Bortxatuak izango direnentzako bost ohar
Bortxatzen bazaituzte, 1) egiozu aurre erasotzaileari, baita bost gizonkote badira ere; shock egoeran, isilik eta geldi, begiak itxita jasaten baduzu bortxaketa, sexu-erasoa onartu ote zenuen planteatuko dute epaiketan eta iritzi publikoan; bortxaketa bera jarriko da zalantzan. 2) Ez eman musurik inori, ondoren gehiago nahi ez baduzu ere, dagoeneko seinale argia eman diozulako gizon horri eta bere lau lagunei, bortxatu zaitzaten. 3) Zure psikologoak eta adituek esan arren bizimodu normala...
Read MoreLantokiko sexu gehiegikeriei aurre egiteko, protokoloa
Harvey Weinstein produktoreak emakume aktoreen aurka urte luzez eta industriaren konplizitateaz egindako sexu jazarpen eta gehiegikeriak azaleratu ostean, bere produktoratik eta Hollywoodeko Akademiatik kanporatu dute. Gurean ere badira botere-harremana baliaturik lan munduan sexu-erasoak egiten dituztenak, ez ordea halakoak atzeman eta neurriak hartzeko protokoloa duten enpresa askorik. Euskal Herrian Sortuk (ondoren hainbat herri mugimenduk) kanporatutako militantearen kasua ezagun egin bada...
Read MoreSexu erasotzailea txosnagunetik bota zutenekoa
Uda honetan gertatu da, Lizarrako jaietan. Porco Bravoren kontzertu erdian, bi emakume oholtzara igo eta mikrofonotik ozen mintzatu zaizkigu: “Sexu erasotzaile bat dago gure artean eta hau denontzako espazio askea eta segurua izatea nahi dugunez, erasotzaileak gunetik alde egin arte kontzertua eta txosnetako jarduna geldituko dugu”. Onena izan da inor ez dela kexu agertu musika eta parranda eten digutelako, alderantziz: presio moduko bat sentitu da berehala giroan, zurrumurruak eta...
Read MoreFeminismoaren biktimak
Feminismoaren eta politika parekideen biktimatzat saltzen dute euren burua gauzek berdin jarraitzea nahi dutenek. Adi, matxismoaren estrategia berriek argudio iruzurtiak baitituzte oinarri, Miguel Lorentek zerrendatu moduan: – “Indarkeria matxistaren salaketa asko faltsuak dira”. Gezurra. Batzuek fokua behin eta berriz hor jarri arren, salbuespenaren salbuespena dira salaketa faltsuak, Espainiako Estatuan %0,014a. – “Eta emakumeek gizona jotzen dutenean?”. Ez dira gauza bera...
Read MoreZer egin bortxatzen bazaituzte
Bortxatzen bazaituzte ikuspegi juridikotik Espainiako Estatuan eman beharreko pauso zehatzak aholkatu ditu José Dominante abokatuak: “Hasteko, ez joan poliziarenera. Zoritxarrez, ez dago bermatua poliziak ezagutza juridiko-forentseak izango dituenik. Ospitalera joan, larrialdietara, arropa aldatu gabe (ADNa izan dezakezu arropan ere) eta garbitu gabe. Desatsegina da, bai, baina frogak biltzeko balio dezake. Larrialdietan badakite zer egin, eta hondoa jotzen baduzu ere badaukate nork artatu....
Read MoreSexu-esplotazioaren aurka borrokatzeko, biktimak abokatu bihurtzen dituen eskola
Sexu-esplotazioaren biktimak izan diren eta hortik ateratzea lortu duten emakumeentzat, ikastetxe aitzindaria ireki berri dute Indian: Zuzenbideko karrera egingo dute bertan, hain juxtu prostituziora behartzen dituzten eta zigorgabetasunean jarduten duten horiek kartzelara eramateko asmoz. Lata 16 urterekin ezkondu zuten eta handik bi hilabetera senarrak putetxera saldu zuen. Ihes egitea lortu ostean, Justiziaren Eskola izenekoan ari da orain Lata, eta bere ikaskideen antzera, argi du:...
Read MoreAbesti arrakastatsua jotzeari utzi diote kontzertuetan, indarkeria matxista sustatzen duelako
Kontzertuetan publikoak La ingrata abestia jotzeko eskatzen dieten arren, duela hilabete batzuetatik euren kantu arrakastatsuenetakoa jotzeari uko egin diote Café Tacvba talde mexikarreko kideek, abestiak sustatzen duen indarkeria matxistaren aurkako kontzientzia garatu dutelako urteotan: “Askok esango dute kantu bat baino ez dela, baina kantuak kultura dira eta kultura horren eraginez jende batek sentitzen du beste norbaiti erasotzeko baimena duela”. “Balazo pare bat oparitu beharko...
Read MoreIndarkeria matxistatik askatzeko hamahiru narrazio
“Indarkeria matxista salatzeko pankartaren atzean jartzetik harago, alde tragikoan geratzetik harago, biolentzia matxistarik gabeko gizartea nola lortu hausnartzeko ariketa jendarteratu nahi genuen eta hala sortu zen Asun Casasola aktibistaren omenezko ipuin-lehiaketa”. Bi edizio eta 500 ipuin baino gehiagoren arteko aukeraketaren ostean, gogoetagai hori duten 13 ipuinez osaturiko liburua aurkeztu dute: Gogoratzen nauzuenetan. “Liburua gure aliatua izatea nahi dugu” “Sarritan...
Read MoreMatxitoei hortzak erakusten dizkieten ikasleen rapa
“Aske maite nazazu” (“Estima’m lliure”) da rap abestiaren izena, 16 ikasle valentziarrek idatzi eta kantatu dute eta bideoa interneten arrakastatsu zabaltzeaz gain, genero indarkeriaren aurkako lehiaketa bat irabazi du. Mezu zuzena eta indartsua du rapak (ikusi artikulu bukaeran abestia euskaratua eta bideoa). Bazterketa arriskuan dauden gazteentzako Sura elkartekoak eta Lluis Vives ikastetxekoak dira ikasleak, eta Los chikos del Maíz musika taldeko Toni Mejías abeslaria izan dute...
Read MoreEmakumeei erasotzea merkeegi ateratzen da
Nagore Laffage hil zuen José Diego Yllanesek duela zortzi urteko Sanferminetan, 20 urteko irundarrak ezetz esan ziolako. Yllanesek emakumea jipoitu eta asfixiatu zuen, ondoren Laffage zatitan mozten saiatu zen, gorpua mendian ezkutatu eta aztarnak garbitu zituen. Herri epaimahaiak ondorioztatu zuen hilketa izan zela, baina ez asasinatzea, eta 12 urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zioten. 2014tik, kalera irteteko baimenak baliatzen hasi zen Yllanes. Ez dut nik mendekuaren eta kartzelaren...
Read More
Iruzkin berriak