Lolo Rico ‘La Bola de Cristal’ telebista saio iraultzailearen sortzaileaz dokumentala
Umeak (orokorrean herritarrak) tentelak bailiran tratatzen dituzten telebista saioetatik aldendu eta ikusleari errespetuz hitz egin zion, duela 30 urte, La Bola de Cristal saio aurrerakoiak. Zorrotza, kritikoa, konprometitua eta hezitzailea, bestelako telebista posible zela frogatu zuen saioaren sortzaile eta zuzendari Lolo Ricok. Haurrentzako saioa izan arren, gazte eta helduei ere zuzendua zegoen TVEko programa: Espainiako Estatuko agintariekin itzulingururik gabe sartzen ziren edota Karl...
Read MoreSexu joera anitzak eta feminismoa Ada Colauren gobernuan, bazterrak erdigune
Bizitzaren Zikloa, Feminismoa eta LGTBI Saila sortu du Ada Colauk Bartzelonako Udal gobernu berrian. Kritikak jaso ditu erabakiak, bazterreko kolektiboak bazterreko eta ikusezin izaten jarraitzea nahi duelako hainbatek. Bazterreko eta ikusezin, gay-ak onartzen dituztelako, baldin eta “lumarik” gabekoak badira, heteroarauak jarraitzen badituzte, bikote harreman klasikoak badaramatzate; emakumeek boterea eta zentralitatea lortzea normaltzat dute, baldin eta patriarkatuaren eta...
Read MoreEta ikasleei eskatuko bagenie azterketek eragiten dietena irudikatzeko?
Kanpo-ebaluazioek 12 urteko bere ikasleengan “sentimendu andana” sortzen zituztela ikusi zuen Christina Chang AEBetako Arte irakasleak, eta hori guztia artistikoki adierazi eta kanporatu behar zutela erabaki zuen. Emaitza argia izan da: “Estresa da haurren obra artistikoek partekatzen duten elementua. Denen lanetan islatzen da ez dituztela gustuko azterketa hauek, estres handia sortzen dietela. Ebaluatzeko modu hoberik egon behar du”. Estresaz gain, urduritasuna, ikara edo porrota dira...
Read MoreUme lehiakorrak ez… baina helduak bai?
Auzoko jaietako pala txapelketan parte hartzeko deialdia iritsi zait. Ohar interesgarria darama deialdiak, txapelketa herrikoia eta ez lehiakorra dela eta helburu nagusia ondo pasatzea dela gogoratuz (irudian ohar originala). Txapelketak ia ezinbestean du bere baitan norgehiagoka, baina horren gainetik bestelako baloreak daudela gogoraraztea ez dator gaizki. Kiroltasuna, taldelana, laguntasuna… hobetsiko duten haurrak nahi ditugu, baina helduok gaituzte eredu, zer ikusi hura ikasi, eta sarri...
Read MoreHomosexuala eta arrazista izan zaitezke?
Javier Maroto Gasteizko alkatea gizon batekin ezkonduko dela irakurri eta horra inuzenteki burura etorritako lehen pentsamendua: daukan joera sexualagatik diskriminazioa, jazarpena eta eskubide murrizketa jasaten duen kolektiboko kideak (bere alderdiaren aurka egin zuen Marotok, sexu berekoen arteko ezkontzaren gaian) nola diskriminatu, jazarri eta eskubidez murriztu dezake estigmatizatuta dagoen beste kolektibo bat? Beretzat nahiko dituen errespetua, berdintasuna eta justizia ez ditu aintzat...
Read More
Iruzkin berriak