Suarekin jolasten duten politikariak eta erretzen diren meskitak
Marine Le Pen eta enparauek urteak daramatzate suarekin jolasten, islamofobia hauspotzen, musulmanak eta meskitak kriminalizatzen, baina Fronte Nazionaleko hautagai izan den militar ohi batek musulmanei eraso egin eta burura daramatzate eskuak, asaldatuta. “Gertaturikoa gure alderdiaren baloreen kontrakoa da guztiz”, dio Le Penek, zabaldu dituzten gorroto diskurtsoen atzean ardurarik ez balego bezala. Koktelak eztanda egin du Baionan: batetik, musulmanak jomugan dituen eztabaida bat...
Read MoreZurientzat, menua garestiago
New Orleansen (AEB), jatetxe nigeriar bateko menuak 12 dolar balio ditu, eta zurientzat gomendatzen duten prezioa berriz, 30 dolarretakoa da. Zurien eta gainerakoen arteko soldata arrakalaren aurrean, prezioa batzuen eta besteen ahalmenera egokituz desoreka orekatzea da asmoa. Datuek argi diote: hiri horretako familia beltzen etxeetan, batez beste 25.085 dolarreko diru-sarrerak dituzte urtean, eta familia zuriko etxeetan berriz, 64.377 dolarrekoa. Arrakala horren aurrean neurriak hartzea...
Read MoreHain juxtu zuria zarelako ikusi behar duzu super-heroi beltzaren filma
“Zuria bazara, behingoz zure azal kolorea ez duen norbait ikusiko duzu pantaila handian gaizkileen aurka borrokatzen, agintean, pertsona errugabeei bizia salbatzen. Hain juxtu horregatik joan behar duzu Black Panther ikustera”. Hala dio Preeti Varathan kazetariak, Marvel estudioek super-heroi beltz bat pantailaratu dutela-eta. Harrera eta kritika oso onekin estreinatu da filma, baina batez ere duen garrantzi kulturala azpimarratu du kazetariak, kontuan hartuta Hollywoodek oraindik ere...
Read More“Zerbait kondenatzeko eskatzen dizun jendeak ez du nahi ezer kondena dezazun”
“Jende askok mozorroa kendu du egunotan, benetan den bezalakoa agertu da”. Islamofobiaz, horri aurre egiteko komunitate musulmanak harturiko estrategia okerraz, batasunaren hipokresiaz… Aho-bilorik gabe mintzatu zaio EsRacismori Fátima Aatar, argazkian Bartzelonako kontzentrazio faxista batetan nazi bati aurre egiten ageri den musulmana. Hona pasarte interesgarrienak euskaratuta: “Arrazakeriari ez zaio aurre egin behar aurreiritziei aurre eginez” “Faxismoari aurre egin behar zaio,...
Read MorePintada arrazistak egin dituzten nerabeei epaileak agindutako kondena: irakurtzea
16-17 urteko bost lagunek esbastika bat eta mezu arrazista pare bat margotu zituzten afroamerikarrentzako eskola izandako eraikin zahar batean. Epaituak izan dira, besteak beste gazteek adierazi dute esbastikak zehazki zer esan nahi duen ez dakitela, eta fiskalari iruditu zaio akusatuek behar dutena dela “begiak irekitzea, ikusteko jendeak nolako gauza beldurgarriak egin dituen arrazaren, generoaren edota erlijioaren izenean”, eta irakurtzera kondenatu ditu: 12 liburu guztira, hilero...
Read MoreNegarrez, futbol partidu osoan zehar irain arrazistak jasan ostean
Serbiako futbol ligan gertatu da. Partizan taldeko Everton Luiz brasildarrak baloia ukitzen zuen bakoitzean, tximuaren keinua eta irainak prest zituzten Rad Belgradoko zale ultraeskuindarrek. Pankarta ere atera zuten, brasildarraren aurka. Negarrez bukatu zuen Evertonek: “Ezin izan nien malkoei eutsi, 90 minutuz harmailetatik irain arrazistak jasan ostean”. Partidu amaieran, zelaitik hatza altxatu zien jokalariak ultrei eta orduantxe Red Belgradoko futbolariak kontu eske joan zitzaizkion...
Read MoreLekuko pasiboak konplizeak gara
Denok egin dugu noizbait: whatsap taldean idatzi duten txiste iraingarriaren aurrean isildu, edo bulegoan lankideak egin duen etorkinei buruzko aipamen txatxua erantzunik gabe utzi, parrandan tabernan neskari ipurdia ukitu diotela ikusi eta beste aldera begiratu, pareko espaloian eskutik emanda doazen bi mutilei marikoi deitzen ari zaizkien arren entzungorrarena egin, lagunarteko makina bat komentario arbuiagarri pasatzen utzi… Bullyingaren aurkako metodo arrakastatsuek erakutsi...
Read More“Orduantxe ulertu nuen guztia; nire azal koloreagatik zen”
Azaroaren 14a, duela 56 urte: lehen aldia izan zen soilik zurientzako ikastetxe batean ume beltz bat eskolatzen zutena AEBetan. Neskatoak polizia federalak lagunduta joan behar izan zuen hasierako hilabeteetan, oihu, pankarta eta irain artean hartzen zuten herritarrek, gauzak botatzen zizkioten, eta gurasoek seme-alabak atera zituzten ikastetxetik. 6 urte baino ez zituen Ruby Bridges-ek. Arrazagatiko segregazioa debekatua zuen AEBetako Auzitegi Gorenak, baina hegoaldeko hainbat estatutan ez...
Read MoreBerlingo kaleetan faxismoari aurre egiten dion 70 urteko aktibista
Graffitiak eta aktibismoa gazteen kontua direla? Irmela Mensah-Schramm emakume berlindarrak 70 urte ditu eta hiru hamarkada daramatza paretetako mezu homofobo, antisemita, arrazista eta naziak, gorroto mezuak oro har, ezabatzen edo mezu baikorrengatik ordezkatzen. 100.000 pegatina eta pintadari egin die aurre eta epaitegietatik pasa berri da, pareta batean spray-arekin idazten atzeman zutelako. Berak garbi du, faxismoaren kontra jarraituko du, eskuin muturra indartzen ari den garaiotan. Joan...
Read MoreArropa eranztera behartua eta umiliatua, burkiniaren aurkako gurutzadan
Pistoladun lau polizia gizonezko gerturatu eta tunika urdina eranztera behartu dute emakume bat Nizako hondartzan, burkiniaren aurkako debekua aitzakia hartuta. Alaba negarrez eta inguruko jendea txaloka eta “joan zaitez etxera” oihukatuz, horixe egun bizi dugun islamofobiak utzitako eszena tamalgarria. Burkinia debekatu duten Frantziako Estatuko 15 herrietako bat da Niza, “Frantziak eta leku erlijiosoek atentatu terroristak sufritzen dituzten uneotan, erlijio batekiko atxikimendua...
Read More
Iruzkin berriak