Super-heroi ez diren migratzaileek jai dute
Galiziako hilketa homofoboan erasoa gelditzen saiatu ziren bi migratzaileen egoera erregularizatzea erabaki du Espainiako Gobernuak, sari gisa. “Herritar txartelak” banatzeko irizpide pozoitsu, ziniko eta arriskutsua, inondik inora, asko eta asko direlako ekintza heroikorik egin ez dutelako migrazio politika bidegabera kondenatuta segitzen dutenak. Halako keinu propagandistikoak ez dira berriak, Emmanuel Macronek ere Mamoudu Gassamaren egoera legeztatu zuen ume bat erreskatatu zuelako, eta...
Read MoreEspazio publikoa lapurtu digute
Norbere etxeko balkoiaren tamainari begira jarri gaituzte eta espazio publikoa ostu digute. Pandemia aukera paregabea zen babesgabeenen araberako auzoak birpentsatzeko, oinezko eta bizikletek espazio publikoa konkistatzeko, hezkuntza parkeetara ateratzeko. Pandemia, ordea, aitzakia izan da espazio publikoa negozio pribatuen terrazekin betetzeko, –bereziki migratzaileak jomuga dituzten– polizien kontrolak areagotzeko, eta Baionan ikusi berri dugunez, etxegabeak kaletik botatzeko. Espazio...
Read MorePolizia lana egiten duen alkatea
Dirudienez, polizia lana da alkateari dagokion lana, bai behintzat Ribaforadan. Legea eta poliziaren eskakizuna bete baino ez duela egin dio bertako alkate Jesús Mari Rodríguezek (PSN). Modu bitxian egin du, hori bai: herrian hamar urte bizitzen zeraman jatorri senegaldarreko bizilagunari eskatu zion udaletxera gerturatzeko, erroldari buruzko bilera batera. Amarrua zen. Espainiako polizia zuen han zain eta 24 orduko epean hegazkinean sartu zuten Afrikara bueltan. Alkatea irudikatu dezaket...
Read MoreMila ez da bakarrik sentitzen eta Mohacinek badu non lo egin
Migratzaile askoren patua iritsi zitzaion Mohacini iaz: 18 urte bete zituenean, adin txikikoen zentroa utzi behar izan zuen, kale gorrira kondenatu zuten. Zorionez, 71 urte dituen Milagros Martinez bilbotarrak bere etxean hartu eta elkarrekin bizi dira orain. “Bakarrik bizi nintzen eta Mohacinekin lagunduta eta gustura sentitzen naiz, bakean. Nire adineko jende asko bakardadeaz kexatzen da; bada, horrelako pertsona bat hartzeak bizitza erdia salba diezazuke, eta gainera premia duen pertsona...
Read MoreUrkulluk ikusten ez duen xenofobia
Migrazioari buruzko itun soziala proposatu du Urkullu lehendakariak, EAEra datozenentzako harrera eta integrazio hobea eskatuz, mezu xenofoboei aurre egiteko batasuna aldarrikatuz. Etxe barrutik hasi beharko luke, ordea. Gogoan dugu oraindik Jaurlaritzaren beraren bozeramaileak birritan errepikaturikoa: etxebizitza eskubidea bermatzeak “masiboki erakarriko” duela jendea munduko leku guztietatik EAEra, hona datorrenak (horretarako dituen arrazoiak arrazoi) gainerako herritarren eskubide eta...
Read MoreKontzentrazio-esparru erraldoia Europara ihes egin nahi duten migratzaileentzat?
“Zenbat eta urrutiago, hobe” premisapean, Afrika iparraldean edo Balkanetan gune itxi bat altxatu eta zaborra bailiran Europara ihes egin nahi duten migratzaileak bertan kontzentratzea da Europar Batasunaren azken proposamena. AEBek ume migratzaileak kaioletan nola sartzen dituzten ikaraz ikusten dugun bitartean, Europar Batasunak neurri harrigarria eztabaidatu nahi du datorren astean Bruselan: lege eta hitzarmenak berriz ere nahieran apurtuz, eta errefuxiatuen krisia beste behin...
Read MoreMacronen sari pozoitsua: migratzaile bat libratu, gainerakoak kondenatu
Zirku erromatarrean nola, hala altxatu du hatza gorantz Emmanuel Macron enperadoreak: Parisko balkoi batean zintzilik geratu zen umea erreskatatzeagatik famatu egin den Maliko Mamoudu Gassamaren egoera legeztatzea erabaki du. Umerik erreskatatu ez duten gainerako migratzaileak, ordea, lehoietara bota ditu, bere Gobernuak Immigrazio Legeari egindako erreforma gupidagabearen bidez. Bagenekien lehenengo eta bigarren mailako migratzaileak daudela, jatorriaren, diruaren, arrazaren… arabera. Baina...
Read MoreNeofaxismoak baditu milaka aurpegi
Kataluniako atentatuen osteko erreakzioek agerian utzi dute, beste behin, ez direla lau ergel kaskamotz; Daesh, musulmanak, errefuxiatuak zaku berean sartzen dituztenak eta gero eta inpuneago eta boteretsuago sentitzen direlako islamofobia zabaltzen dutenak asko direla. Egoera baliatzen dute, ohiko aurreiritziei tiraka gorrotoaren diskurtsoa legitimatzeko. Berdin dio atentatu bakoitzaren ondoren komunitate musulmanak gertakariak gaitzestea; berdin dio errefuxiatuak terrorista horiengandik...
Read MoreUrretxindorra, bazterketa arriskuan dagoen nerabea eta unibertsitarioa elkartzen dituen proiektua
Euskal Herrian denbora gutxi daramatelako, arazo emozionalak edo harremanak garatzeko zailtasunak dituztelako laguntza behar duten atzerritar jatorriko gazteek (10-14 urtekoek) unibertsitateko ikasleekin denbora librea partekatzea da Urretxindorra egitasmoaren helburua. Aurten 28 bikote elkartu dituzte Donostia, Errenteria eta Hernanin, eta oso positiboa izan da harreman berezi horren emaitza, bi norabideetan. Astero eta borondatez elkartu dira nerabea eta unibertsitarioa, helburu garbiarekin:...
Read MoreNorbere etxea errefuxiatuekin partekatzeko ekimen arrakastatsua
Etxean lekua duzula? Partekatu denboraldi batez aterperik ez duen migratzaile edo errefuxiatuarekin. Asiloa lortzeko prozesuan kateaturik etxerik gabe, lan egiteko baimenik gabe eta administraziora jotzeko beldurrez daudenentzat aukera paregabea izaten ari da PAIH elkartearena, Britainia Handian. 2015 aurretik, elkarteak 600 gau inguruko aterpe-eskaintza bermatzen zuen urtean; 2015etik hona, herritar askok erabaki dute izena ematea eta eskaintza 29.000 gauetaraino handitu da. Arrazoi nagusiak,...
Read More
Iruzkin berriak