Wonder Woman emakume superheroiaren filmak haurtzaindegi batean eragin duena
Wonder Woman filma estreinatu eta aste berean, umeen rol, jolas eta interesetan aldaketak ikusi ditu AEBetako haurtzaindegi bateko irakasleak, eta horien zerrenda bidali dio filmaren zuzendariari, emakumezko pertsonaia indartsuek haurrengan zenbaterainoko eragina duten –eta halako pelikulak zein beharrezkoak diren– azpimarratzeko: Jolas-orduan, neskek erabaki dute amazonak bailiran jolastea eta elkarrekin gaizkiaren kontra borrokatzea; Iron Man superheroiarekin obsesionatuta dagoen mutikoak...
Read MoreUrretxindorra, bazterketa arriskuan dagoen nerabea eta unibertsitarioa elkartzen dituen proiektua
Euskal Herrian denbora gutxi daramatelako, arazo emozionalak edo harremanak garatzeko zailtasunak dituztelako laguntza behar duten atzerritar jatorriko gazteek (10-14 urtekoek) unibertsitateko ikasleekin denbora librea partekatzea da Urretxindorra egitasmoaren helburua. Aurten 28 bikote elkartu dituzte Donostia, Errenteria eta Hernanin, eta oso positiboa izan da harreman berezi horren emaitza, bi norabideetan. Astero eta borondatez elkartu dira nerabea eta unibertsitarioa, helburu garbiarekin:...
Read MoreFeminismoaren biktimak
Feminismoaren eta politika parekideen biktimatzat saltzen dute euren burua gauzek berdin jarraitzea nahi dutenek. Adi, matxismoaren estrategia berriek argudio iruzurtiak baitituzte oinarri, Miguel Lorentek zerrendatu moduan: – “Indarkeria matxistaren salaketa asko faltsuak dira”. Gezurra. Batzuek fokua behin eta berriz hor jarri arren, salbuespenaren salbuespena dira salaketa faltsuak, Espainiako Estatuan %0,014a. – “Eta emakumeek gizona jotzen dutenean?”. Ez dira gauza bera...
Read MoreNorbere etxea errefuxiatuekin partekatzeko ekimen arrakastatsua
Etxean lekua duzula? Partekatu denboraldi batez aterperik ez duen migratzaile edo errefuxiatuarekin. Asiloa lortzeko prozesuan kateaturik etxerik gabe, lan egiteko baimenik gabe eta administraziora jotzeko beldurrez daudenentzat aukera paregabea izaten ari da PAIH elkartearena, Britainia Handian. 2015 aurretik, elkarteak 600 gau inguruko aterpe-eskaintza bermatzen zuen urtean; 2015etik hona, herritar askok erabaki dute izena ematea eta eskaintza 29.000 gauetaraino handitu da. Arrazoi nagusiak,...
Read More“Oso garrantzitsua da onartuak garela sentitzeko aukera ematea migratzaile guztioi”
“Herrialde berri batera iristen zarenean, ez daukazu herrialde horretako ezagutza kultural eta historiko sakonik, eta sarri gai garrantzitsuetan hanka sartzen duzu. Gizartearen konplexutasuna azaldu eta bertan barneratzen lagundu didan jendea izan dut inguruan eta hori zortea izan da, errefuxiatu askok ez duelako aukera hori –dio Yahia Kodook, Siriatik Gasteiza duela bost urte iritsia–. Oso garrantzitsua da migratzaile guztiei aukera hori ematea, onartua dela sentitzeko eta itxaropentsu...
Read MoreZer egin bortxatzen bazaituzte
Bortxatzen bazaituzte ikuspegi juridikotik Espainiako Estatuan eman beharreko pauso zehatzak aholkatu ditu José Dominante abokatuak: “Hasteko, ez joan poliziarenera. Zoritxarrez, ez dago bermatua poliziak ezagutza juridiko-forentseak izango dituenik. Ospitalera joan, larrialdietara, arropa aldatu gabe (ADNa izan dezakezu arropan ere) eta garbitu gabe. Desatsegina da, bai, baina frogak biltzeko balio dezake. Larrialdietan badakite zer egin, eta hondoa jotzen baduzu ere badaukate nork artatu....
Read MoreAusarten Kluba, bullyingari aurre egiteko
Jazarpen kasuak azaleratu eta konponbidea aurkitu ahal izateko, ikaslez osaturiko Ausarten Kluba sortu dute Terrassako ikastetxe batean: “Ausarta eta salataria ezberdindu behar dira: salataria da sekretu bat gordetzen ez dakiena, baina sekretu horren erruz norbait sufritzen ari bada, kontatzea da laguntzeko modua”, diote 10 urteko Sanaa eta Antoniok. “Benetako ausartek biktima defendatzen dute” Isiltasuna apurtzearen garrantzia, laguntasuna, enpatia, erasotzailearen aurrean taldeak duen...
Read MoreGurasoek eskatu dute irakasleak ezin dezala ikaslea gelatik kanporatu
Lleidako hainbat gurasok plataforma sortu dute, ikastetxe eta institutuetako arautegia aldatu eta irakasleak ezin dezan ikaslea gelatik kanporatu. Sinadurak bildu eta idatzia aurkeztuko diote Kataluniako Herriaren Defendatzaileari. “Ikasgelatik kanporatzea muturreko neurria izatea nahi dugu, ekintza larriren bat ematen denean baino ez, eraso kasuetan”, dio Teresa Collado plataformako bozeramaileak. Kanporaketa erakunde independente batek erabaki beharko lukeela dio, “eta ez ikaslearekin...
Read MoreSexu-esplotazioaren aurka borrokatzeko, biktimak abokatu bihurtzen dituen eskola
Sexu-esplotazioaren biktimak izan diren eta hortik ateratzea lortu duten emakumeentzat, ikastetxe aitzindaria ireki berri dute Indian: Zuzenbideko karrera egingo dute bertan, hain juxtu prostituziora behartzen dituzten eta zigorgabetasunean jarduten duten horiek kartzelara eramateko asmoz. Lata 16 urterekin ezkondu zuten eta handik bi hilabetera senarrak putetxera saldu zuen. Ihes egitea lortu ostean, Justiziaren Eskola izenekoan ari da orain Lata, eta bere ikaskideen antzera, argi du:...
Read MoreIzan gay, baina ez marika
“Karrozaren gainean doan marika eroaren iruditik harago joango da Harrotasunaren Eguna”, esan du jaiaren aurkezpenean Madrilgo LGBT kolektiboaren presidenteak, eta hainbatek ez ditu hitzok ongi hartu. Maritxuek jende bat deseroso sentiarazten eta irudi txarra ematen dutela sinetsita, luma mespretxatzen du LGBT komunitatearen parte batek (ere). Baina luma erakustea ez da lotsagarria, iraultzailea baizik. Gauza bat da gayak irudikatzeko hedabideek-eta etengabe maritxu eroaren estereotipora...
Read More

Iruzkin berriak