Angelu itsua
Hasiera » Urko Apaolazaren bloga - Angelu itsua

Urriaren 12an jai? Frankismoko esklaboen barrakoiak garbitzeko auzolana Lezon

2018-10-11  //  Historia  //  Iruzkinik ez

Jaizkibelgo errepidea egiten ibili ziren gerraosteko trabajadoreen barrakoiak txukuntzen segituko dute Lezoko elkarte memorialista nahiz ekologistek “hispanitatearen” egunean.

 

Egunero lanera, eskolara edo mendira joateko erabiltzen ditugun bide eta etorbideetako askoren asfalto azpian frankismoko preso errepublikarren izerdi eta odola dago. Horietako bat da Lezotik Hondarribira doan GI-3440 errepidea, erregimenak nahieran eta modu gupidagabean erabilitako  zientoka esklabok egina.

Errepidea egiten jardun zutenek lo egiteko erabilitako barrakoiak sasitzatik eta ahanzturatik berreskuratzen ari dira herri hartan azken urteetan, eta urriaren 12an –baita urriaren 20an ere–, jai egin beharrean auzolana antolatu dute, Piztu Lezok, Lezoko Ekoloji Taldeak eta Etxetxo memoria historikoaren taldeak.

(gehiago…)

Gero eta zaharragoak gara, gero eta solidarioagoak izan behar dugu

2018-10-02  //  Ekonomia, Gizartea, Uncategorized  //  Iruzkinik ez

Bizi itxaropena orain baino askoz gehiago igo da azken mende eta laurdenean, sistemaren kolapsorik ekarri gabe. Irudian, pentsiodunak protestan Bilbon (arg: Foku /Jaizki Fontaneda)

Bilboko udaletxe aurrean txistu eta oihu artean hartu zituzten Magdalena Valerio Espainiako Lan ministroaren hitzak astelehenean: “Gobernuak ezin du konpromisorik hartu”, esan zuen 1.080 euroko gutxieneko pentsio duinaren aldarrikapenaren aurrean.

Euskal Herrian pentsionistak erakusten ari diren indarraldia itzela da, eta astelehenean beste behin Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian bildutako milaka lagunak dira horren erakusgarri. Ministroen agenda mugitu eta Gobernuak presiopean jartzea lortu dute. Toledoko Itunean ere pentsioak KPIren arabera igotzea onartu behar izan dute alderdi guztiek.

Baina neurri hori ez da nahikoa pentsiodunentzat, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezinbestekoa da bizitza duin bat eramateko, eta ez diote haiek, Europako Eskubide Sozialen Kartak baizik.

Badira ordea aspaldion eta, are gehiago oraingo protesta egoera aprobetxatuz, pentsio sistema publikoaren “jasangarritasuna” zalantzan jartzen dutenak. Argudio nagusi bat erabiltzen da horretarako: gero eta zaharragoak gara.

Hori da, esaterako Nuria Lopez de Guereñu Confebaskeko idazkari nagusi ohiaren ustea. Euskadi Irratiko iritzi tartean hitz egin du, asteleheneko pentsiodunen olatu masiboa gertatu baina ordu batzuk lehenago.

Azken 40 urtetan bizi itxaropena hamar urte hazi dela gogorarazi du Lopez de Guereñuk, “gastu gero eta handiagoa”, alegia.

Baina bizi itxaropenaren hazkuntza ez da gaurko kontu bat, Espainiako Estatuan 120 urtez hazi da, orain baino erritmo handiagoan. Juan Antonio Fernández Cordón demografoaren arabera, hurrengo 35 urtetan azkeneko 35 urtetan baino gutxiago haziko da gainera. Honen ustez, ekonomista neoliberalek erabiltzen duten tranpa da zaharkitzearena, pentsio publikoaren irudia kaltetu eta pentsio pribatu partikularrak sustatzeko. Nork bere astoari arre?

Pentsiodunek ministroen agenda mugitu eta Gobernuak presiopean jartzea lortu dute euren mobilizazioekin (arg: Foku / Luis Jauregialtzo)

1958 eta 1977 urte arteko baby boom-ean jaiotakoak orain hasiko dira jubilatzen, hori ei da problema. Baina belaunaldi horren kotizazioei esker hornitu dira Espainiako Aurrekontu Orokorrak urte luzez eta sortu da “pentsioen itsulapikoa”. 1977tik langileek 843.000 milioi euro ekarri dituztela kalkulatu izan da.

Itsulapikoa ordea hondarretan dago, eta pentsio sistemaren defizita 19.000 milioi eurokoa da. Baina kotizazioetatik ekarritako dirua soilik pentsioak ordaintzeko erabiliko balitz –eta ez zeharkako beste gastu batzuetarako–, defizita 7.000 milioi eurokoa litzateke Economistas Frente a la Crisis kolektiboaren arabera; Espainiako BPGa kontuan edukita zifra onargarria.

Nola ordaindu  gainerakoa? Aurrekontu Orokorren bidez agian –defizitaren langa hor dagoen arren–, baita egungo langile prekarioen kotizazioa hobetuz ere, eta jakina, zergak erabiliz.

“Edozein sistema, publiko zein pribatuk, ez luke enpresen lehiakortasuna mugatu behar”, jo du abisua Lopez de Guereñuk. Bere esanetan, Espainian kotizazio sozialen %73 enpresen ekarpenei dagokio, eta Europar Batasuneko batez bestekoa %58 da. Ahaztu zaizkio enpresa horiei Gizarte Segurantzak ematen dizkien hobariak –kasu askotan iruzur direnak Baleren Bakaikoak dioen gisan– eta ahaztu zaio esatea Espainiako presio fiskala Europakoa baino askoz baxuagoa dela edo EAEn sozietate zerga hamar urtean erdira jaitsi dela, bere alderdiak (EAJ), PPrekin egindako itunei esker.

Nolanahi ere, beste parametro batzuetan jarri beharko genuke begirada. Gogoan eduki behar dugu krisiak gogorren jo duenean pentsiodunak izan direla familia askoren sostengu bakarra, eta haien laguntzari esker kontsumitu dutela herritarrek enpresek ekoitzitakoa. Ez gara lehiakortasunaz ari (demoniozko hitza!), belaunaldi arteko solidaritateaz ari gara.

Hamar urte krisian… eta kasino globalaren pitzadurak hor jarraitzen du

2018-09-14  //  Ekonomia, Uncategorized  //  Iruzkinik ez

 

2008ko irailaren 15ean Lehman Brothersek kiebra onartu zuenean paradigma eta uste asko ere hondoratu ziren berarekin. Atzeraldi Handia-ren hasiera izan zen, nahiz eta finantza kapitalismoa aspaldi zebilen sistema irrazional baten mamua begiztatzen etxe-orratz distiratsuetan islatuta. Agintariek, egoera bideratu beharrean okertu egin dute: jendea ari da krisia pagatzen eta bankuek jarraitzen dute erruleta arriskutsuaren jokoan.

(gehiago…)

Turismoaren beste balantze bat

2018-08-30  //  Ekonomia  //  Iruzkinik ez

(Argazkia: Eusko Jaurlaritza / Irekia)

Apartamentu turistikoetako egonaldiek %27 egin dute gora Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan aurtengo uztailean, iazkoarekin konparatuta. Eustat-ek egindako azken “turismo-balantzearen” arabera, orotara 355.930 sarrera erregistratu dira lurraldeotako hotel, ostatu eta landa-etxeetan. Gurera etortzen diren turisten motibazio eta diru-ekarpenen berri ere badakigu Eusko Jaurlaritzaren Ibiltour ikerketari esker: pertsonako eta eguneko 104 euroko gastua egiten dute aisialdira datozenek.

“Kalitatezko” turismo ereduaz hitz egiten da maiz, baina hori neurtzeko gaualdi kopuruak edo sosak edukitzen dira kontuan. Balantzean ez dira beste adierazle batzuk sartzen, turistifikazioaren ondorioz gertatzen direnak: espazio publikoa kontsumorako mugatzea, higiezinen espekulazioa, lan-prekarietatea… Adibidez, LABek salatu berri du Donostiako autobus turistikoko langileen egoera jasangaitza dela, behin behineko kontratu eta etengabeko ordu aldaketekin.

Eta ingurumena zer? Zein da turismo masiboaren aztarna ekologikoa? Alternativas Económicas aldizkariak azaldu digunez, NBEren arabera turismoa da munduan isurtzen diren negutegi-efektuko gasen %12,5aren erantzule. Bocaray paradisuko irlara sartzea debekatu egin du Filipinetako Gobernuak, hango itsas bazterrak kutsatuta daudelako urtero bi milioi turista jasotzeagatik; Bartzelonara iristen diren kruzeroen fuel-oilak eragindako kalteaz ere ohartarazi digute… Noiz arte ikusiko ditugu Algorri edo Sakonetako flyschak osorik?

Badaude masa turismoari aurre egin dioten lurraldeak. Korsikan, adibidez, pentsaezina litzateke Scandolako natur erreserban Guggenheim bat planteatzea edo Bonifaciu hirira sartzeko metro pasantea eraikitzea. Korsikar abertzaletasunean txertaturik dago natur ondarearen defentsa –FLNC-k askotan eraso zituen higiezinekin negozioa egin nahi zuten atzerritarren ondasunak–; horri esker iraun du beren kostaldeak hormigoizko marrazoen mehatxutik salbu.

Donostiako Kontxa jende lepo (ezkerrean) eta behiak Korsikako Prupia ondoan dagoen Portigliolo hondartza ezagunean (eskuinean).

Inork esan dezake hortik datorkiela korsikarrei atzerapen ekonomikoa. Aldiz, beraiek diote frantziar gobernuak baztertu egin dituela eta horregatik eskatzen dute eskumen gehiago, “batez ere fiskalitatean, tresna giltzarria higiezinen espekulazioari aurre egiteko”, azaldu du Gilles Simeoni Pè a Corsica-ko buruzagiak Gara-n.

Bitxia da, hemen badugu zerga-ahalmena, baina espekulazioari aurre egin ordez, desarautze neoliberalena defendatzen duen apartamentu turistikoen Aparture patronala saritzen dugu, Gipuzkoako Aldundiak egin bezala, “turismo ereduan berrikuntzari eskaintzen dion balioagatik”. Ez, Portiglioloko hondartzak ez du zerikusirik gure Kontxa saturatuarekin.

Frankismoa deseraikitzeko lanak

2018-07-19  //  Historia  //  Iruzkin bat

Hamarkada luzez errukirik gabe herritarrak erreprimitu zituen Francisco Franco diktadorearen hezurrak Erorien Haranetik ateratzeko eztabaidak, agerian utzi du faxistak ez zirela marmolezko lauza baten azpian lurperatuta geratu. (gehiago…)

Setien, 1972

2018-07-11  //  Gizartea, Hedabideak, Historia, Politika  //  Iruzkinik ez

90 urterekin hil da Jose Maria Setien Donostiako gotzain emeritua. Atzo bertan egin zioten hileta elizkizuna Artzain Onaren katedralean, jendez lepo. Dagoeneko argitaratu dira klase guztietako hil-ohar eta iritziak, 1979an Donostiako gotzain izendatu zutenetik hainbat hamarkadatan euskal Elizan eta politikagintzan zeresana eman duen pertsona funtsezko honen inguruan.

Hernanin jaioa, gaztaroan mutil “normal bat” zela aitortu zion Urumeako Kronika-ri bere azkenetako elkarrizketa batean. Ezkiaga pasealekuko frontoi zaharrean pilota-jokoan pasatzen omen zituen gerraosteko urte gogor haiek. Mutil normala bai, baina aita arkitektoak herri erdian eraikitako neo-euskaldun estiloko etxetik irten eta ikasketak egiteko aukera izan zuen, beste askok ez bezala.

Gero Gasteizera, seminariora, eta 1951n apaiztu zen. Seguruenik bere karrera eklesiastikoan jauzirik garrantzitsuenetakoa 1972an eman zuen ordea, Donostiako gotzain laguntzaile izendatu zutenean. (gehiago…)

Xahubidearen geografia

2018-06-28  //  Azpiegiturak, Ekonomia, Ingurumena  //  Iruzkinik ez

Europako Kontu Auzitegiak ezbaian jarri du Espainiako AHT sarea eta kritika oso gogorra egin dio ez delako eraginkorra izango; tartean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eraikitzen ari diren Euskal Y trenbidea aipatzen du Europako txostenak, hau ere errentagarria ez dela izango azpimarratuz.

Bagenekien AHT eta antzeko azpiegitura erraldoiak eraikitzen dirutza joan dela azken bi hamarkadatan Espainiako Estatuan. Baina orain, Europako eta beste hainbat erakundeetako ikerketek baieztatu egin dute. Espainiako Geografoen Elkarteak, esaterako, zenbaki eta toki zehatzak jarri dizkio “xahubidearen geografiari”.

Elkarteak azken buletinean argitaratu duen ikerketa baten arabera, erakunde publikoek 81.000 milioi euro xahutu dituzte 1995etik 2016ra bitartean sekula egin behar ez ziren azpiegituratan. Ikerketa egin duten Madril, Valentzia, Kanariar Uharteak, Kantabria eta Herrialde Katalanetako unibertsitateetako adituek xahututako azpiegituren zakuan sartu dituzte erreskatatuak izan diren museoak, geltokiak, auditorioak, errepideak… baita itxi eta erabilera gabe daudenak edota gainkostu izugarria izan dutenak ere. Estatuko BPGa %20 txikitzea ekarri duten proiektuak dira. Input gehiegi geratu da hormigoian lurperatuta.

Euskal Herria ez da salbu. Txostenak ezagun zaizkigun hainbat obra dakartza, hala nola Artxandako eta Seranteseko tunelak (96 eta 47 milioi euroko zuloak), Gasteizko Bai Center biltzar-jauregiaren proiektua (15 milioi), Urduñako La Rondina poligonoa (17 milioi) eta Iruñeko Reyno Navarra Arena pabilioia (60 milioi). Noaingo aireportua eta Loiukoaren eraberritzea ere aipatzen ditu idatziak, baita Euskal Y-a ere; zehazki gogorarazten du 2016an Gipuzkoako zatiak %16ko gainkostua zuela pilatuta, 246 milioi euro. Hain zuzen, abiadura handiko sare espainiarra azken hamarkadatako “gai geopolitiko funtsezkoena” izan dela diote txostenean.

Ikerketa “hurbilketa” bat baino ez da, eta egileek aitortu dute ez daudela behar luketen obra guztiak. Euskal Herrian, eraikitzen ari diren beste azpiegitura asko ere zaku horretan sar genitzake seguruenik. Bat aipatzearren, Esako urtegia handitzeko oraingoz 140 milioi euro gehiago behar izan direla ohartarazi berri du kontu auzitegiak (ikusi 33. orrialdea).

Badira urte batzuk AHTren kontrako Hendaiako Agiria sinatu zela CADE elkarteak sustatuta, Behar Gabeko Proiektu Erraldoi eta Inposatuen Kontrako Foro europarraren ernamuina izan zena. Multinazional eta handi-mandien “inpunitatea” borrokatu behar dela azpimarratu dute foro horretan. Bestela, xahubidea egin dutenak zigortu beharrean, alferreko proiektu horiek gelditzen saiatu direnak auzipetzen jarraituko dute.

Josu Jon Imazen (Repsol) ongi etorria Espainiako Gobernu berriari: ez igo zergak

2018-06-07  //  Uncategorized  //  Iruzkinik ez

Josu Jon Imaz Repsoleko akziodunen batzarrean (arg: Repsol)

 

Pedro Sánchezek Espainiako Gobernua hartzearekin, batek baino gehiagok gogorarazi dio duela hilabete eta erdi eskas aurrekontu “alternatiboak” plazaratu zituenean hitz emandakoak. Tartean, enpresei eta bankuei zergak igotzeko neurria dago, modu horretan gastu soziala ordaintzeko.

Josu Jon Imaz EAJko buruzagi ohi eta egun Repsol multinazionaleko kontseilari delegatua denak, garbi utzi dio espainiar presidente berriari zein den berak ordezkatzen duen botere ekonomikoaren doktrina: “Zergak kontsumitzaileek ordaintzen dituzte”, esan du petrolio konpainiaren plan estrategikoaren eguneratzea aurkezteko prentsaurrekoan.

Imazi “atzerakoia” iruditzen zaio errepideak mantentzea erregaien gaineko zergak igoz –Energia Trantsiziorako  Adituen Batzordeak proposatu bezala–, eta CO2 isuriak gutxitzeko neurriak hartzerakoan “industriari ahalik eta kostu gutxien eragitea” eskatu du politikari ohi zumarragarrak, “kontsumitzaileak ez ditzan gainkostu horiek jasan”

Ez nazazu ni ukitu, nik besteak ukitu ez ditzadan. Laissez faire-aren aldeko eta interbentzionismo ekonomikoaren aurkako betiko lema, betiko xantaia. Petrolioa, gasa, elektrizitatea eta antzeko oinarrizko energia-lehengaiekin etekin milioidunak izaten dituzten konpainiek, kontsumitzaileak (herritarrak) ezkutu humano bezala erabiltzea ez al da negargarria?

Autopsiarako frogak

2018-05-23  //  Ekonomia, Osasuna, Uncategorized  //  Iruzkinik ez

CAFeko langileak beste behin kalera atera dira, amiantoak hildako lankide eta senideak oroitzeko. (Arg.: LAB-CAF)

Amiantoarekin gertatzen ari denak gero eta antza gehiago dauka gerraosteko eszenatoki ilun batekin, konpondu beharreko osasun arazo larri batekin baino. Orain jakin berri dugu Irungo familia baten historia: CAFen lan egiten zuen gizon batek bere birikak gordetzeko eskatu zuen hil aurretik, eta horri esker jakin dute amiantoa izan zela bere heriotza eragin zuena.

(gehiago…)

Hiroshimakoa ez da bonbardatutako ‘ginkgo biloba’ bakarra

2018-05-04  //  Historia  //  Iruzkinik ez

Gernikako bonbardaketaren urteurrenaren biharamunetan Hiroshimako alkate Kazumi Katsui eta Iñigo Urkullu lehendakaria ikusi ditugu pala eskuan zuhaitz aldaxka aldatzen Bizkaiko juntetxearen ondoan. Bakearen aldeko eta gerrako sufrimenduaren kontrako mezu sinbolikoa. (gehiago…)

9 / 37«Aurrekoa8910112030Hurrengoa»

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA