Euskaraldiaren gainetik crossfita lehenetsi du Irungo Udalak
Euskaraldiaren baitan herritarrek parte hartu behar zuten ekitaldirako espazioa (udaletxe aurreko plaza) eta azpiegiturak lotuta zituzten Irungo Udalarekin, baina hara non, ordu eta leku berean Crossfit lehiaketa deituta zuten Irunen, hori ere Udalarekin adostuta. Asmatu zeintzuk bota dituzten plazatik, Euskaraldi betean zer eta erdara hutsean egin den proba lehenetsita. Euskaraldiaren egitarauaren barruan, Irungo San Joan plazan Mutxiko taldea, Txorimalo soinu taldea eta Elatzeta Kantuz zituen...
Read MoreEta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad
Umez beteriko plazan, espainol garbi-garbian inauguratu ditu Gabonak Irungo Udalak: erdara hutsean (luze eta zabal) aritu da aurkezlea, erdara hutsean jarri dituzte haurrak mikrofonotik hizketan, eta ekitaldia Giselak borobildu du, bai, Operación Triunfokoak. Abenduaren 3an udalak aldarrikatu zuen euskararekiko eta euskal kulturarekiko konpromisoak egun bat ere ez dio iraun. “Tres, dos, uno… ¡Feliz Navidad!”, piztu dituzte argiak Irunen. Disimulu pixka bat izan zezaketen, baina hitz...
Read MoreGuraso bakarreko familien eskubideak, noizko?
Ester ama izan berri da eta 16 asteko baimena du haurra zaintzeko. Amabakarra da, Hego euskal herritarra, eta beraz bere umeak ez du bi gurasodun haurren eskubideaz gozatuko: 32 asteko zaintza baimena, bi gurasoen artean. Bakarrik egonda laguntza gehien behar duenari zaintza denbora gutxiago ematen dio legeak, eta diskriminatzailea dela ulertuta, epaitegietara jo duen amabakar batek baino gehiagok lortu du bere baimena 32 astera luzatzea. Duela hilabete batzuetatik, ordea, are gehiago...
Read MoreEskola nola bihurtu LGTB ikasleentzako arnasgune
Zeinen inportanteak diren keinu txikiak, heteronormatik at dauden ikasleek senti dezaten eskola espazio eroso eta segurua dela haientzat. “Gakoa da ikasleei oxigeno bolak jaurtitzea, eredu hegemonikoarekiko kontrakorrontean doazenak”; errealitatea anitza dela erakustea baita bizitza askeagoak izateko lehen urratsa. 1) Hezkuntza-curriculumean, edukietan, ikasgaian erabiltzen diren adibideetan, irakaslearen komentarioetan… kanon heterosexuala da nagusi, heterosexual ez ziren pertsonaia...
Read MoreSuper-heroi ez diren migratzaileek jai dute
Galiziako hilketa homofoboan erasoa gelditzen saiatu ziren bi migratzaileen egoera erregularizatzea erabaki du Espainiako Gobernuak, sari gisa. “Herritar txartelak” banatzeko irizpide pozoitsu, ziniko eta arriskutsua, inondik inora, asko eta asko direlako ekintza heroikorik egin ez dutelako migrazio politika bidegabera kondenatuta segitzen dutenak. Halako keinu propagandistikoak ez dira berriak, Emmanuel Macronek ere Mamoudu Gassamaren egoera legeztatu zuen ume bat erreskatatu zuelako, eta...
Read MoreEskola lotsarazi duen gona
Mikel gona jantzita joan da eskolara, eta ikastetxeak denontzat espazio seguru eta babesgune direnez, hainbat ikaskideren irainen aurrean irakasleak aprobetxatu du klasea gelditu, Mikelen ausardia txalotu eta generoaz, aniztasunaz, enpatiaz eta askatasunaz eztabaidatzeko. Hori baita hezkuntzaren funtsa… baina ez da hori gertatu. Bere buruari uko egin ordez, genero rolei uko egitea erabaki zuen Mikelek, nahiz eta jakin ikaskide batzuren trufak jasan beharko zituela. Azken finean, gizartearen...
Read MoreEspazio publikoa lapurtu digute
Norbere etxeko balkoiaren tamainari begira jarri gaituzte eta espazio publikoa ostu digute. Pandemia aukera paregabea zen babesgabeenen araberako auzoak birpentsatzeko, oinezko eta bizikletek espazio publikoa konkistatzeko, hezkuntza parkeetara ateratzeko. Pandemia, ordea, aitzakia izan da espazio publikoa negozio pribatuen terrazekin betetzeko, –bereziki migratzaileak jomuga dituzten– polizien kontrolak areagotzeko, eta Baionan ikusi berri dugunez, etxegabeak kaletik botatzeko. Espazio...
Read MoreKoronabirusaren aitzakian umeei sarrera debekatzen dieten elkarte gastronomikoak
Pandemiaren aurrean hartuko dituzten neurriekin oharra bidali die bazkideei elkarte gastronomiko batek: maskararen erabilera, aforo mugatua sukaldean, garbiketa… eta 14 urtetik beherakoak elkartera sartzeko debekua, saihestu beharreko gizakiak bailiran. Haurrak estigmatizatzen, ezabatzen eta diskriminatzen segitzen dute batzuek. Nonbait, izaki kutsakor kontrolaezinak dira haurrak; pandemia honetan hartzen ari diren neurriak ikusita hala dirudi behintzat. Hego Euskal Herrian, kalera...
Read MoreEz, ikasle guztiek ez dute etxetik ikasteko aukera
Nire inguruan, Lehen Hezkuntzako txikienei testu-liburuko lanak agindu dizkiete egun hauetarako (irakasleak gurasoekin izango du harremana, email bidez) eta adin batetik gora, internet bidez arituko dira ikasleak, koronabirusaren epidemiak etxean sartuta dituen bitartean. Baina ez dezagun ahaztu, etxe guztietan ez dago ordenagailua eta etxe guztietan ez dute internet. Ikasle guztien inklusioa bermatzeko eta batzuen eta besteen arteko desorekak saihesteko, teknologiaren eremuan zein estrategia...
Read MoreUmerik onartzen ez duen hotela iritsi da Donostiara
Apirilaren 1ean zabalduko ditu ateak Villa Favorita hotelak. Kontxa pasealekuan dago eta helduak baino ez ditu onartzen. Zergatik ez duten haurrik nahi? “Lasaitasuna, erosotasuna, erlaxazioa eta ingurune bare bat preziatzen duten pertsonentzat” delako hotela, webgunean argudiatu dutenez. Kasuaren arabera, 16-17 urteko gazteak ere sartu ahalko dira, beti ere helduren batek lagunduta, baina 12-13 urtetik beherako umerik ez. Hala zehaztu dute El Diario Vasco egunkarian. Antza, hori da modua...
Read More

Iruzkin berriak