Suarekin jolasten duten politikariak eta erretzen diren meskitak
Marine Le Pen eta enparauek urteak daramatzate suarekin jolasten, islamofobia hauspotzen, musulmanak eta meskitak kriminalizatzen, baina Fronte Nazionaleko hautagai izan den militar ohi batek musulmanei eraso egin eta burura daramatzate eskuak, asaldatuta. “Gertaturikoa gure alderdiaren baloreen kontrakoa da guztiz”, dio Le Penek, zabaldu dituzten gorroto diskurtsoen atzean ardurarik ez balego bezala. Koktelak eztanda egin du Baionan: batetik, musulmanak jomugan dituen eztabaida bat...
Read MoreUrkulluk ikusten ez duen xenofobia
Migrazioari buruzko itun soziala proposatu du Urkullu lehendakariak, EAEra datozenentzako harrera eta integrazio hobea eskatuz, mezu xenofoboei aurre egiteko batasuna aldarrikatuz. Etxe barrutik hasi beharko luke, ordea. Gogoan dugu oraindik Jaurlaritzaren beraren bozeramaileak birritan errepikaturikoa: etxebizitza eskubidea bermatzeak “masiboki erakarriko” duela jendea munduko leku guztietatik EAEra, hona datorrenak (horretarako dituen arrazoiak arrazoi) gainerako herritarren eskubide eta...
Read MoreAlaia, euskalduna eta musulmana
Guraso marokoarrak ditu Alaiak, baina Lazkaon jaioa da bera; 19 urte ditu, unibertsitateko ikaslea da eta berak erabakitzen duenean, buruko zapia edo hijaba janzten du. Pertsonaia indartsu honen bizipenak eta jasaten duen diskriminazioaren kontra naturaltasunez daraman borroka kontatzen du Alaia, euskalduna eta musulmana komikiak. Diskotekan buruko zapiarekin sartzeko dituen arazoak, kuadrilarekin pisu bat alokairuan aurkitzeko edo lana bilatzeko jartzen dizkioten zailtasunak, lagunek Alaiaren...
Read More“Zerbait kondenatzeko eskatzen dizun jendeak ez du nahi ezer kondena dezazun”
“Jende askok mozorroa kendu du egunotan, benetan den bezalakoa agertu da”. Islamofobiaz, horri aurre egiteko komunitate musulmanak harturiko estrategia okerraz, batasunaren hipokresiaz… Aho-bilorik gabe mintzatu zaio EsRacismori Fátima Aatar, argazkian Bartzelonako kontzentrazio faxista batetan nazi bati aurre egiten ageri den musulmana. Hona pasarte interesgarrienak euskaratuta: “Arrazakeriari ez zaio aurre egin behar aurreiritziei aurre eginez” “Faxismoari aurre egin behar zaio,...
Read MoreNeofaxismoak baditu milaka aurpegi
Kataluniako atentatuen osteko erreakzioek agerian utzi dute, beste behin, ez direla lau ergel kaskamotz; Daesh, musulmanak, errefuxiatuak zaku berean sartzen dituztenak eta gero eta inpuneago eta boteretsuago sentitzen direlako islamofobia zabaltzen dutenak asko direla. Egoera baliatzen dute, ohiko aurreiritziei tiraka gorrotoaren diskurtsoa legitimatzeko. Berdin dio atentatu bakoitzaren ondoren komunitate musulmanak gertakariak gaitzestea; berdin dio errefuxiatuak terrorista horiengandik...
Read MoreLekuko pasiboak konplizeak gara
Denok egin dugu noizbait: whatsap taldean idatzi duten txiste iraingarriaren aurrean isildu, edo bulegoan lankideak egin duen etorkinei buruzko aipamen txatxua erantzunik gabe utzi, parrandan tabernan neskari ipurdia ukitu diotela ikusi eta beste aldera begiratu, pareko espaloian eskutik emanda doazen bi mutilei marikoi deitzen ari zaizkien arren entzungorrarena egin, lagunarteko makina bat komentario arbuiagarri pasatzen utzi… Bullyingaren aurkako metodo arrakastatsuek erakutsi...
Read MoreBerlingo kaleetan faxismoari aurre egiten dion 70 urteko aktibista
Graffitiak eta aktibismoa gazteen kontua direla? Irmela Mensah-Schramm emakume berlindarrak 70 urte ditu eta hiru hamarkada daramatza paretetako mezu homofobo, antisemita, arrazista eta naziak, gorroto mezuak oro har, ezabatzen edo mezu baikorrengatik ordezkatzen. 100.000 pegatina eta pintadari egin die aurre eta epaitegietatik pasa berri da, pareta batean spray-arekin idazten atzeman zutelako. Berak garbi du, faxismoaren kontra jarraituko du, eskuin muturra indartzen ari den garaiotan. Joan...
Read MoreArropa eranztera behartua eta umiliatua, burkiniaren aurkako gurutzadan
Pistoladun lau polizia gizonezko gerturatu eta tunika urdina eranztera behartu dute emakume bat Nizako hondartzan, burkiniaren aurkako debekua aitzakia hartuta. Alaba negarrez eta inguruko jendea txaloka eta “joan zaitez etxera” oihukatuz, horixe egun bizi dugun islamofobiak utzitako eszena tamalgarria. Burkinia debekatu duten Frantziako Estatuko 15 herrietako bat da Niza, “Frantziak eta leku erlijiosoek atentatu terroristak sufritzen dituzten uneotan, erlijio batekiko atxikimendua...
Read More
Iruzkin berriak