Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara?
Euskara sustatzeko Irunen dugun arnasgune eder baten etorkizuna kolokan jarri du hainbat familiak, erdaraz bizitzeko erraztasun guztiak dituen jende batek uste duelako espazio horiek ere bere egiteko eskubidea duela. Esperientzia linguistiko desatsegin bi egokitu zaizkit denbora gutxian, eskolari lotuta. Lehenengo esperientzia. Semearen ikastetxeko guraso elkarteak ikasleentzako txangoak antolatzen ditu hainbat asteburutan, eta horren arrazoi nagusia da haurrek eskolatik kanpo eta haien artean...
Read MoreEuskaraldiaren gainetik crossfita lehenetsi du Irungo Udalak
Euskaraldiaren baitan herritarrek parte hartu behar zuten ekitaldirako espazioa (udaletxe aurreko plaza) eta azpiegiturak lotuta zituzten Irungo Udalarekin, baina hara non, ordu eta leku berean Crossfit lehiaketa deituta zuten Irunen, hori ere Udalarekin adostuta. Asmatu zeintzuk bota dituzten plazatik, Euskaraldi betean zer eta erdara hutsean egin den proba lehenetsita. Euskaraldiaren egitarauaren barruan, Irungo San Joan plazan Mutxiko taldea, Txorimalo soinu taldea eta Elatzeta Kantuz zituen...
Read MoreEta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad
Umez beteriko plazan, espainol garbi-garbian inauguratu ditu Gabonak Irungo Udalak: erdara hutsean (luze eta zabal) aritu da aurkezlea, erdara hutsean jarri dituzte haurrak mikrofonotik hizketan, eta ekitaldia Giselak borobildu du, bai, Operación Triunfokoak. Abenduaren 3an udalak aldarrikatu zuen euskararekiko eta euskal kulturarekiko konpromisoak egun bat ere ez dio iraun. “Tres, dos, uno… ¡Feliz Navidad!”, piztu dituzte argiak Irunen. Disimulu pixka bat izan zezaketen, baina hitz...
Read MoreEta zuk zertarako darabilzu ikasgelako gurasoen whatsappa?
Ikasgelako gurasoen whatsapp taldea seme-alaben agenda eramateko gune bilakatu da? Txutxu-mutxuetarako eta irakaslearen jarduna epaitzeko foroa? Ikasleen arteko gatazkez aritzeko lekua? Whatsapp taldea ez da horretarako, gogoratu digute eskolatik. Ohar interesgarria bezain kezkagarria bidali digu semearen eskolako guraso elkarteak, whatsapp taldeen inguruan. Interesgarria, talde horiek zein funtzio duten gogoratzeko baliagarria delako, eta kezkagarria, hainbat erabilera oker orokortuta daudela...
Read MoreOposizioak gaztelaniaz egitea aukeratu du euskaraz irakatsiko duen hainbat irakaslek
EAEko ikastetxe publikoetan irakasle plaza lortzeko oposizioak egiten ari dira Bilbon, eta euskaraz irakatsiko duten hautagai batzuek lanaren defentsa gaztelaniaz egitea aukeratu dute, oposizioen oinarriek hala ahalbidetzen baitute. Tribunaletan egokitu zaion aztertzaile baten kexa horri tiraka, hona hainbat galdera oraingo eta etorkizuneko irakasleen profil, maila eta ohitura linguistikoez. Batetik, zentzurik ba al du euskaraz irakatsiko duen irakasleak aukera izatea oposizioetako proba...
Read MoreD ereduaren ordez, ikastetxe bakoitzak bere hizkuntza proiektua: kezka eta galdera ugari
Foku politiko mediatikoan ikastetxeetako hizkuntza ereduak dauden arren, EAEko Hezkuntza Lege berriak proposatzen duen ereduak berak galdera ugari planteatzen ditu: zergatik iradokitzen da euskarazko murgiltze ereduak jada ez digula balio? Eskola bakoitzak nahieran aukeratuko al du euskarari emango dion lekua? Eskolaren hizkuntza proiektua ez al da segregazio iturri izango?… Euskarazko murgiltze ereduak jada ez digu balio? Euskarazko murgiltze eredua (D eredua) ikastetxe guztietara...
Read MoreBi Euskal Herriak
Euskal Herri bat da Durangoko Azoka, Korrika, Herri Urrats… aintzat dituena; bestea, errealitate horiei bizkar emanda bizi dena, existitzen direla ere jakin gabe. Kontraesana behar lukeen arren, Euskal Herrian euskararik eta euskal kulturarik batere gabe bizi delako jende asko, hain gaude kolonizatuta. Asteburuan gertatu zaidana sare sozialetan kontatu dut eta izan dituen erreakzioek berretsi didate mundu paralelotan bizi garela, herri hau euskaraz eta euskaratik bizi dugunok batetik, eta...
Read MoreUdaltzain izateko euskara eskatzea diskriminatzailea dela dio EAEko Auzitegi Nagusiak
Irungo udaltzain izateko oposaketetan eskatzen zen euskara jakitea, baina euskara ez dakitenenganako diskriminatzailea dela iritzita, deialdia baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak. Diskriminazioa Irungo euskaldunok jasaten duguna, euskaraz artatuak izateko eskubidea beste behin ere bermatuko ez zaigula jakinda. Epailearen ebazpenak dio herritarrok badugula administrazioarekin euskaraz aritzeko eskubidea, bai, baina horretarako ez dutela udaltzain guztiek euskaraz zertan jakin, nahikoa dela...
Read MoreEskolako gurasoen whatsapp taldeetan, belarriprest gutxi
D ereduan ikasten duten ikasleen gurasoen whatsapp taldean, euskaraz idatzi eta sarri ia automatikoa izaten da beste gurasoren baten erantzuna: “En castellano por favor, para los que no entendemos en euskera”. Aste berean hiru kasu ezagutu ditut eta soluzio ezberdina planteatu dute hiruetan. Oier Araolazak kontatu duenez, gurasoen whatsapp taldean erdaldun bik eskatu dutenean euskaraz ezetz, gaztelaniaz aritzeko, halaxe erantzun die: “Os pido que la próxima vez que recibáis mensajes en...
Read MoreIkastetxeko testuinguruaren araberako euskalduntzea? Hori tranpa da
EAEn Hezkuntza Akordioa bideratzeko oinarriak aurkeztu ditu Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, eta 16 urterekin ikasleek euskaraz B2 maila lortzea jarri du helburu, baina praktikan adar-jotzea dirudi: helburu mailakatua izango da, “modu progresiboan” egitekoa, “zentro bakoitzaren errealitatearen arabera”, eta gainera, egungo hizkuntza-ereduak gainditzeko asmorik gabe. Ikasleen euskara-lorpen adierazleak ikastetxearen ingurune soziolinguistikoaren araberakoak izatea planteamendu...
Read More

Iruzkin berriak