Faxismoaren beldur barik
No tinc por atera zitzaion eztarritik Bartzelonan herritar bati. Deiadarra sentimendu askoren katalizatzaile izateaz gain, bizi dugun garai nahasien isla ere bada. Polanyik arrazoi ote? Merkatu librearen eta sistema kapitalistaren ezinarekin, pixkanaka badoaz ideia baztertzaileak leku egiten, badator berriz ere piztia, faxismoa. AEBetako Charlottesvillen supremazistekin jazotakoak agerian utzi du zenbat aurpegi izan ditzakeen. Milaka lagun KKK eta neonaziekin batera argi-zuziak piztuta Blood...
Read MoreAskatasunaren ibilaldia: herri bat martxan
1977ko udan askatasun aldarria Euskal Herriko lau bazterretara hedatu zuen martxa erraldoi batek. “Amnistia osoa” eskatzen zuten: presoak kaleratzea ez ezik, gatazka politikoa benetan konpontzeko baldintzak sortu nahi zituzten. Horretarako baina, aurreko erregimenak jarritako kateak apurtzea zen bide bakarra askorentzat. 1977ko uztailaren 10ean Euskal Herrian inoiz izandako mobilizazio handienetako bati ekin zioten herritarrek. Agurain, Lodosa, Gernika eta Zarauztik zutabe bana abiatu zen...
Read MoreEmakume langileak Araban, ezinbesteko irudiak
XX. mendean emakumeek lurralde horretako ekonomiaren garapenean izan zuten garrantzia erakusten du argazki erakusketa batek, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. 44 iruditan Arabako emakume langileen historia hurbilean bidaia bat eta hausnarketa. Hori da erakusketa honek proposatzen duena. Eta bisitaria konturatuko da ezinbestekoa izan zela emakumeen parte-hartzea nekazaritzan, zerbitzu publikoetan eta baita industrian ere. Oihaneder Euskararen Etxearen ekimenez paratu dute mostra, Iker...
Read MoreBurgosko prozesuaren audioa berriz argitaratu dute
1970ean frankismoari lotsak ateratzea lortu zuen ETAko militanteen kontrako gerra kontseiluaren grabazioa berriz masterizatu du Sapiens aldizkariak eta CD formatuan eskainiko du epaiketaren azken zatian 16 auzipetuek eginiko plantoaren audioa. Frankismoaren kontrako borrokan mugarri bat izan zen Burgoseko prozesua: ETAko 16 militanteak epaitu beharrean, erregimena bera auzitan jartzea lortu zuten, jendartea eta nazioartea mobilizatu eta iratzarriz. Gertaera historiko hartatik dokumentu baliotsu...
Read More1936ko beste soldadu baten hezurrak aurkitu dituzte Zubietako Txaldatxur mendian
Islada Ezkutatuak oroimen elkarteko kideek egindako miatze lanetan azaldu dira giza-aztarnak, gerra garaiko arma eta materialen azpian. Zubietako gainak oroimen historikoari loturiko altxorra bilakatzen ari dira, 1936ko gerrako fronteari loturiko arrastoak direla-eta. Azkeneko aurkikuntzaren berri astearte arratsaldean eman du Lasarte-Oriako Islada Ezkutatuak elkarteak: soldadu batenak izan daitezkeen hezurrak azaldu dira Txaldatxur mendian egin dituzten miatze lanetan. Han justu, iazko...
Read MoreMiguel Ángel Muez omenduko dute Iruñean, frankismoari aurre egin zion “zinegotzi soziala”
Irailaren 14an zendu zen Muez eta omenaldiarekin aitortu nahi dute erregimenaren zirrikituak aprobetxatuz hiri parte-hartzaileago baten alde lanean musutruk jardun ziren zinegotzi horiek. Basilio Lacort Ateneoak antolatuta Miguel Ángel Muezen eta Iruñeko Udaleko zinegotzi sozialen arrastoa ekitaldia egingo dute ostiralean arratsaldeko 19:00etan Kondestablearen Jauregian. Muez “zinegotzi soziala” izan zen udalean 1967 eta 1979 artean, eta kargu berezi hori zuten beste zenbaitek bezala, lan...
Read More[Grafikoa] Hobi komunak eta auzo lotsa
Derrigortuta desagertutakoen Nazioarteko Eguna den honetan, beste behin gogorarazi behar dugu auzo lotsa ematen duen datu bat: Espainia da, Kanbodiaren ondoren, induskatu gabeko hobi komun gehien dituen estatua. Abuztuaren 30a derrigortuta desagertutakoen eguna da 2010a geroztik, Nazio Batuen Erakundeak izendatuta. Erakunde horren lantaldeak dio egun 44.000 lagun inguru daudela desagerturik 91 herrialdetan. Jakina, NBEk ez ditu kontuan hartzen XX. mendean hainbat diktaduren errepresioaren...
Read More1936ko Gerra garaikoak izan daitezkeen giza hezurrak azaldu dira Zubietamendin
Txaldatxur tontorraren inguruan eraikitako lubaki lerroan azaldu dira gorpuzkinak, lehenago gerra material baliotsua aurkitu duten toki berean. Larunbatean ekingo diote exhumazioari. Zubietan gerra zibileko aztarna ugari azaleratzen ari dira azken urteetan, borroka leku estrategikoa izan zen seinale. Giza hezur batzuk ere azaldu dira udaberri honetan eta 1936an Txaldatxur tontorrean borrokatu zuen soldadu batenak izan daitezkeela uste da. Errepublikarren eta faxisten arteko eraso eta...
Read MoreGernikatik Sabadellera, oroimen kolektiboaren soinua
1937ko bonbardaketez ohartarazten zuen Astrako sirena Sabadellen egin zuten, gerra garaian kolektibizatutako La Electricidad fabrikan. Gernikako bonbardaketaren 79. urteurrena gogoratu zuten asteartean ekitaldi andana baten bidez instituzio, elkarte eta herritarrek. Iraganeko genozidioak ez ezik gaur egungoak ere oso presente izan ziren egun osoan, gerratik ihesi Mediterraneoan hildako errefuxiatuen omenezko minutu bateko isilunea, esaterako. Apirilaren 29an, berriz, errefuxiatuen...
Read More“Historiako jipoi handiena ematen lagundu dugu”
1976ko martxoaren 3an poliziak irrati bidez esandakoak oraindik min egiten dute belarri-zuloetan. 40 urte igaro dira Gasteizko sarraskitik, baina biktimek jarraitzen dute egia, justizia eta ordaina eskatzen. Gertaera horiek gogoratzeko, Zaramagako San Frantzisko elizaren atarian amaituko den manifestazioa antolatu dute gaur. “Gaseatu eliza”, “Sartu egurra ematen”, “2.000 tiro jo ditugu”, “Hau sarraski bat izan da”, “Mila esker, zerbitzu ona”. Askotan entzun ditugu 1976ko...
Read More

Iruzkin berriak