arrapostu , “Ez, egunen batean jendea nazkatzeaz. Gero arte, gangster!”.

Gertaeraren bideoa:

Petronorreko geldialdian, ordu estra asko eta segurtasun gutxi

2013-10-09  //  Ekonomia, Uncategorized  //  Iruzkinik ez

Petronorreko enpresa kontratistetako langileak, lan baldintza hobeak aldarrikatzeko bilkura batean. Findegiaren geldialdian 800 azpikontratatu gehiago ariko dira "hobekuntza" lanetan eta ordu estra ugari sartu behar izango dituzte.

Petronorreko enpresa kontratistetako langileak, lan baldintza hobeak aldarrikatzeko bilkura batean. Findegiaren geldialdian 800 azpikontratatu gehiago ariko dira lanean eta ordu estra ugari sartu behar izango dituzte. (Argazkia: TU)

Petronorrek Muskizen duen findegiaren zati bat gelditu du hainbat astez “hobekuntza” lanak egiteko. Bertako langileek diote “segurtasun estandarrekin zerikusi gutxi duten ordutegiak” egin beharko dituztela. (gehiago…)

Frankismoko torturatzaileak hedabide espainiarren jomugan

2013-10-08  //  Gizartea, Politika  //  Iruzkinik ez

Antonio Gonzalez Pacheco Billy el Niño non zegoen eta nola bizi zen azaldu zuen El Mundok argitaratzen duen Crónica astekariak, argazki eta guzti. Orain Interviú-k Jesús Muñecas guardia zibil ohiaren egungo berri dakar erreportaje zabal batean, Anparo Arangoaren torturen argazki eta guzti. Torturatzailea eta torturatua, biak aldamenean, ikaragarri gogorra da irudi hau:

Jesús Muñecasen egungo irudia argitaratu du "Interviú"k, ARGIAk bere garaian kaleratutako Anparo Arangoari egindako torturen argazkien ondoan.

Jesús Muñecasen egungo irudia argitaratu du “Interviú”k, ARGIAk bere garaian kaleratutako Anparo Arangoari egindako torturen argazkien ondoan.

(gehiago…)

Demokrazia zuzena ezartzeko urratsak eman nahi ditu Donostiako Udalak

2013-10-02  //  Gizartea, Politika  //  Iruzkinik ez

Martutenen uholdeak saihesteko planaren kontra egindako ekintza (argazkia: Martuteneko auzo elkartea)

Martutenen uholdeak saihesteko planaren kontra egindako ekintza (argazkia: Martuteneko auzo elkartea)

Ostiralean partaidetza zuzenaz jardunaldiak hasiko dira Donostiako Miramar jauregian. Jardunaldiak, zer esan handia emango duen prozesu baten atariko dira, Udalak arau organikoak aldatzeko aukera jarriko baitu mahai gainean, demokrazia zuzeneko elementuak txertatu eta herri galdeketak sistematizatu aldera.   (gehiago…)

Atzeraldi kezkagarria

2013-10-01  //  Politika  //  Iruzkinik ez

Aspaldi ikusi gabeko irudiak gure herriko kaleetan. Bat-batean 90eko hamarkadara itzuri garela esango nuke: borrak, pilotakadak, bala zorroen hots metalikoa, karrerak, oihuak, odola… Atzokoa “atzeraldi kezkagarria” zela esan zuen EAJk. Bistan da baietz.

 


(gehiago…)

Torturatzaileak atxilotzeko agindua 48 orduz “bahitu” zuen fiskaltzak

2013-09-27  //  Politika  //  Iruzkinik ez

Izquierda Unidako koordinatzaile nagusi Cayo Larak Twitterrez salatu du auzia Fernando Andreu epailearen eskuetan ez erortzeko maniobratu zuela Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak. Andreu nazioarteko zuzenbidean aditua dela dio Larak. Europa Pressek ohar bidez zabaldu du Cayo Lararen salaketa.

1. La Fiscalía retuvo 48 horas la orden de detención de los policías franquistas para poder entregarle la causa al juez Ruz

— Cayo Lara (@cayo_lara) September 26, 2013

(gehiago…)

Jesus Muñecas: “Anparo Arangoaren ustezko tratu txarrak ezin izan ziren frogatu, gertatu ez zirelako””

2013-09-20  //  Politika  //  Iruzkinik ez

Jesus Muñecas, 1981ko otsailren 23an estatu kolpea eman zuen guardia zibil taldearekin. Apenas egin zituen urte batzuk "kartzela" militar batean.

Jesus Muñecas, 1981ko otsailren 23an estatu kolpea eman zuen guardia zibil taldearekin. Apenas egin zituen urte batzuk “kartzela” militar batean.

Jesus Muñecas guardia zibil ohiak Estrella Digital atariari esan dio ETAren mehatxuengatik aldatu zutela 1976an Tolosako kuarteletik eta ez Anparo Arangoaren tortura kasuengatik. Argentinako Servini epaileak bera atxilotzeko agindu du 1968an Andoni Arrizabalaga Itziarren Semea torturatzeagatik. (gehiago…)

25 / 37«Aurrekoa10202425262730Hurrengoa»

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA